3. Mundu gerra, AEB-etan (2)

3. Mundu gerra, AEB-etan (2) –

Aurtengo azaroan Amerikako Estatu Batuetan hauteskunde presidentzialak izango dituzte. Oso-oso erabakikorrak omen dira AEBen eta munduaren etorkizunean. Partidu Errepublikanoko Donald Trump eta Partidu Demokratako, oraingoz, Kamala Harris lehiatuko dira.

Kamala Harrisen hautagaitza, ordea, zalantzan dagoela dirudi. Puff Daddy errapero abeslari eta musika industriko produktore ospetsua delitu larriengatik atxilotua izanda; pertsona eta haur trafiko eta bortxaketa sexualengatik, hain zuzen. Eta Kamala Harris Daddyk antolatzen zituen sexu eta droga festetan partaide-”langile” omen zen. Honek Harrisen irudia asko zikin dezake. Iturri militarrek diote, beharbada, Kamala-Walzen hautagaitza ordez, Barac Obamak Partido Demokrataren izenean presidente eta presidenteorde hautagaitzetarako bere emaztea Michelle Obama eta Hillary Clinton bikotea aurkezteko eragingo duela.

Hala eta guztiz ere, estatubatuar iturri militar horiek berberek diote ez direla hauteskundeak ospatuko. Nahiz eta komunikabide handi guztiak partidu demokrataren hautagaien alde jo ta ke aritu eta honen aldeko inkesta faltsuak plazaratu, Trumpek oso aisa irabaziko lituzkeelako. Desinformabideek ez dute dagoeneko estatubatuar herritar zati handi bat engainatzen-eta.

Europan inozoagoak gara, nahiz bestela uste, eta desinformabideen eragina oraindik handia da. Esate baterako, euskaldun eta europarren artean gehiengoek munduko politikoren bat deabrutzat, gaizkiletzat, arriskutsutzat jotzekotan Trump esango lukete, pisuzko arrazoiak ematen jakin ez arren.

Hauteskundeetan Trumpek Kamalari sekulako jipoia emango liokenez, munduan agintzen duen eliteak, “estatu sakona” deritzanak, ezin du emaitza hori onartu, aurreko agintaldian Trumpek min handia egin baitzion elitearen nagusitasunari. Trump da euren benetako etsaia. Ezkerreko partidu, sindikatu, antisistema eta abar guztiak botereak ondo kontrolatuta dauzka, eta horregatik sustatzen ditu bere “komunikabide” handien bitartez, baina Trump ez.

Aurreko presidenteek ez bezala Trumpek ez zuen gerra bat bera ere piztu, zenbait bake prozesu bultzatu zituen (Ipar Korea), arantzelak ezarri zizkien txinatar produktoen inportazio eta inbasioari bertako ekonomia defendatuz, delinkuentziaren aurka neurriak hartu, eta abar luzea. Eta honetan Trumpek esana du berriz presidente izanez gero estatu sakona txikituko duela betirako. Hori horrela izanik, Trumpen garaipena ekiditeko elitea aukera desberdinak bideratu nahian dabil; edozein gauza egiteko prest dago.

Alde batetik, Trump behin eta berriz hiltzen saiatzen ari da. Honezkero hogei atentatu baino gehiago jasan ditu, eta batzuetan txiripaz libratu da. Hala ere komunikabideetan bakarren bat baino ez dute jaso. Militarrek ziurtatu dute Trump oso babestuta dutela eta ez dutela hiltzea lortuko. Militar jator horiek ziurtatu dute CIAk ez duela John F Kennedyrekin egin zuena lortuko. AEBtako militarren artean bi talde daude; batetik, abertzale jatorrak, %80a, konstituzioaren aldekoak eta hortaz Trumpen aldekoak, eta bestetik, estatu sakonaren aldekoak (CIA, FBI, Pentagonoa…).

Bigarren, hauteskundeak lapurtzen saiatuko dira, 2020 urtean egin zuten moduan. Orduan ere Trumpek irabazi zituen; 410 ordezkari lortu zituen eta Joe Bidenek 128. Elitearen erakundeek aste bete behar izan zuten bozka faltsuak postaz helarazten eta makinetako kontaketa aldatzen. Aste betera CIA erakunde kriminalak kontrolatzen dituen munduko komunikabideek garailea Biden izana zenaren iruzurra baieztatu zuten lau haizetara. Pentsa, aste betera. Ezin errepublika “bananeroagoa” izan. Estatu kolpe peto-petoa jo zuten estatu sakoneko erakundeek.

Baina oraingoan militar leialek esana dute ez dutela, berriz, hauteskundeak lapurtzen utziko. Honengatik estatu sakona hauteskundeetarako AEBetako militarrak berak kontrolpean dituen NBEko kasko urdinengatik ordezkatzen saiatu da, baina saiakerak porrot egin du.

Beraz, elitea beste irtenbideetan pentsatzen ari da. Egoera oso larriren bat sortzen eragiteko asmotan dabil eta, ondorioz, Joe Bidenek salbuespen egoera deklaratu beharra izatea, gobernua jarraituz muga eperik gabe. Estatu sakonekoak aukera hauek garatu nahian dabiltza, betiere estatubatuar militar abertzaleen iturrien arabera.

Batetik, beste pandemia bat sortu; bere arma biolaborategietan sortutako beste birusen bat jende artean zabalduz. Baina militarrek oraingoz saiakera guztiak zapuztu dizkiete. Orain jakin badakigu VIH, ebola, hegazti gripea, A gripea… izurriteak beraiek sortutakoak izan zirela.

Bestetik, estatu sakonak sekretupean garatutako arma geoklimatikoaz hondamendiak eraginez. Adibidez, susmoa dago AEBetako mendebaldeko San Andres failari eraginez Kalifornia, Oregon, Nevada eta Arizona ingurutan lurrirakara erraldoia sortzeko asmoa dutela, heriotz piloa ekarriko lukeena.

Edo azken astean Florida aldean ibili den Milton urakan izugarria bezalakoak sortuz, Mexikoko golkoan historian izan den bigarren indartsuena. Eragingo zuen hondamendia itzelezkoa izango zela espero zen, baina ustekabean eta batere ohikoa ez den moduan, lurra ikutzerakoan seko ahuldu zen 2 kategoria apalera itzuliz. Militar abertzaleek diote estatu sakonak sortutako urakana izan dela, baina militar jatorrek ere arma geoklimatiko horiek ere badituztela eta urakana ahultzeko erabili zutela, eta, gainera, Disney World-era zuzendu zutela honen azpian dagoen tunel sarea, Disneylanden estatu sakonak bahitzen zituzten haurrak trafikatzeko erabiltzen zirenak, urez estali dituztela erabilgaitzak bihurtuz.

Hirugarren bat, hauteskunde egunetan Internet eta sare digitalak (sakelekoak, telebistak…) itzaltzea omen da. Baina militarrek Elon Musken starling sateliteez sortutako sare alternatiboa daukate.
Laugarrena, holograma teknologiaz lurretik kanpokoen, “aliens”, OVNI delakoen inbasio faltsu bat antzeztuz, jendea izutu eta salbuespen egoera deklaratzea. Baina militarrak jakinaren gainean daude.

Bosgarren, gerra zibila piztea. Joe Bidenen agintaldian Mexikotik milioika etorkin sartu dira AEBetan. Horien artean, militarren esanetan, asko soldadu iraniarrak eta txinatarrak omen dira, eta baita droga karteletako pandillero hegoamerikarrak ere, guztiak gerrarako prestatuak. Horiek guztiak CIAk zuzentzen dituen antifa eta BLMko hirigerrilariekin batera, hirietan barrena indarkeria eta kaosa eragiteko asmoa dute (2020 urteko udan egin zutenaren antzera) eta, ondorioz, salbuespen egoera deklaratzea. Egoera honetan estatu sakonekoek zibil zein militar abertzaleak atxilotuko lituzkete FEMAk prestatu dituen kanpamentuetan. Eta jarraian… badakite amerikarrek. Baina herritarrak armatuta daude eta ejerzitoa alde, eta esan dute oraingoan ez dutela txikizio hura onartuko, eta ez direla so geratuko.

Eta azkenik, 3. Mundu Gerra piztea. Europan Ukrainako gerrarekin (gogoratu NATO estatu sakoneko erakundea dela) eta Estatu Sakoneko estatu babestuena den Israelekin ahalegin guztiak eta bost egiten ari dira euren gerrak zabaltzeko. Batek daki zenbaterainoko arriskua dagoen. Baina kontua da eliteak ez diola Donald Trumpi agintera itzultzen utziko, bestela bereak egingo duelako.

AEBtako militarrek, hala ere, esan dute estatu sakonaren ahalegin guztiak zapuzten saiatzen aritu arren eta arituko diren arren, euren ustez, estatu sakoneko erakundeek ehuntalakoa eragitea lortuko dutela hauteskundeak ospa ez daitezen, eta ez direla egingo. Gainera, 3. Mundu Gerra beti ekiditea ezinezkotzat jotzen dute. Horregatik herritarroi, munduko herritarroi, eta euskaldunoi ere, aholkatzen digute hiru bat hilabetetarako etxean galkorra ez den janari nahikoa (janari poteak, latak, urdaitegi zaindua, tetrabrik bete esne…), botilak bete ur, sukaldatzeko gasa, eskuridirua eta bizitzeko behar den guztia metatzeko, norberarentzat eta familikoentzat.

Ez omen du ezerk funtzionatuko. Ez da elektrizitaterik eta gas ornidurarik izango, ez etxeetara, ez lantoki eta instituzioetara. Ez da gasolindegietan erregairik izango. Ura nezkez ailega liteke etxeetara. Ez dute garraioek funtzionatzerik izango. Hortaz dendak hutsik geratuko dira. Ez du Internetik funtzionatuko ezta sakelekoek ere. Bankuek itxiko dute; ez dute dirurik emango eta banku-txartelez ezingo da ez ordaindu ezta kutxazainetan eskudirurik lortu. Jakinaren gainean gaude.

Eta gure Euskal Herria kokatuta dagoen Europan zer? Gorago zer edo zer aipatu dugu baina ñabardurak datorren kapitulurako utziko ditugu, honakoa gehiegi ez luzatzearren.

(Jarraituko du)

3. Mundu gerra, AEB-etan (2)

2 pentsamendu “3. Mundu gerra, AEB-etan (2)”-ri buruz

  • Amonamantangorri Atzo

    Pizzagate, Qanon eta abarren fededunek matraka ematen segitzen dute.

    Bila ezazu bestelako afizio bat; askoz hobe, afizio berri horretan beste gizon-emakumeekin elkarreragina beharrezkoa bada.

  • Amalur Eme Atzo

    Benetan? Sinesten al dituzu ok egin dituzun zentzugabekeria guztiak? Mesedez… Gomendio bat: azkenaurreko pasartea dela eta, EZ dizut gomendatzen Kolapso telesaila ikustea (Primera plataforman dago ikusgai), atalez atal egin baitiozu spoiler osoa. Hori da maila! Irrikitan naukazu Euskal Herriari buruzko zure alegia irakurtzeko. Zantzo-zantzo egin dut barre zentzugabekeria honekin: Umberto Ecoren Foucault-en penduluko fabulazioekin baino gehiago! Segi horrela, artista!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude