Elhuyarrek hitz-jolas bat jarri du martxan
Elhuyarrek hitz-jolas bat jarri du martxan –
Elhuyar Hiztegiaren atarian txertatu du hitz-jolasa, erabiltzaileek euskara errepasatu ahal izateko.
Bost galdera erantzun ahal izango dira egunero.
Elhuyarrek hitz-jolas bat jarri du martxan Elhuyar Hiztegiaren webgunean, erabiltzaileek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Azkar eta erraz, bost galdera berri erantzun ahal izango dituzte egunero.
Guztiok idazle bihurtu gaituen aro digital honetan, hizkuntza-mailaren inguruko kezka piztu da. Hori aintzat hartuta, hitz-jolasaren helburua da erabiltzaileei laguntzea akatsak antzematen eta horiek zuzentzen. Horretarako, Elhuyarrek segundo gutxi batzuetan egiten den ariketa bat sortu du.
Hitz-jolasaren erabiltzaileak bost galdera erantzun behar ditu, bi erantzunen artean aukeratuta. Amaieran, asmatutako galdera-kopurua eta erantzun egokiak ikusiko ditu. Galderak askotarikoak izango dira: ortografia, deklinabidea, sintaxia…
Hitz-jolasa bi tokitan aurkitu daiteke: Elhuyarren sare sozialetan, hiztegiak.elhuyar.eus/jolasa eta Elhuyar Hiztegiaren atarian: