DA! PRO topaketa bueltan da, kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzeko helburuz

DA! PRO topaketa bueltan da –

https://www.durangokoazoka.eus/eu

  • DA! PRO topaketan parte hartu nahi duten sortzaileek urriaren 8tik 18ra bitartean eman ahalko dute izena, durangokoazoka.eus webgunean
  • Azaroaren 26an eta 27an jardunaldi bitan garatuko da ekimena, eta BBK Fundazioa izango da babesle nagusia

DA! PRO topaketa bueltan da, kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzeko helburuz. Durangoko Azokaren eragina aprobetxatuta, euskal kultura bultzatzeko beste tresna bat izateko jaio zen DA! PRO, eta aurtengoa seigarren edizioa izango da, azaroaren 26an eta 27an garatuko delarik. BBK Fundazioa izango da topaketaren babesle nagusia. Bertan parte hartu nahi duten sortzaileek urriaren 8tik 18ra bitartean eman ahalko dute izena, durangokoazoka.eus webgunean. Programatzaile eta teknikarientzako epea, aldiz, azaroaren 11n hasiko da.

DA! PRO topaketa bueltan da, kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzeko helburuzDA! PRO topaketa bueltan da, kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzeko helburuzSortzaileek programatzaileen aurrean aurkeztuko dituzte euren lanak. Bakoitzak tarte bat edukiko du, azalpenak emateko zein proiektuaren lagin bat zuzenean erakusteko. Azaroaren 26an familia ikuskizunak plazaratuko dituzte Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan; biharamunean, ostera, musika proposamenen txanda izango da, Plateruena kultur aterpean. Topaketa antolatu ahal izateko zenbait laguntzaile ere batuko dira egitasmora; lehen jardunaldian Berbaro euskara elkartea eta biblioteka izango dira bidelagun, eta bigarrenean Musika Bulegoa. Topaketaren bidez, asmo bi hauspotu gura dituzte antolatzaileek: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar hedatzea eta kultur areto eta jaialdien programazioa euskarazko ekitaldiekin elikatzea.

Bestalde, nabarmentzekoa da topaketan izena emango duten sortzaileen proposamenak katalogo banatan –musika eta familia ikuskizunak- jasoko direla. Katalogo hori teknikarien eta programatzaileen eskura ipiniko da, kontratazioak egiteko erabilgarri izan dezaten.

Durangoko Azokak babesle eta laguntzaileekin batera antolatzen duen topaketa mamitsua eta aberatsa izan ohi da. Iazko edizioan, esate baterako, jardunaldi bakoitzean hamabi proposamen aurkeztu zituzten sortzaileek.

MusikaGaz Fest jaialdirako atea

Musikarien kasuan, hautaketa prozesu zuzen baterako atea ere izango da azaroaren 27ko topaketa. Izan ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak DA! PRO ekimeneko partaideen artean aukeratuko ditu MusikaGaz Fest jaialdirako musika taldeak. 2025eko urtarrilaren 25erako iragarrita dago kontzertu hori, Amorebieta-Etxanon bertan.

DA! PRO topaketa bueltan da, kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzeko helburuz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude