Luis Baraiazarra hil da

Luis Baraiazarra idazle eta itzultzailea hil da –

Garbine Ubeda berrian


Luis Baraiazarra idazle eta itzultzailea hil da

Idazle eta itzultzaile ez ezik, euskaltzain ohorezko ere izan da, eta Euskaltzaindiko batzorde ugaritan utzi du arrastoa; baita Bertsozale Elkartean ere.

Luis Baraiazarra aita Luis «Bertsoaren eragile nekaezina» dela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak. 1991tik 1994ra bitartean Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzan parte hartu zuen, baita Bizkaiko Bertsozale elkartean ere, 1991tik 2000ra bitartean. Bestela ere erakutsi zuen bertsozaletasuna, esate baterako, hainbat txapelketatan epaile gisa parte hartuz, hala nola Lea-Artibai eskualdekoetan, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian eta eskolartekoetan.

Luis Baraiazarra hil daEuskal Filologiako lizentzia atera zuen, Deustuko Unibertsitatean, eta, irakasle zela urte luzez landu zituen bertsoak eta euskal kantak umeekin. Ikasmateriala sortzen ere aritu zen.

Euskaltzaindian arrasto handia utzitakoa da Baraiazarra. 1996an euskaltzain urgazle izendatu zutenetik eta 2010ean euskaltzain ohorezko, hainbat batzordetan aritu zen lanean: Hiztegi Batuko Lantaldean (1993-2017), Gramatika Batzordean (1997-2007), Euskaltzaindiaren Hiztegia batzordean eta Adierak eta Adibideak lantaldean.

Bestalde, idazle eta itzultzaile ere bazen. Augustin Zubikarai, Santi Onaindia eta Jon Lopategiren biografiak landu zituen, besteak beste, eta, itzultzaile gisa, testu erlijiosoei heldu zien nagusiki. Hark euskaratu zituen, esate baterako, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak, eta horiei esker, hain zuzen, Espainiako Itzulpen Onenaren saria eman zioten 2015ean. Ordu gutxiren buruan kendu zioten, ordea, ez zuelako betetzen sariketaren baldintzetako bat: atzerriko hizkuntza batetik itzulitako lanak sartzen ziren sariketan, eta Santa Teresaren testu originalak, berriz, gaztelaniaz ziren.

Luis Baraiazarra idazle eta itzultzailea hil da

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude