Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida
Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida –
Hauxe da gaur Bilbon Palestinaren alde egin den manifestazioan irakurri den manifestua:
MANIFESTAZIO NAZIONALA: “Palestina erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin!”.
Urtebete beranduago milaka pertsona elkartu gara hemen berriz ere. Tamalez, ezin dugu albiste onik eman. Iaz kaleak hartzera eraman gintuzten arrazoiak hor daudela esan izan dugu, baina, egiari zor, arrazoiak indartu egin dira.
Urtebete honek berriz ere agerian utzi du kapitalismoaren eta inperialismoaren aurpegirik krudelena. Urte honek berriz ere agerian utzi du klase menderatzailea zer egiteko gai diren beren boterea mantentzeko. Datuak beldurgarriak dira. Ikusi dugu Israelgo armada Gaza okupatzen, ospitaleak, ikastetxeak eta hirigune osoak bonbardatzen, ikusi ditugu hornidura-mozketak, milioika biztanleren desplazamendua iparraldetik hegoaldera eta berriz hegoaldetik iparraldera. Ikusi dugu laguntza humanitarioaren blokeoa eta sartzen ziren kamioietako batzuen aurkako erasoak. Ikusi dugu Gaza erditik zatitzen, eta jada aurkeztu dituzte Gaza kontrolatzeko planak. Irakurri ditugu mendebaldeko komunikabideak Israel defendatzen eta palestinarrak deshumanizatzen, Palestinan hamarnaka mila pertsona erail dituzten bitartean.
Eta hau guztia ez da Gazara mugatzen. Izan ere, komunikabideetan etengabe ezkutatu duten arren bada ere, 30 kolonia berri ezarri dituzte Zisjordanian eta Palestinarren kontrolpean egon beharko liratekeen hiriguneetan sartu dira, atxiloketak eginez eta eraikinak suntsituz.
Baina azken asteotan ikusi dugunez, Israelek ez du nahikoa herri palestinarra desagerrarazten saiatzearekin. Sionismoa proiektu supremazista eta espantsionista da eta bere lurralde-goseak ez du mugarik. Gainera, NATOren bloke geopolitikoaren base militarra den heinean, eskuak libre ditu lurraldean zehar hedatzeko. Hori erakusten digute Libano, Siria, Iran eta Yemenen egindako erasoek. Bereziki aipagarria da Libanon gauzatzen ari den sarraskia: erresistentziaren komunikazio-kanalen eztanda, aire bidezko bonbardaketak, 2000 eraildako bi astetan, biztanleriaren %20aren desplazamendua eta azkenik, lurreko inbasioa. Hemendik, doakiela gure elkartasun osoa palestinar erresistentziari, eta oro har, eskualdeko herrialde guztietan, Yemenetik Libanora, munstro sionistaren kontra borrokan ari diren guztiei.
Dagoeneko argi dago hau guztia ez dela burua galdu duen agintari baten errua, ezta Israelgo gobernuaren faxistizazio koiuntural baten kontua. 76 urte daraman genozidio baten areagotzea da. Genozidio horrek ezinbesteko baldintza bat beharrezkoa du. Oraindik munduan nagusi den eta hegemonia ez galtzeko borrokan dagoen mendebaldeko bloke inperialistaren babesa behar du. Izan ere, ezin dugu pentsatu gaur egungo munduan dimentsio horretako sarraskia herrialde batek bere kabuz egin dezakeenik. Estatu Batuetako eta Europako gobernuak, enpresak eta alderdiak dira Israel armaz edo babes mediatikoz hornitzen dutenak, euren erretorika edozein dela ere.
Aukera bakarra dago basakeria hau geldiarazteko. Ez dago bidezidorrik. Israelgo estatuaren desagerpena da Asia Mendebaldean egiten ari den sarraskiari aterabide bakarra. Eta Israelgo Estatua, hemen, mendebaldeko estatuetan hasten da. Hortaz, Israelen zilegitasuna ez onartzearekin batera, urgentziazkoa da:
BATETIK, Palestinarren eta oro har, sionismoak eta inperialismoak kolpatutako herrien erresistentziarako eskubidea irmo defendatzea eta bere kriminalizazioari aurre egitea.
BESTETIK, Konplize diren gobernu, enpresa eta alderdi guztiak presionatzea sionismoarekin era guztietako harremana hautsi ditzaten. Agintari batzuen mezu hutsek eta keinu sinbolikoek ez dute genozidioa geldituko Israelen kontrako boikota indartu behar dugu. Harreman guztien etetea orain!
ETA AZKENIK, gure anai-arreba palestinarren aldeko eta gerrara eta genozidiora garamatzan kapitalismoaren kontrako antolakuntza internazionalista indartzea. Ezin gara geldirik egon. Borrokan jarraitu behar dugu Israelgo estatu terrorista desegin eta ibaitik itsasorainoko Palestina aske bat eraiki arte.
Gora palestinar erresistentzia!
Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida
Bahituak askatu!!!
Aspaldiko partez ikurrina bat palestinarraz gain, a ze detailea!
Zergatik diozue palestinarrak “gure anai-arrebak” direla. Kristauak zaretelako?
Behinik-behin nire familiakoak ez dira.
Zuen iruzkinen enpatia mailak tristetzen nau ni, mundua dagoen baina are toki triste eta desatseginagoa egiten duzue. Ulermena, errespetu eta enpatia nahi genuke geuretzat, euskalherri eta euskararentzat, baina besteekiko ez dugu erakusten 40 mila palestinar hil diren egoera batean ere ez… Tristea.
Jonek “ulermena, errespetua eta enpatia” eskatzen du. Bai, Jon, urriaren 7an Hamasek hil, bahitu eta bortxatu zituen hiritarrekin izan zenuten enpatia bera.
40.000+ !!!
Nik enpatia erakutsi nahi dut Palestinan iazko urriaren 6an, 5ean, 4an… Israelen jazarpena, bazterkeria eta usurpazioa jasaten zuten guztiekin. Urriaren 7ko hoiei buruz, Mossadek ere zerbait esan behar luke… Bahituta zeuden horietako batzuk Israelek berak hil ditu bonbak botaz.
Klaro, klaro, Mikel: urriaren 7ko masakrea Mossaden plana zen, bahituak Israelen bonben erruz hiltzen ari dira …eta Pablo Gonzalez kazetari ondradu bat baino ez da.
Euskal Herria unikornio eta ortzadarren herrialdea da eta zuk lehendakari bukatzeko aukera ederrak dituzu.
Netanyahu Poloniarrak aspaldi, urteak direla, azaldu zuen zein zen bere asmoa: gogor jo, minik handiena egin, jakin dezaten Israeldarrak prest dauidela edozer gauza egiteko beren xedeak erdiesteko. Uste dut Hamasek ere aspaldi dakiela hori, eta pentsa daiteke bai batzuek eta bai besteek elkarren asmoak jakin nahian dihardutela etengabe.
Sinetsi nahi baduzu Mossadeko agente guztiak kafe hartzen edo musean ari zirela Al Qassam borrokalariek hesia hautsi eta sarraskia egitera zirenean, non aldez aurretik Egiptok eta bestek abisatuta baitzeden, bada, sinets ezazu. Munduko “inteligentzia” sistema perfektuena den Mossad hori ezustean harrapatu zuten? kar, kar, kar.
Eta geroko guztiak… inprobisatu dituzte? zuk uste al duzu urtebeteko gerra, horrek dakarren guztiarekin, inprobisatu egin daitekeela? Hamasek ez zuela espero Israelen eraso bortitza, urriaren 7an edo urriaren 15ean, edo hurrengo hilean?
Zergatik ultraortodoxoek ez dute ontzat ematen Israelen joikabidea? Haiek ez dute urriaren 7a gogoan? Eta zergatik Netanyahu eta bere bandak erreprimitzen ditu? Bihar egonen dira lurra eta eguzkia orain urtebete zeuden posizio berean, baina honez gero hiru belaunaldi dira Palestinan hilketak eta usurpazioak sionistek eragindakoak jasaten.
Ez dakit Pablo Gonzalezek honekin zer ikusirik duen, ez bada Errusiak, kontraintuitiboki, Israelen sostengu eta laguntzaile handia izaten ari dela. Zu hemen berria zara eta ez dituzu irakurri nik bestetan esandakoak.
Euskal Herria ez da Israel bezain sasiestatu hiltzaile eta krudela. Nahiago unikornioarekin amets egin eta ez “Israel Genozidioak, E.A.” enpresako kide izan.
Bot sionistak zuzeuraino ere iritsi zarete zuen propaganda penagarriarekin, baina alferrikako ahaleginetan zabiltzate: ikusi nahi duenak jada ikusi du nolakoa den zuen izaera inmoral, odolzale eta genozida, horren anker eta basatia non zuen bizilagun guztien ankerkeria, batean elkarturik ere, motz geratzen baiten. Ereiten ari zareten min eta oinaze guzti horren uzta laster jasoko duzuela opa dizuet. Aineza berau aurki ikusi ahal izatea.
Errusia, ez Errusiak.
Gatazkaren fokua urriaren 7an jartzea ez da zilegi, eraso erabat gaitzezgarri horren horren arrazoiak ere kontutan hartu behar dira, eztabaida zilegi bat eman behar bada, 1947, 1955, 1973, 1979, 1990, 2020….
https://education.cfr.org/learn/timeline/israeli-palestinian-conflict-timeline
Urriaren 7an Hamasek egindakoa gaitzesgarri da; nola den gaitzesgarri borroka horretan egin den indarkeria eta egiten den indarkeria egintza oro. Alabaina, gertaeren biktimarik biktimenak Palestinarrak dira orain dela hiru edo lau hamarkada, “biolentzia” ez diren gertaeren biktimak haiek izan baitira. Haiek galdu dituzte eskolak, errepideak, etxeak, meskitak, ur azpiegiturak, ospitalak… dena. Eta gainera, Israelek lotsagabeki aitortzen du: “Israeldar bakloitzeko hamar Palestinar hilko ditugu” bota zuen sionista batek orain urte batzuk.
Urriaren 7koa honez gero anekdota bat da. Munduko Lehen Gerraren hasiera bi lagunen hilketa izan zen bezalaxe. Garrantzia izan zuena gerra bera da, ez hilketa hura.
Israel, sionista banda terrorista hori, erein duena jasotzen ari da, Palestinan eta mundu guztian.
Urriaren 7koa anekdota bat da. Munduko Lehen Gerraren hasiera bi lagunen hilketa izan zen bezalaxe. Garrantzia izan zuena gerra bera da, ez hilketa hura.
Josif Stalinek: “heriotz bat tragedia da, milioi bat, estatistika “.
Mikel Haranburuk: “1200 hilketa anekdota bat da”.
Kasu handiago egin beharko zaizu genoziodiez hitz egiten duzunean, argi geratu baita adituenen taldean zaudela.
Sionistek bihurtu dute gertaera haiek anekdota, ez nik. Hobe zenuke “Israel Genozidioak, E.A.” zer eta nola egiten duen begiratzea, eta ez niri kasu egin genozidioez hitz egiten dudanean. Israelek oso erraza zukeen erakustea gauzak nola gertatu ziren, kazetariak erahil beharrean, honez gero 130etik gora, haiei sarbide ematen. Esate baterako, askaturiko bahitutakoei mintzatzen uzten, kazetarien aurrean, jakiteko zeinen gaixtoak diren Hamasekoak. Oso erraza zukeen, komeni zitzaion munduari erakustea bere kartzelak oso toki seguroak direla, non atxiloturiko gaztetxoak ongi tratatuak diren…
Oso erraza zukeen, erasoturiko kibutzetan zenbat militar hil edo bahitu zuten, armadak zenbat bonba bota zuen ibilgailuen gainera, lekukoak hiltzeko… hitz batez, 1.200 horietatik zenbat hil zuen Hamasek eta zenbat hil zuen Israelek berak.
Iosif Stalinek bere adierazpena berak eraildako milioiez egingo bide zuen; nik Israelek egindakoez. Israelek txikiarazi du 1.200 lagunen gertaera hori, ez nik. Eta gertaeren inguruko zehaztapenak ikusita, gero eta txikiagoa da eraso haien oihartzuna.
Ez duzu deus berririk deskubritu beharrik; Israelen helburua Palestinar guztiak akabatzea baita. Eta Palestina osoa usurpatzea. Gazako ipar aldean etxeak eraikitzeko aukera merkaturatzeak ez du zer ikusirik urriaren 7ko erasoarekin.