Iraileko aipagarrienak
Iraileko aipagarrienak –
2024ko irailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Espainiako Lurralde Politikarako Ministerioaren euskarazko webguneak akats ugari ditu.
» Baionako auzapezaren gutuna frantses hutsean bidali zaie herritarrei.
» Nafarroako Gobernuaren zerbitzu zentraletako hainbat seinale gaztelania hutsean ezartzen jarraitzen dituzte.
» ETB1 telebista kanalak Zinemaldiko galaren hasiera gaztelaniaz bere horretan emititu zuen.
» Jesuitak Indautxu Ikastetxeko goi-mailako D ereduko Lanbide Heziketan Laborategi kliniko eta biomedikoko ikasgai batzuk gaztelaniaz ematen dira.
» Antsoaingo Udaleko Berdintasun sailak antolatzen dituen solasaldi denak erdaraz dira.
» Azpeitiako epaitegietako epaile batek epaitegira euskaraz bidalitako idatzia gaztelaniaz bidaltzeko eskatu dio demandatuari.
» Bizkaiko Itsas Museoa Fundaziotik e-posta bidezko buletinak gaztelania hutsean bidaltzen dituzte.
» Elikaera Gipuzkoako herritarren elikadura-kontsumo ohitura arduratsuagoak sustatzea helburu duen atari digitaletik e-posta bidez jakinarazpenak gaztelaniaz heltzen zaizkie herritarrei.
» Bizkaiko Foru Aldundiak gaztelania hutsean argitaratzen ditu iragarkiak hedabide ezberdinetan.
» Mercadona supermerkatuek Katalunian erosketa-tiketak katalanez ematen dituzten arren, Euskal Herrian gaztelaniaz soilik atera daitezke.
» Sade Cines Donostiako zinema enpresak ez du euskarazko aukerarik eskaintzen bere webgunean.
» Barañaingo osasun etxeko emakumeen arreta zerbitzuan gaztelaniaz dago gehiena, eta euskaraz dauden mezu gutxiak erabat traketsak dira.
» EITBren webguneko albisteetan sarritan euskarazko albisteak osatu gabe daudela salatu dute; gaztelaniazkoak, ordea, osorik daude.
» Nafarroako Administrazio Auzitegiaren webgunea ez dago euskaraz.
» Trapagarango Udaletik lan-poltsetako kideei gaztelaniaz bidali dizkiete e-postak.
» Gasteizen Lakuako autokarabanen gunean informazioa hainbat hizkuntzetan dago, baina euskaraz ez.
» Osakidetzak azpikontratatutako VitalAire enpresak ez ditu arreta eta informazioa euskaraz bermatzen.
» Nafarroako Gobernuak koloneko minbiziaren eskuorria gaztelaniaz bidaltzen jarraitzen du.
» EHUko Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren inaugurazio ekitaldian dekanoek eta Eusko Jaurlaritzaren Justiziako zuzendariak gaztelania soilik erabili zuten.
» Euskara sustatzeko deialdiaren gaineko informazioa zehazten zuen e-posta gaztelaniaz bidali du Nafarroako Gobernuak.
» Barakaldoko Udal Liburutegira deitzerakoan, herritar batek gaztelaniaz aritu behar izan du artatu duenak euskaraz ez zekielako.
» Donostian, Ondarretako komun publikoetako sarrerako langileek hainbat hizkuntza ulertzen dituzte, baina euskara ez.
» Eroskik Nafarroako hegoaldeko dendetako informazio eta afixetan ez du euskararik erabiltzen, eta ez dagoela lege-betebeharrik erantzuten du.
» Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Turismo orrialdeko sare sozial ofizialetan erdara hutsean zabaltzen dira mezuak.
ZORIONTZEAK
» Uharteko Forum Sport merkataritza guneko langileei, euskaraz artatzeagatik.
LORPENAK
» Eroskik APParen bidez bezeroei heltzen zitzaizkien jakinarazpenak euskaraz gaitu ditu.
» Realak Txillidaren urteurreneko kamisetetan euskara txertatu du.
» Donostiako Zinemaldiak kontziliazioa errazteko baliabideen e-posta eta izen-ematea zuzendu eta euskaraz ere ezarri ditu.