OSTERA 2024 kultur-festibal ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu

OSTERA 2024 kultur-festibal ibiltaria Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño –

OSTERA 2024; Euskaran mundu oso bat kabitzen da!

kultur-festibal ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu urria eta azaroa bitartean

  • 2024. Edizioko Kultur festibalak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (GU) berri bat irudikatu eta islatu nahi du.
  • Musika ardatz, asteburu osoa iraungo duen egitarau zabala eramango du Osterak BALMASEDA, ARRIGORRIAGA eta ABADIÑOra zuzen-zuzenean eta DOAN.
  • Kultur festibalaren barruan 3 mahainguruz osatutako solasaldi-ziklo bat antolatu da. Euskarak alor ezberdinetan dituen erronken inguruan hausnartzeko baliatuko dira mahainguruak.

OSTERA 2024 kultur-festibal ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko dituGaur goizean aurkeztu da Bilbon OSTERA 2024 kultur festibala. Aurtengo edizioak Euskaran mundo oso bat kabitzen da! du lelo eta, hain justu; hori du helburu: euskarak mundu osoa barne-biltzen duela ikusaraztea.

BALMASEDA, ARRIGORRIAGA eta ABADIÑOn egingo da festibala urria eta azaroa bitartean. Aurkezpenean, Isaak Amezaga Larrazabal, Bizkaiko Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak, Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendariak eta 3 herrietako ordezkarik hartu dute parte: … Hurrenez hurren.

Euskaraz sortutako eskaintza kulturala bultzatu eta hedatzea izan du helburu Osterak bere sorreratik. Urte guztiotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, denetariko proposamen kulturalak zabaldu ditu Bizkaia osoko hainbat herritan zehar Euskaltzaleen Topagunearen ekimenak. Izan ere, hori da Osteraren ezaugarri nagusia: eskaintza kulturala bere ohiko esparruetatik (hirigunetik) atera, eta herriz herri hauspotuz euskara sustatzea.

Isaak Amezaga Larrazabalek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Zuzendari nagusiak, OSTERA bezalako ekimenek euskararen normalizazioan eta kulturaren hedapenean duten garrantzia azpimarratu du:“Euskal kulturaren sustapena Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu estrategikoa da. Eta, zentzu honetan, OSTERA erreferentziazko ekimena bihurtu da Bizkaian”. Hain justu, etorkizunean ere hala izaten jarraitu nahi du: “Geroz eta pluralagoa eta askotarikoagoa den gizarte batean bizi gara eta aurtengo Osteraren edizioak aniztasun hori islatu nahi du euskararen aktibazioa bultzatzearekin batera”.

Izan ere, aurtengo edizioa berrikuntzaz betea dator. Jasone Mendizabalek, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak aletu ditu berritasun horietako batzuk: “Aurtengo Osteraren edizioak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (GU) berri bat irudikatu eta islatu nahi du. Musika ardatz hartuta, asteburu osoa iraungo duen egitarau zabala eramango du Osterak BALMASEDA, ARRIGORRIAGA eta ABADIÑORA, zuzen-zuzenean eta DOAN. Adin-tarte ezberdinetako publikoari zuzenduta dago egitaraua eta hori du helburu, hain justu: euskarak mundu oso bat barne biltzen duela erakustea”.

Herri bakoitzean 4 egunez luzatuko den egitarau zabala eskainiko du kultur festibalak: musika, Flamenko eta dantza bertikal ikuskizunak, bakarrizketak solasaldiak, haur eta familientzako emanaldiak… Finean, DENETIK, DENENTZAKO eta erabat DOAN.

Festibalaren barruan herritarrei eskainiko zaien kultur-egitarauaren osagarri, solasaldi-ziklo bat antolatu da. 3 mahainguruz osatutako solasaldi zikloak etorkizuneko “GU” irudikatzea du helburu eta euskarak alor ezberdinetan dituen erronken inguruan hausnartuko du.

Balmasedako solasaldiak, Euskara bihar: nola kudeatu hizkuntz aniztasuna? izango du izenburu eta egungo zein etorkizuneko migrazio mugimenduek euskararen erabileran izango duten eragina aztertzeko baliatuko da. Finean: nola erakarri ditzakegu etorkinak eta euskal hiztun ez direnak euskarara?

Arrigorriagako solasaldian, Euskara bihar: nola aktibatu erabilera? galderaren inguruan eztabaidatuko da eta hizkuntzaren erabilera handitzeko eman beharreko pausoak aztertuko dira.

Abadiñon, azkenik, Euskara bihar: kulturgintzaren sustapena. Nola sustatu kultur-zaletasuna? gaiaren inguruan jardungo gara solasean eta kulturgintzak dituen erronkak izango ditu hizpide.

Osagarri ezberdinekin osatutako programazioa

Euskaran mundu oso bat kabitzen da! kultur-festibalak askotariko kultur eskaintza aberatsa eskaini die herritarrei. Hauxe da herriz herriko egitaraua:

ostera 2024

OSTERA 2024 kultur-festibal ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu

Musikari dagokionez, JANUS LESTER, GARI ETA MALDANBERA eta NOGEN taldeen kontzertuak programatu dira Ostera 2024 kultur festibalaren barruan. Musikaz gain, dena den, eskaintza kultural zabal eta betea eskainiko zaie herritarrei: Lidia De Lorenzo flamenko dantza konpainiaren “Sentimundua” edo Harrobi dantza bertikal konpainiaren “Geu(re)ra” ikuskizunak, Antton Telleria, Julen Portillo, Ane Goitia eta Maialen Sorozabalen bakarrizketa saioa edo Maddi Pirata, Gora Bihotzak edo Iratxoen kantu sekretuak haur eta familientzako ikuskizunak, besteak beste.

Info gehigarri osoa, webgunean aurkitu dezakezue: topagunea.eus/ostera2024

OSTERA 2024 kultur-festibal ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude