Ahots ez dutenen ahots
Ahots ez dutenen ahots –
Emakume izate hutsagatik, hutsaren hurrengoa. Patriarkatua lotsarik gabe erasoan. Emakume bezala, ezin naiz mutu egon bidegabekeria izugarri honen aurrean. Ezinezkoa elkartasunik ez aitortu, emakume edo neska izate hutsagatik bigarren mailako pertsona diren horiei. Ezin lan egin nahi duten lanetan, ezin bere gogoko tokietara joan, ezin ahotsa goratu.
Afganistani buruzko albisteak entzuten ditudanean, penatuta eta amorratuta geratzen naiz. Afganistango agintari talibanak emakumeen ahotsaren kontra oldartzen dira gizartean, bizio eta bertute lege multzo berri baten pean, “erregimen islamistaren” pean.
Legeak buruzagi gorenek onartu ondoren, eguneroko bizitzako hainbat alderdi hartzen ditu barne, hala nola garraio publikoa, musika, bizarra moztea eta ospakizunak.
Arau berrien artean, 13. artikulua emakumeei buruzkoa da: derrigorrezkoa omen da emakumeak une oro bere gorputza jendaurrean estaltzea, eta ezinbestekoa omen da aurpegia estaltzea tentazioa saihesteko eta besteak tentatzeko. Arropa ez da mehea, estua edo motza izan behar.
Emakumeak ere gizon eta eme ez-musulmanen aurrean babestu behar dira, ustelduak izan ez daitezen. Emakume baten ahotsa barnekotzat hartzen da, eta, beraz, ez da jendaurrean abesten, errezitatzen edo ozenki irakurtzen entzun behar. Emakumeek debekatuta dute odolez edo ezkontzaz zerikusirik ez duten gizonei begiratzea, eta alderantziz.
“Inshallah ziurtatzen dizuegu lege islamiko hau oso lagungarria izango dela bertutea sustatzeko eta bizioa ezabatzeko“, esan zuen Maulvi Abdul Ghafar Farooq ministerioko bozeramaileak, lege berriez.
Bestalde, aurreko astean, beste albiste batek burua astindu zidan. Antza denez, Afrikako kartzela batean 129 pertsona hil ziren. Baina albiste horri ez zaio inolako garrantzirik eman. Makala deituriko herri batean, 1.500 pertsona sartzen diren kartzela batean 15.000 preso bizi dira, hau da, 10 bider gehiago. Kartzela ikusi dutenek esaten duten “infernuaren antzekoena” dela. Janaria txarra eta eskasa, tratu txarrak, ur garbirik ez, gehiegizko tenperaturak. Ia egunero norbait hiltzen da. Kartzelan hiltzaileak daude, baina baita preso politiko edo arau hauste arinak egin dituzten presoak.
Dirudienez, bero itogarria zegoen eta preso batzuk, ezinean, hortik ateratzeko ahalegina egin zuten. Borroka handia sortu zen eta preso batzuk ihes egiten hasi ziren. Kartzelako zaindariek 24 pertsona tiroz hil zituzten, baina gainontzekoak asfixiaz hil ziren abalantxa batean.
Afrikan gertatzeagatik ez da albiste. Norbaitek eman beharko die ahotsa, ahotsa ez dutenei.
Ahots ez dutenen ahots