Arin-arin lehiaketarako izen-ematea zabalik
Arin-arin lehiaketarako izen-ematea zabalik –
2.000 euroko saria egongo da irabazlearentzat
Urriaren 24an Orona-Ideon antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Hemen ikus dezakezue iazko irabazleen bideoa:
Baldintzak
Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Adimen artifizialarekin lotura izatea.
- Proiektu berritzaileak izatea
- Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea.
- Proiektua euskaraz aurkeztea.
- Proiektuarekin lotutako informazioa eta euskarriak euskaraz izatea. Euskararekin batera, beste hizkuntza batzuk ere baliatu ahalko dira.
- Webgunea eta sarean dagoen informazioa euskaraz egon beharko da.
Zer baloratuko da?
- Goian zehaztutako baldintzak betetzen diren.
- Parte-hartzaileen aurkezpenen nondik-norakoen argitasuna.
- Proiektuaren koherentzia.
Saria jaso eta urtebetera, elkarrizketa bat egingo zaie BAI aldizkarian eta Enpresarean TB-an. Elkarrizketa horretan, sariaren diruarekin egin dituzten ekintzen eta xehetasunen berri emango dute.
Parte hartu Arin-arin saioan
Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du:
Hemen duzu aurtengo Enpresarean Azokaren inguruko informazio gehiago: