Badator Ikusi Mikusi Azokaren laugarren edizioa

Badator Ikusi Mikusi Azokaren laugarren edizioa –

Badator Ikusi Mikusi Azokaren laugarren edizioa

Urriaren 11n eta 12an izango da, Saran, Ikusi Mikusi azokaren laugarren edizioa. Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Mari Gorri elkarteak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri elkarteak Bidasoaz beste aldean antolatzen dutena. Aurtengo edizioaren gaia Gure baitan ditugun altxorrak da, eta antolatutako tailer eta ikuskizun batean baino gehiago agertuko da.

Iaz bezala aurtengoan ere azokaren lehen eguna, urriak 11 ostirala, Eskolen Eguna izango da. Ikasleak ikaskideekin eta irakasleekin joango dira, eta ikuskizunak, jolasak, sormen-tailerrak, beren lanen aurkezpenak eta idazleekin topaketak egiteko aukera izango dute, besteak beste. Liburu-azokaz gozatzeko paradaz harago, ikasle bakoitzak bere liburua eskuratu ahal izango du aurten jarraipena izango duen bonu-sistemari esker.

Euskal Herri osotik 1.100 ikasle etorriko dira azokara literaturaz gozatzera.

Urriaren 11n, ikastetxeei eskainitako egunean, euskal haur eta gazte literaturaren profesionalei egun osoko egitaraua eskainiko da.

EHU, EKE eta BILKETArekin elkarlanean haur eta gazte literaturaren berezitasunak eta erronkak, alderdi profesionaletik, ulertzeko eguna izango da.

Urriaren 12a, larunbata, Familien Eguna ospatuko da. Aurreko egunean bezala, bisitariek tailerrak, topaketak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran.

Ekintza horiez guztiez gain, bi egunetan argitaletxeek standak jarriko dituzte, eskoletan egindako lanen erakusketa ikusgai izango da, Kilika konpainiaren txotxongilo erraldoiak, Ttipittoen xokoa eta liburu aurkezpenak egongo dira.

Egitarau osoa hemen aurkitu dezakezu.

Animatu, eta etorri Sarara literaturaz gozatzera!

Badator Ikusi Mikusi Azokaren laugarren edizioa

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude