Gizonak
Gizonak –
Onintza Enbeitak berria egunkarian.
Frantzian gertatu da. Beno, gertatzen aritu da ia hamarkada batez. Gizon batek bere emazteari drogak eman izan dizkio beste gizon batzuek bortxa zezaten. Senarrak esaten omen zien beste gizon horiei guztiei nola egin emaztea esna ez zedin. Komunikabidearen arabera, zenbakiak aldatu egiten dira, baina hamar bat urtean 92 gizonek bortxatu omen dute emaztea. Berdin du erdiak izan badira ere: bakarra ere asko da. 51 prozesatu dituzte. Kontua da gizon horietatik guztietatik bat ere ez dela azaldu senar horren etxera poliziarekin. Ez. 51 gizon, gutxienez, joan dira emakume hori bortxatzera, gizonak drogatuta zeukala jakinda. Kasu bakarra izan arren, askoren artean bat, estrapola itzazue datuak. Zenbat gizonek salatzen dute euren laguna bortxatzailea delako edo emakume bati jazarri zaiolako edo esaten diote isiltzeko komentario desegokiak egiten ari delako. 51 gizon. Eta batek ere ez du pentsatu «ze ostia egiten ari gara?». Gero esango digute gizon guztiak bortxatzaileak izan daitezkeela pentsatzea urrunegi joatea dela, baina 51tik bakar batek ere ez erreakzionatzeak ileak puntan jartzen dizkit.
Gertatzen dena da, eta hau hipotesi bat da, “zer ostia egiten ari zarete?” pentsatu duten gizonek ez dutela parte hartu bortxaketan. Egia da, bestalde, inork ez duela gizon hori salatu, baina hamarkada batez bortxaketari uko egin dioten gizonezkoek zein emakumezkoek, 51 baino askoz gehiago izan litezke, dudarik gabe.
Eske badirudi kaletik ausaz aurkitutako 51 gizon direla. Eta ez. Bortxaketak eta bestelako sexu indarkeriak mintzagai eta ikusgai zituzten web ilun bateko kontsumitzaileak ziren. Eta noski, ez dira praktika horiek salatuko dituzten elementuak.
Nik ulertzen dut (edo hala uste dut behintzat) zer esan nahi den gizonak bortxatzaile potentzialak direla esaten denean, baina albiste honen harira egiten ari diren interpretazio batzuek asko desbarratzen dute.
Gizonezko asko segituan sumintzen zaizkizu gizonezko guztiak bortxatzaile potentzialak garela entzutean. Potentzialak, zeren bortxatzaile egiazkoak gutxienak baitira…
Bueno, gogoan hartuta gaur egun bizirik dauden gizon-emakume asko ezkondu zirenean, zigor-kodean ez zela senar-emazteen arteko sexu-bortxaketa benetako bortxaketatzat hartzen. Eta sexu-indarkeria mota hori uste baino maizago gertatu izan da. Halaber, sexu-irriken asetzea prostituzioan bilatzea ere ez da delitua, gizon askorentzat lehenengo sexu esperientzia izanik, eta abar.
Hala eta guztiz, konforme, ontzat emango dugu egiazko bortxatzaileak gizonezkoen ehuneko txiki bat baino ez direla.
Hala ere, orokorki akusatuak eta seinalatuak sentitzen diren gizon sentibera horietatik, ia denak ikusiko dituzu haien alabak gauez ateratzen hasten direnean, “mesedez, iristen zaretenean deitu”, “ez igo ezezagunen kotxeetara, ni joango natzaizu bila”, “ez utzi edaria ikusten ez duzun lekuan, badaezpada ere”… eta alabekin lehen sexu-jolasetan ibiltzen bide diren mutilei mesfidantzaz begiratzen, ea nola tratatuko ote duen astazakil honek…
Igual izango da zeozer jakin badakitela.
“Gizon guztiak dira bortxatzaile potentzialak”, bai, eta pobre guztiak aberats potentzialak. A zer lerdokeria! Segi dezagun sexuen arteko etsaigoa bultzatzen eta aingeruen sexuaz eztabaidatzen, horrela beteko dugu euskal haurrez gure Euskal Herria.
Gizonak bortxatzaile potentzialak direla dioen esaldia bi modutara uler daiteke:
1) Uler daiteke pentsatuz gizonen ehuneko (baxu) bat izan daitekeela bortxatzailea, eta, loteria bezala, toka dakizukeela alboan bortxatzaile hori. Agerikoa da. Hortik datoz alabei “iristean deitu” edo “ez igo ezezagunen kotxera” eta horiek. Nik horrekin bat egiten dut.
2) Uler daiteke esanez gizon GUZTIAK direla bortxatzaile potentzial. Hau da, une edo testuinguru jakin batean bortxatzeko gauza diren pertsonak direla gizon guztiak. Horrekin ez dut bat egiten.
https://www.lasexta.com/noticias/sociedad/mujer-descuartiza-tritura-cocina-novio-enterarse-que-iba-casar-otra-mujer_201811215bf673e40cf21dead6bfd59b.html
https://www.levante-emv.com/internacional/2022/06/12/mata-marido-descuartiza-ayuda-hijos-carniceros-67187607.html
https://www.lasprovincias.es/sucesos/envenenadora-paterna-enfrenta-pena-anos-carcel-muerte-20240609135151-nt.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.com%2F
https://www.telecinco.es/noticias/valencia/20240802/mujer-mata-marido-orihuela-costa-delante-hijos_18_013170482.html
“Kasu bakarra izan arren, askoren artean bat, estrapola itzazue datuak.” Zenbat emakume eta feministek salatzen dute udaletxe aurrean konzentrazioak egiten, komunikabideetan adierazpenak egiten kasu hauen kontra?. Eta batek ere ez du pentsatzen “ze ostia egiten ari gara?”. Gero esango digute emakume guztiak bortxatzaileak, proxenetak eta asesinak izan daitezkeela pentsatzea urrunegi joatea dela.
Honelako astakeriak ondorioztatzera heltzen zarete zuen logika absurdoarekin, zuen gizon zuri heteroen aurkako gorrotoarekin. Noiz ikasiko duzue ezin direla pertsona guztiak zaku berean sartu kasu bakarren batengatik? Gizonek, gehien-gehinek, maite ditugu gure amonak, amak, emazteak, arrebak, alabak, neska lagunak, neska lankideak, eta oso ongi portatzen gara beraiekin, beraiek gurekin bezalaxe.
https://www.elmundo.es/loc/celebrities/2018/08/20/5b7a76cde2704eb0b68b456e.html
https://www.elcorreodeburgos.com/burgos/230913/187309/tres-proxenetas-enfrentan-285-anos-carcel-prostituir-mujeres-burgos.html
https://www.eldebate.com/espana/20240710/mujer-mata-punaladas-pareja-llama-112-alega-trato-defensa-propia_211813.html
https://www.lavanguardia.com/nacional/20240213/9519054/cae-barcelona-red-proxenetas-explotaba-mujeres-pisos-agenciaslv20240213.html