Euskal NORTASUNAren galera

Euskal NORTASUNAren galera –

Euskal NORTASUNAren galeraNire saskibaloi taldearen ezaugarri nagusia NORTASUNA omen da. Hau taldearen eta zaleen arteko ezaugarri komuna dela esan ohi da. Dena den, zuzendaritzatik ez da zale guztion nortasun hau aintzat hartzen. Izan ere, zale euskaldunok behin eta berriz ikusten dugu nola gure hizkuntza alboratua den… Sare sozialetan euskarazko kontua itxurakeria hutsa da eta jarraitzeari utzi nion taldearen jarraipena egiteko ere ez du balio eta!

Denboraldi aldaketarekin batera badirudi zale euskaldunok ez dugula aldaketarik ikusiko arlo honetan. Honen lekuko da Pablo Laso entrenatzaile gasteiztarrari egin berri dioten elkarrizketa: gaztelania hutsean eta azpitituluak ingelesez jarri dituzte! Non dago gure hizkuntza? Laugarren edo bostgarren mailan! Joxeani bost axola zaiola agerian geratu da beste behin. Hutsaldietan Hemendik at! edo Su ta Gar entzutea ez da nahikoa…

Baskonia, igo EUSKARA lehen mailara!

Euskal NORTASUNAren galera

2 pentsamendu “Euskal NORTASUNAren galera”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude