Irailaren 1ean jarriko dira salgai 24/25 denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Irailaren 1ean jarriko dira salgai 24/25 denboraldiko kontzertuetarako sarrerak –

Irailaren 1etik salgai egongo dira Euskadiko Orkestraren 24/25 denboraldiko kontzertuetarako sarrerak. Irailaren 27an Bilbon emango duen kontzertuarekin ekingo dio orkestrak ohiko lau hiriburuetan eskainiko duen abonu-kontzertuen denboraldiari.

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera.

Irailaren 1ean jarriko dira salgai 24/25 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerakBilbo, Iruñea, eta Donostiako kontzertu guztietarako sarrerak euskadikoorkestra.eus gunean eros ahal izango dira, baita aretoen webguneetan (euskalduna.eusbaluarte.com eta kursaal.eus) eta euren leihatila eta ohiko salguneetan ere. Irekita jarraitzen du Denboraldiko abonua eskuratzeko aukera ere, hemen (80 eurotik aurrera).

Euskadiko Orkestrako abonatu, ikasle, 30 urtetik beherako, 65 urtetik gorako, langabetu eta beste kolektibo batzuek (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Gainera, Azken Ordu Gazteari esker, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan.

Gasteizek ez du oraingoz ez sarreren ez abonamenduen salmentarik izango, Jesus Guridi Kontserbatorioaren edukiera txikiagoa baita, eta orkestrak bertan eskainiko baititu kontzertuak Principal Antzokia eraberritzeko lanetan den bitartean.

24/25 Denboraldia: kontrastea eta araoa

Denboraldi berri honetan, ‘kontrastea’ eta ‘konjurua’ kontzeptuak gehitu dizkiogu gure diskurtsoari. Kontraste horren baitan, gure ohiko errepertorioko lanak eta lehenengo aldiz interpretatuko ditugun lanak topatuko ditugu; azken horiek gure soinu memoriaren parte izatea nahi dugu. Lehenengoen artean daude Schubert, Mahler eta Brahms. Bigarrenen artean daude, aldiz, Scriabin, Szymanowski edo Schoenbergek Pelléas et Mélisande opera sendorako behar izan zuen talde sinfoniko handia. Detlev Glanert konpositorearen perkusio eta orkestrarako kontzertu bat estreinatuko dugu, Europako beste bi orkestrarekin batera partekatutako enkargu baten baitan.

Konjuruaren argumentuaren baitan, Akelarre interpretatuko dugu, Pascual Aldaveren obra-katedrala; hain zuzen ere, jaio zeneko mendeurrenean berreskuratuko dugu lan hori. Araoa baliabide eraldatzailea da, konplizitatea eta, sarri, gaua behar dituena. Hor topatuko dugu Beatriz Arzamendi ere, Sorginen soinua lanarekin, eta Euskal Herrian horren errotuta dagoen sorginen mitoari buruzko bere begiradarekin. Eta Mahler (Zazpigarren Sinfonian), Schubert eta Strauss ere bai, gauaren gaineko ikuspegi erromantikoa eskainiko digutenak.

Zatoz gurekin obra, solista eta zuzendari handiak ezagutu eta haiekin gozatzera. 24/25 Denboraldiari buruzko informazio osoa hemen.

Denboraldiko kontzertu guztiak:

Irailaren 1ean jarriko dira salgai 24/25 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude