Estreinaldiak: Abuztuak 30
Estreinaldiak: Abuztuak 30 –
Central Parkeko heroiak (Jérémie Degruson)
Txikientzat | Animazioa | Ekintza | Zinema Euskaraz
Don irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslaria da; DJ Doggy Dog bigarren protagonista, aldiz, lagun bila dabilen pelutxe abandonatua. Central Parken egingo dute topo eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da filma Euskal Herriko areto nagusietan. Programak aurten aurkeztuko duen zortzigarren filma da honakoa.
.
The Batman (Matt Reeves)
Thrillerra | Ekintza | Neo-noir
Bi urtez hiriko kaleetan Batman gorpuztuta zelatan egon ondoren, eta hiltzaileen buru gaiztoetan beldurra sartu ondoren, Bruce Wayne Gotham Cityko itzalen sakonean murgilduta dago orain. Zaindari bakarti honek konfiantzazko aliatu gutxi ditu, eta horren ondorioz, mendekua ordezka dezakeen bakarra da herrikideen begietara.
Hiltzaile batek Gothamen elitea trikimailu sadiko batzuekin mehatxatuko duenean, arrasto kriptiko batzuei jarraika, azpi mundura eramango duen ikerketan murgilduko da protagonista.
2023 | Oscar sariak: Soinu nahasketa onenaren, Ikusizko efektu onenen eta Makillaje eta jantziteria onenaren sarietarako hautagaia.
2023 | BAFTA sariak: Argazki onenaren, Ikusizko efektu onenen, Ekoizpen-diseinu onenaren eta Makillaje eta jantziteria onenaren sarietarako hautagaia.
.
The Crow (Rupert Sanders)
Thrillerra | Ekintza | Fantasia
Eric Draven eta Shelly Webster bere iragan iluneko deabruak harrapatuta hilko dira. Hil ondoren ere, betiereko maitasuna salbatzeko aukeraren aurrean, Ericek bere hiltzaileekiko mendeku gupidagabea hartzea erabakiko du, hildakoen mundua zeharkatuz.
1994 urtean estreinaturiko The Crow (Alex Proyas) filmaren remake bertsioa.
.
Afraid (Chris Weitz)
Beldurra | Adimen Artifiziala
Curtisen familia etxerako gailu berri bat probatzeko hautatu dute: AIA izeneko laguntzaile digital bat. AIAk familiaren portaerak ikasten ditu eta bere beharrak aurreratzen hasten da. Denbora gutxian familiaren bidea oztopa dezakeen oro gelditzeko gai izango da, baita pertsonak ere.
.
Volveréis (Jonás Trueba)
Komedia | Drama
Hamabost urteko harreman baten ondoren, beren bideak banatzeko ordua heldu zaie Ale eta Alexi. Horretarako, ordea, ideia zentzugabe bat dute: festa bat antolatuko dute haustura ospatzeko. Iragarpenak erabat txundituta utziko ditu ingurukoak, baina haiek tinko eusten diote erabakiari… edo agian ez?
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Europar Film Onenaren saria (Quinzaine des cinéastes)
.
The Present (Christian Ditter)
Drama | Komedia | Fantasia
Taylor, familiako kide txikiena, ohartuko da denbora manipulatu dezakeela bere aitonarengandik jasotako hormako erloju bitxia erabiliz. Anai-arreba nagusien laguntzarekin, behin eta berriz itzuliko da, gurasoak banandu zireneko unera, familiaren patua aldatzeko itxaropenarekin.
.
Bonnard, Pierre et Marthe (Martin Provost)
Drama | Biografikoa
Pierre Bonnard ez litzateke ezagutu dugun margolari ospetsua izatera iritsiko Marthe gabe, bere musa eta kide misteriotsua, bere obraren heren batean baino gehiagotan agertzen dena. Filmak haien arteko harreman konplexua aztertzen du, elkarrekiko mendekotasunak eta itxialdiek markaturiko bizitza bat.
.
Pulp Fiction (Quentin Tarantino)
Thrillerra | Gurutzatutako istorioak | Kultuzko filma
Jules eta Vincent, soldatapeko hiltzaileak Marsellus Wallace gangsterrarentzat ari dira lanean. Halako batean, Vincentek Julesi aitortu dio Marsellusek Mia bere emazte erakargarria zaintzeko eskatu diola. Julesek zuhurtziaz jokatzea gomendatuko dio, oso arriskutsua baita nagusiaren andregaiarekiko mugak gainditzea…
Quentin Tarantino zuzendariaren film gogoangarrienaren estreinaldiko 30. urteurrena ospatzeko proiekzio bereziak.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Abuztuak 30