Estreinaldiak: Abuztuak 23

Estreinaldiak: Abuztuak 23 –

Estreinaldiak: Abuztuak 23

Estreinaldiak: Abuztuak 23

.

Blink Twice (Zöe Kravitz)

Thrillerra

Slater King teknologiaren magnateak Frida zerbitzaria ezagutuko du diru-bilketa gala batean, eta berehalakoak izango dira haien artean sortuko diren txinpartak. Guztiz erakarrita, bere uharte pribatuan oporraldi bat igarotzera gonbidatuko ditu emakumea eta honen lagunak.

Han, benetako paradisuarekin egingo dute topo, non gau basatiak eguzkiak bustitako goizekin nahasten diren. Inork ez du bidaia amaitzerik nahi, baina gauza arraroak gertatzen hasten direnean, Fridak tokiarengan jarriko du susmoa. Egia jakin beharko du festatik bizirik atera nahi badu…

 .

MaXXXine (Ti West)

Sekuela | Beldurra | Metazinema | 80ko hamarkada

Maxine, X-ko gertakari odoltsuetako bizirauleak, 1980 Los Angelesko industria arrakastatsuan ospe handiko izarra bilakatzeko bidean ari da oraindik…

2022an Ti West zinemagileak berak estreinaturiko X filmaren jarraipena.

Isla perdida / Haunted Heart (Fernando Trueba)

Thrillerra | Drama | Neo-noir

Alex uharte galdu bateko jatetxe batean zerbitzari gisa lan berri bat hasi duen neska gazte espainiarra da. Enrico brasildarraren bihotza irabazi arren, Alex Max kudeatzaile estatubatuarrarekin maiteminduko da berehala. Bere maitasuna loratzen den bitartean, Maxen iragan ilun eta misteriotsuari buruzko arrasto kezkagarriak azaltzen hasiko dira.

2024 | Atlantida Film Fest: Aurrestreinaldia

.

Complètement Cramé (Gilles Legardinier)

Komedia | Drama

Andrew Blake negozio-gizon britainiarrak, bere lekua eskaintzen ez dion mundu batekin nekatuta dagoenak, jauregi-etxe bateko etxezain lana onartuko du hildako emaztearen oroimena gertu mantentzen lagunduko dionaren ustean.

.

Silver Haze (Sacha Polak)

Drama | Mendekua

Lo zegoen bitartean ostatuak su hartu eta hamabost urtera, Franky mendeku bila dabil, oraindik ez baitu erantzunik aurkitu.

.

Odio el verano (Fernando García-Ruiz)

Komedia | Remake

Alonsok (kale-garbitzailea) eta Marisak (tarotista), Torresek eta Fatimak (urdaitegi baten jabeak) eta Calatravak (zirujau estetikoa) eta Vickyk (influencerra) etxe isolatu baten erreserba egina dute Kanarietan, beren bizitzako oporrik onenak familiarekin igarotzeko asmoz. Agentziaren akats batengatik, ordea, guztiek etxe bera alokatu dutela jakingo dute iritsi bezain laister. Inor ez dago hari uko egiteko prest, beraz, oporraldi osoan espazioa partekatzen igarotzera behartuta egongo dira.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Abuztuak 23

Estreinaldiak: Abuztuak 23

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude