Biribilgune edo errotondak, gutxi baloratutako asmakizuna

Biribilgune edo errotondak, gutxi baloratutako asmakizuna –

Biribilgune edo errotondak, gutxi baloratutako asmakizuna

Diseinu bat ona izateko, garrantzitsuena ez da polita izatea. Garrantzitsuena praktikoa izatea da eta gero, gainera, ahal bada polita. Praktikoa izateko baldintzak hauek dira: erosoago, azkarrago eta esfortzu txikiagoarekin egitea lortzea egin behar duzun hori.

Biribilguneak bidegurutzeak (gurutze formarekin) ordezkatzeko alternatiba dira. Diseinu on baten baldintzak betetzen ditu, izan ere, abantaila ugari bereganatzen ditu:

  • Erabiltzaileen itxarote denbora murrizten du. Semaforoak behar dituen bidegurutzean denbora asko galtzen da. Izan ere, trafikoa norabide batetik pasatzean, beste zentzuan dabilen trafikoa oztopatzen du. Errotonda batean, ordea, denbora eta hutsuneak aprobetxatzen dira.
  • Istripuak gutxitzen dira. Talka egiteko puntuak gutxiago dira errotondan, gurutze batekin konparatzen badugu. 

Gainera, ibilgailuek abiadura murrizten dute (semaforoak gorrian ez jartzeko askotan azken unean azeleratzen da).

  • Kutsadura eta kontsumoa murrizten da. Ibilgailuek guztiz gelditzeko posibilitatea murrizten da. Hortaz, frenatze eta azeleratze esfortzua eta ondorioz gasolina gutxiago erretzen da.
  • Semaforoen beharra gutxitu edo desagerrarazten du. Honek mantenimendu gastua gutxitzen du. Trafikoa autoerregulatzen da eta ez da semafororik behar, trafikoa oso dentsoa ez bada behintzat.
  • Ibilgailuek sartzeko eta irtetzeko aukera guztiak ditu, baita norabidea aldatzeko ere (etorri zaren tokitik bueltatzea, alegia). Bidegurutze klasikoetan (gurutze formakoak) hau ez da posible.

Errotonden jatorria batez ere Inglaterran eta Europan kokatu behar dugu. Euskal Herrian 1990. hamarkadan hedatzen joan ziren. Hasieran Gasteiz ezaguna izan zen biribilgune gehien egin zituen tokia izateagatik -espazio zabala dago horretarako-. Baina denborarekin Euskal Herriko txoko guztietara heldu dira, hiri, herri, zein auzotara. Gauza bera mundu osoan. Izan ere, biribilgunearen abantailak oso nabarmenak dira bidegurutze arrunt batekin alderatuta, ikusi dugun bezala.

Gainera, errotondaren erdian estatuak edo oroigarriak jartzeko aprobetxatzen dira. Kasu batzuetan ezin izaten dira errotondak egin, hain zuzen, errotondaren dimentsioak oso handiak direlako. Tipikoa, kaleak dagoeneko gurutze forma dutenean edo oztopo naturalak badaude (hormak, ibaiak, itsasoa eta abar). Beste desabantaila txiki bat izaten da, errail bat baino gehiago izaten baditu, gidariek ez dakitela barrutik edo kanpoko zirkulutik joan. Baina, beno, esan dudan bezala, oro har istripu gutxiago gertatzeen dira gune hauetan.

Biribilgune edo errotondak, gutxi baloratutako asmakizuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude