Kamala Harris hautagaiaren speech-a
Kamala Harris hautagaiaren speech-a eta Demokraten Konbentzioa (Day 4) –
Estatu Batuetako Alderdi Demokrataren Konbentzio nazionalaren azken eguna izan da gaurkoa, eta Kamala Harrisek bere onarpen hitzaldiarekin itxi du 4 egun iraun dituen show ikusgarria. Dozenaka hizlari lau egun hauetan oholtzatik pasa direnak, Barak Obama, Michelle Obama, Bernie Sanders, Stephanie Grisham, Joe Biden, Hillary Clinton, Bill Clinton, Tim Walz, Oprah Winfrey, eta gaur, konbentzioko laugarren eta azken egunean ere dozenaka, hemen zerrenda osoa, Elizabeth Warren, Kerry Washington, Eva Longoria, Pink kantariak ere abestu du bere alabarekin, Maya Harris Kamalaren ahizpa, Roy Cooper ipar Karolinako gobernadorea eta azkenik, show-a amaitzeko, Etxe Zurirako hautagai demokrata, Kamala Harris bera. Bere amaz aritu da hasteko, bere ibilbideaz, Trumpez, Gazaz, Ukrainiaz, abortoaz, zergez, etorkizunaz, demokraziaz, “guztien presidentea” izango dela esan du, 38 minutuko diskurtsoan; Estatu Batuetako lehen lehendakari emakumea eta lehen beltza (indiar-jamaikar jatorria du) izateko lasterketa ondo doakio azken inkesten arabera… Hemen Harris-en speech osoa entzun nahi baduzu.
“… on behalf of the people, on behalf of every American regardless of party, race, gender or the language your grandmother speaks, on behalf of my mother and everyone who has ever set out on their own unlikely journey, on behalf of Americans like the people I grew up with, people who work hard, chase their dreams, and look out for one another, on behalf of everyone whose story could only be written in the greatest nation on earth, I accept your nomination to be president of the United States of America.”
“… herriaren izenean, estatubatuar guztion izenean, arraza, genero edo bere amamak hitz egiten duen hizkuntza gorabehera, eta bizitza bidaia noizbait abiatu duten guztion izenean, haurtzaroan ondoan izan nituen estatubatuar guztion izenean, gogor lan egin, ametsei jarraitu eta elkar zaintzen duten horienean, euren historioa Lurreko naziorik handienean soilik idatz daitekeen horien izenean, Estatu Batuetako Presidentetzarako hautagaitza onartzen dut”
Kamala Harris: “Arduratuko naiz AMERIKAK munduko Gudu-indar bizkor eta hilgarriena eduki dezan!”
Entzuleak txaloka eta oihuka: “U-S-A, U-S-A!” (alegia, iu-es-ei, iu-es-ei).
Hori Alderdi Demokratan. Pentsa nolakoak diren besteak.