Estreinaldiak: Abuztuak 9

Estreinaldiak: Abuztuak 9 –

Estreinaldiak: Abuztuak 9

Estreinaldiak: Abuztuak 9

.

Trap (M. Night Shyamalan)

Drama | Serieko hiltzaileak

Aita eta bere alaba gaztea pop musikako kontzertu batera joango dira non konturatuko diren gertaera ilun eta gaizto baten erdigunean dauden.

.

It Ends with Us (Justin Baldoni)

Drama | Maitasuna

Lily Bloom haurtzaro traumatiko bati aurre egin dion emakumea da, bere negozio propioaren jabe izateko asmoz Bostonera lekualdatuko dena. Reyle Kincaid neurozirujau maitagarria ezagutuko du ezustean, eta elkarren artean konexioa piztu ahala, Lily bere gurasoekin zuen harremanaren zantzuak identifikatzen hasiko da Reylengan. Atlas Corrigan, Lilyren lehen amodioa, agertuko da bat-batean, eta bere buruarengan konfiantza izaten ikasi beharko duela konturatuko da emakumea.

.

Cuerpo escombro (Curro Velázquez)

Komedia | Ezgaitasuna

Lana aurkitzeko arazoak dituen Javik ezgaitasuna duenaren itxurak egingo ditu, Fermin anaiak bultzatuta. Burmuineko paralisia izatearen plantak egitea ez da erraza, batez ere, lortuko duen lanpostu berriko nagusiarekin maiteminduko denean.

.
Hypnosen (Erns De Geer)

Komedia | Maitasuna

Andrék eta Verak bikote gazte ekintzailea osatzen dute, lehiaketa prestigiotsu batean beren proiektu berriena aurkezteko aukera duena. Bertaratu aurretik, baina, erretzeari uzteko hipnoterapia probatuko du; momentu horretatik aurrera aldatu egingo da bere jarrera, eta Andrék ere bestela jokatuko du. Bikoteak gizarte-moldeei aurre egin beharko die.

2023 | Karlovy Vary Zinema jaialdia: FIPRESCI Saria, Gizonezko aktore onenaren saria (Herbert Nordrum), Europa Cinemas Label saria

.

Le Comte de Monte-Cristo (Matthieu Delaporte, Alexandre de La Patelliére)

Abenturak | Drama | VIII. mendea

Alejandro Dumas idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena. Dantèsen ametsa egi bihurtzear da: Mercedesekin ezkondu ahalko da azkenean. Baina beronen arrakastak jelosia sortuko du ingurukoengan: Traizioa egingo diote, eta Bonarparteren aldeko delakoan, salatu eta giltzaperatu egingo dute, epaiketarik gabe. 14 urtez preso egon ostean ihes egitea lortuko du, eta Montecristo uhartean ezkutatutako altxorraren jabe egingo da. Mendekuaren bila dabil orain, identitate ezberdinak baliatuz.

2024: Cannesko Zinema jaialdia: Sail ofiziala (lehiaz kanpo)

.

N’avoue jamais (Ivan Calbérac)

Komedia

50 urte ezkonduta egon ostean, François Marsaultek, erretiroa hartutako generalak, zeharo maiteminduta jarraitzen du Annie emazteaz. Halako batean, duela 40 urte hark engainatu egin zuela deskubrituko du, eta sutan jarriko da. Ohorea mantentzeko aukera bakarra dauka. Banandu eta Boris maitalea aurkitu, jipoia emateko. Baina ez da hain erraza, 73 urte baititu, eta bizitza osa eman du emaztearekin…

.
Borderlands (Eli Roth)

Zientzia fikzioa | Akzioa | Komedia

Lilith, iragan misteriotsua duen sari-ehiztari doilorra, Pandora planetara itzuliko da Atlas boteretsuaren desagertutako alaba aurkitzeko asmoz. Horretarako, moldatu gabekoz osatutako talde heterogeneo batekin aliantza egingo du: Roland, mertzenario izandakoa; Tiny Tina, nerabe basatia; Krieg, Tinaren babesle muskulatua; Tannis, zientzialaria; eta Claptrak, robot oso partikularra. Denak ere, munstro, estralurtar eta gaizkile arriskutsuen aurka borrokatuko dira desagertutako neskatoa aurkitzeko.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Abuztuak 2Estreinaldiak: Abuztuak 9

Estreinaldiak: Abuztuak 2

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude