Harris-Walz aurkezpen ekitaldia
Harris-Walz ekitaldia –
Joe Bidenen uztailak 21eko atzerapausu behartuaren ostean, egungo Estatu Batuetako Kamala Harris presidenteordeak, jada datozen 2024ko azaroak 5ean emango diren bozetan presidente izateko hautagai demokrata ofiziala denak, Tim Walz Minnesotako gobernadorea aurkeztuko berri du bart gauean bere presidenteorde (VP) hautagai gisa, Filadelfiako Temple Unibertsitateko kanpainako ekitaldian, Pennsylvanian. Timothy James Walz West Point-en, Nebraska-n jaio zen 1964an, eta 23 urte eman zituen gizarte-ikasketak irakasten eta batxilergoko futbola entrenatzen. Bere emaztea, Gwen, ere hezitzailea izan da 29 urtez. Army National Guard-eko beteranoa da Walz eta 2006an sartu zen politikan eta kongresuan. Hemen aurkezpen ekitaldia ikusi nahi baduzu.
…
Kamala Harris ez da 2024ko azaroan ospatuko diren hauteskundeetan Partido Demokrataren presidente izateko hautagaia izango. Nahiz eta komunikabideek bestelakorik sinistuarazi nahi Europan, herritarren artean ez dago batere ondo ikusia. Gainera bere biografiak une ilun asko dauzka; jendeak ezagutuko balitu bere apoian batere mesede egingo ez lizkiotenak.
Bestetik Tim Walz sozialista-komunista oso muturrekoak oso ezkerrekoak diren herritarren apoioa bakarrik lor dezake. Ez da garaile irteteko lagunik onena.
Iturri militar abertzaleek diote Partidu Demokratak beste bi hautagai ari dela prestatzen Barac Obamaren eraginez. Eta seguraski hilabete honetan bertan, partiduaren konbentzioan, plazaratuko dituzte. Presidente izateko hautagaia bere emaztea, Michelle Obama aurkeztuko litzateke, eta presidenteorderako Hillary Clinton.