Ez aski emakumea

Ez aski emakumea – 

Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu zen: Olinpiar Jokoetan, emakume transexual boxeolari batek lehiakidea txikitu zuen, bere gorputzak ematen zion abantaila baliatuz.

Emakume transexualak gorrotatzen dituztenek ez zuten aukera galdu: disimulurik gabe zabaldu zuten beren herra.

Kontua da, ordea, zurrumurru faltsua zela: Imane Khelif boxeolari aljeriarra ez da transexuala.

Imane Khelif landa eremuan jaio zen. Itxurarengatik eta futbolean-eta aritzeagatik bullyng-a jasan zuen, baina zailtasun guziei aurre egin eta boxeolari bihurtu zen.

Oraingo polemika honen aurretik ere, 2023an, Nazioarteko Boxeo Elkarteak erabaki zuen ez zela “aski emakumea”, eta ezin zela lehiatu. Ez zuen esan zertan oinarritzen zen hori esateko. Nonbait, ohi baino testosterona gehiago du.

“Itxurarengatik bullying-a jasan nuen maiz. Hala ere, eutsi nion, eta traba guzien gainetik segitu nuen. Gaur, argudio horiek arrakasta izan dute, eta shock-ean nago”. Hori esan zuen 2023an.

Oso gertakari tristea izan da.

Bestalde, zerikusirik izan ote du Imane Khelif aljeriarra izateak eta lehiakidea italiarra?

https://x.com/ShaykhSulaiman/status/1819776140732412295

Ez aski emakumea

23 pentsamendu “Ez aski emakumea”-ri buruz

  • Aluadun edo zakildun??? Orain artean, kirol arloan, bereizketa hau erabili da kategoriak zehazteko. Horrela jarraitu dezagun, arren!!!!

  • Jakin nahi baduzu, Imane Khelifek alua du.

  • Beraz, ez dago zalantzarik. Dagokion lekuan dago. Naturaltasunez.

  • Amonamantangorri 2024-08-05 17:18

    Zaila da baina, esan duzun guzti-guztia oker dago.

    Bueno, igual pasatu egin naiz. Baliteke Aljeria sakonean hazitako neskato baten autosuperazio istorioak oraindik zerbait aprobetxagarria izatea, gauzatxo batzuk aldatuta:

    Sexu Garapenaren Nahasmendu batekin jaiotako homo sapiens maskulinoa. Seguruena oso zakil txikiarekin, barrabilak barruraka zituena eta eskrotorik gabe, hura alu bat zela sinesteko nahikoa, bereziki Aljeriako medikuntzan. Caster Semenyaren antzeko kasua. Neska moduan erregistratu zuten, bere herriko genero-rol femeninoen arabera hazi…

    Nerabezarora iristean, ordea, bere barrabiletako testosteronaren ondorioz, a ze sasoia, sekulako indarra, erresistentzia eta bizkortasuna erakusten hasi zen, beste neskekin konparatuta, noski. Haiek beso-hankak, altuera, sorbalden zabalera… Jainkoak dohain bereziak eman dizkio kirolerako, milakatik bakarra.

    Gurasoek, hasieran kontra egon arren, azkenean neskari utzi zioten entrenatzen. Etxean bitrina bat dauka, txapelketa guztietako sariekin.

    Ezagutzen ez ditugun motiboak direla eta (ezjakintasuna, osasun sistema dezente baten falta, ingurukoen aberasteko nahia…), ez zioten sexu proba egin 2023 arte, atzerrian.

    International Boxing Association-ek ez zion “testosterona” neurtu; hori behin eta berriz errepikatzen ari diren gezurra da. XY kromosomak zeuzkala ikusi zuten (algodoi bat ahotik pasaz, ez pentsa ezer arrarorik) eta beraz erabaki zuten emakumeen Munduko Boxeo Txapelketan parte hartzeko eskakizunak ez zituela betetzen.

    Agian pentsatu behar nuke ez dela erraza izan berarentzat… Ba ez daukat batere argi: sare sozialetatik zabaldu dira haren argazki pribatu batzuk, batean gizon trajez dotore-dotore jantzita, beste batean kamiseta-bermudekin edozein turista bezala…

    Emakume musulman batek, berak egiten duen moduan, entrenatzaile eta staff guztiari borroken ondoren musu-besarkadak banatzea HARAM da kultura islamikoan, pekatua.

    Melonik eta Salvinik bere herriko boxeolaria defendatu dute. Beraien gisara, jakina, fatxen moduan: ‘transexuala’ zela esanez eta dena kakaztuz.

    Hala ere, izan dira bestelako ahots batzuk, horrelako adar jotzeak ezin direla onartu uste dutenak, benetan Emakumeen kirolaren bermea, duintasuna, segurtasuna, arauen betetzea defendatzen dutenak. Feministak dira. Hori bai, zaharrak, cis-zuri-burgesak, TERF deitzen dituztenak… Ba haiek diote Imane Khelif, termino biologikoetan, gizona dela, eta beraien ustez bera bezalako transtorno kongenitoak dauzkaten gizonezkoak emakumeen kirol-kategorietan sartzea izugarrizko bidegabekeria dela, eta gainera, kontaktuko eta borroka-kiroletan, bizitzak arriskuan jartzen direla.

  • Ez nago zurekin deusetan ados, baina nondik atera duzu hau?

    “Seguruena oso zakil txikiarekin, barrabilak barruraka zituena eta eskrotorik gabe, hura alu bat zela sinesteko nahikoa, bereziki Aljeriako medikuntzan”. Aurreiritziak besterik ez dira.

    Eta XY kromosomak dituela? Zein da iturria?

  • Emakume bat XY kromosomaz jaio daiteke? BAI.
    ¿puede nacer una mujer biológicamente con cromosomas XY?
    Lo cierto es que sí, una mujer puede nacer biológicamente con los cromosomas XY debido a varias condiciones genéticas y del desarrollo. Algunas de las razones más comunes son:
    – Síndrome de insensibilidad a los andrógenos (AIS): En esta condición, una persona con cromosomas XY tiene células que no responden adecuadamente a los andrógenos (hormonas masculinas). Como resultado, el desarrollo físico sigue un patrón femenino, a pesar de tener cromosomas XY.
    – Síndrome de Swyer: Afección genética rara por la que una persona presenta rasgos femeninos a pesar de tener un cromosoma X y un cromosoma Y. La persona tiene órganos genitales femeninos, entre ellos, útero, trompas de Falopio y vagina. Sin embargo, los ovarios no se desarrollan y en su lugar hay masas de tejido.
    – Deficiencia de 5-alfa-reductasa: Esta condición implica una mutación que afecta la enzima responsable de convertir la testosterona en dihidrotestosterona (DHT), que es crucial para el desarrollo de los genitales masculinos. Las personas con esta deficiencia pueden tener características femeninas al nacer.
    – Mutaciones en genes específicos: Mutaciones en genes como SRY, que normalmente se encuentra en el cromosoma Y y es responsable del desarrollo masculino, pueden llevar a un desarrollo femenino a pesar de tener cromosomas XY.

    https://www.telecinco.es/noticias/salud/20240802/juegos-olimpicos-boxeadora-imane-khelif-cromosomas-testosterona_18_013167677.html

  • Amonamantangorri 2024-08-05 20:10

    Nondik atera dudan? Besteak beste: https://twitter.com/IreneAguiarG/status/1819133464870109298

    International Boxing Associationek, besterik gabe, esan zuen Istanbulen 2022an egindako probetan ikusi zenagatik, ez zirela “aukeragarriak”, ez zituztelako “aukeragarritasun” arauak betetzen. IBAren arautegitik ondorioztatu da kromosomak jakiteko proba egin zietela. Izan ere, IBAren arautegian, “Emakumeak” XX kromosomadunak baino ez dira eta hori jakiteko testak egin ditzakeela jakinarazten die kirolariei. Esplizituki ukatu zuen Imane Khelif eta Lin Yu-Ting boxeolariei testosterona neurtzeko probarik egin zietenik. https://twitter.com/IreneAguiarG/status/1819045205242224931

    IBAk informazio hori Nazioarteko Olinpiar Batzordeari jakinarazi zion, baina NOBek ez zuen ezer egin. https://twitter.com/IreneAguiarG/status/1820141645486325856

    NOBek hitzez hitz esan du “pasaportea” begiratu besterik ez dutela egiten (sic). Boxeoan. Beste kiroletako federazio olinpikoek beren arautegiak dauzkate.

    IBAren kromosomen irizpidea neurri batean eztabaida daiteke, zeren fenotipo sexual femeninoa duten XY gutxi batzuk ere izan, ba omen dira (eta arauaren salbuespen gisa aipa zitezkeen, baina HORIEK bakarrik). Hala ere, ez du ematen hori Khelifen eta Lin Yu-tingen kasua denik. Zerbaitetarako dauzkagu aurpegian begiak: “Sexu-ezaugarri sekundarioak” izeneko gauza batzuk existitzen dira, berehala igartzen direnak.
    https://twitter.com/boroscq/status/1819306420031852904

  • Amonamantangorri 2024-08-05 20:20

    Kromo, Tele5ren artikulu hori adibide bikaina da, nola nahasten den kaka asunto honetan.
    Ea aklaratzen diren: Khelif XY da, ala hiperandrogenismoa du?Hiperandrogenismoa obario polikistikoa duten emakumeen ezaugarria da. XY batek ez du obariorik.
    Deficiencia de 5-alfa-reductasa (Caster Semenyak daukana, eta beharbada Khelifek) GIZONEZKOEN sindrome bat da. Genital anbiguoekin jaio arren, barrabilak dauzkate eta nerabezaroan mutil gisa garatzen dira.

  • Kromo! Hau euskal atari bat da. Bidalitakoa itzuliko al zenuke espainolez ez dakigunontzako? Mila esker.

  • sustatun... 2024-08-06 18:28

    Eta zein da egia? Ez testosteronaren datua ez kromosomena ez du IBAk harrezkero datuekin baieztatu. Artikulu bat baino gehiago dago hortik hau baieztatzeko, baina bereziki adierazgarria da Irlanda RTE telebista publikoko Prime Time albistegiko ikerketa. https://www.rte.ie/news/primetime/2024/0731/1462837-explained-the-gender-controversy-miring-womens-olympic-boxing/
    Hor irakurri dugu honako hau ere: 2023an bertan, Nazioarteko Batzorde Olinpikok IBA bere antolakuntzatik eta olinpismotik apartatu zuela, ustelkeria kasuak leporatura kirol federakunde horri.
    Era berean, IBAk ez du azterketa medikoen daturik eman. Ez dago Khelifen egoera kromosomikoaz, hormonalaz eta beste ezertaz beste daturik, kenduta erakunde olinpikoek boxeoan parte-hartzeko ontzat eman dutela, beste partehartzaile guztiak onartu dituzten modu berean.
    https://sustatu.eus/1722680653

  • Glandula Blandula 2024-08-07 08:02

    Egia al da Joko Olinpikoetako emakumezkoen boxeoko finala bi gizonen artean jokatuko dela? Hori bai lorpena feminismoarentzat. Eta gaitzerdi! Askoz ere ikuskizun itsusiagoa litzateke gizon batek emakume bat nola txikitzen duen ikustea. Bestalde, bide batez esanda, inoiz ez zait gustatu emakumeak boxeoaren moduko kirol gogorretan ikustea. Askoz ere nahiago lokatz-borroketan!

  • Amonamantangorri 2024-08-07 19:43

    RTÉren artikuluan, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen eta IBAren arteko liskarrak aparte (ustelkeria, mafiosoak, gatazka geopolitikoak, enfin), xehetasun garrantzitsu bat dator:

    The advice published by the IOC in 2021 to help give governing bodies support in determining rules around gender eligibility stated that no athlete should be excluded from competing based on an “unverified, alleged or perceived unfair competitive advantage due to their sex variations, physical appearance and/or transgender status.”

    Nazioarteko Olinpiar Batzordearen gomendioen arabera, ezin da emakumezkoen lehiaketa batetik kanpo gelditu gizonezko transfemeninorik, ezta sexu garapenaren aldaera anomalo batekin jaiotako gizonezkorik ere, abantaila injustu bat daukala argudiatuz.

    Hori, esan bezala, “gomendioa” baino ez da. Kirol bakoitzean beren politikak dituzte. Halterofilian, Tokion Laurel Hubbard-i emakume moduan parte hartzen utzi zioten; aurten ezin izango litzateke aurkeztu, Halterofilia federazioak araudia aldatu egin baitu. World Athleticsek ere araudia aldatu zuen: pubertaro eta nerabezaro maskulino normala pasatu duten kirolariek ezin dira eliteko emakumeen kirolean lehiatu, nahiz eta hormonak hartu. https://www.theguardian.com/sport/2023/mar/23/world-athletics-council-excludes-transgender-women-from-female-events

    Boxeoan, ordea, aurten Pariseko irizpidearen arabera, boxeolari bat emakumetzat hartua izateko irizpide bakarra da nortasun agirian, adibidez pasaportean, “Sexua: emakumea” jartzea.

    Esan behar da Olinpiadetako erabaki prozesuetan ‘LGTB’ inklusioan “adituek” parte hartu izan dutela.

    Nire ustez, horrelako erabakietan ez lukete batere eskumenik eduki behar, besteren artean, Lurra laua dela, homeopatiak sendatzen duela edo gizon-emakumeen artean desberdintasun fisiko esanguratsurik ez dagoela uste dutenek

  • Gai honi buruzko bideo interesgarri bat (espainieraz dago, barka), Putomikel arkeologoaren eskutik:

    https://www.youtube.com/watch?v=dnekBOZbfrM

  • Amonamantangorri 2024-08-09 00:06

    PMikel horren magufadak baino, nahiago ditut honelakoak. Hauek ere erdaraz, barkatu.

    Antropologiatik, ikus dezagun zer diren, benetan, kultura batzuek omen duten genero-bereizketa “ez-bitar” hori:
    https://feministes.cat/es/blog/antropologia-feminismo-mitos-topicos

    Munduko kultura guzti-guztiek gizon eta emakumeak bereizten dituzte. Nola ez dituzte bereiziko, bada. Ez dira Bilduko berdintasun zinegotziak; alderantziz, nahiko egoera latzetan bizirauteko gai izan den jende bizkorra eta espabilatua da. Gainera, patriarkatua kultura guztietan dago, eta feminismoaren hipotesia behintzat izan da patriarkatuaren jatorria emakumeen ugaltze gaitasunaren gaineko kontrolean dagoela. Sexuak existitzen gara, bi gara, eta kultura guzti-guztietan ohartu dira ebidentzia horretaz.

    Diskurtso queer ustez “dekolonialek” ez dituzte kultura desberdinetako sinesmen eta jokabide kulturalak ezagutzen eta aztertzen beraien testuinguruan; aldiz, komeni bezala aipatu eta instrumentalizatu besterik ez dituzte egiten, sekulako ignorantziaz.

    Zer ote dira ba hainbat kulturatan (zenbat eta urrunagoko eta ezezagunagoak, hobe) omen dauden “zortzi genero”, “bi izpiritu” eta holakoak?
    – Beste gizonen zerbitzuko gizon feminizatuak.
    – Botere xamaniko, magikoak-eta dituztenek bi sexuen markagailuak erabiltzen dituzte.
    – Albanian, etxean gizonik ez denean (hil dituztelako, alde egin dutelako), emakume batek gizon rola hartzen du, herriko zaharren aurrean zin eginez ez dela inoiz ezkonduko eta birjina mantenduko dela. Etxeko nagusia izanda, Ilea moztu, galtzak jantzi, erre, patarra edan eta arma gainean duela ibili ahalko da.
    – Gizonen lanbidea hartu ahal izateko mutiko janzten diren neskatoak. Afganistanen, esaterako.

    Ñabardura inportante batekin: horietako bakar bat ere EZIN DA AUKERATU. Patriarkatu bortitza eta gizon-emakumeen rol-banaketa zurruna dagoen gizarteetan (hain zuzen, horrexegatik daude aparte gelditzen diren “ez gizon” eta “ez emakume” batzuk) ez dago “genero-autodeterminazio” deitzen diozuen horren antzekorik.

    PMikelek ukitzen eta nahi beste manipulatzen duen beste gaia: “Intersexual”, “sexua espektroa dela”, “sexua ez da bitarra, bimodala baizik” eta horrelako ideia zoragarriei dagokionez, honek zenbait gauza argitzen ditu, eta oraindik alderdi batzuk esan gabe utziz.
    https://www.huffingtonpost.es/entry/darwin-era-transfobo_es_6270b9d4e4b01131b126250b.html

    Eta, nola ez, Richard Dawkins. https://www.newstatesman.com/ideas/2023/07/biological-sex-binary-debate-richard-dawkins

  • Magufo deitu diozu bideoan esandako deusen kontra argudiatu gabe.

  • Glandula blandula 2024-08-09 07:51

    Bi sexu daude, zero genero (termino hori gramatikari baino ez dagokio), eta ezin konta ahala pertsonalitate.

  • amonamantangorri 2024-08-09 09:11

    Fermintxo, hiru irakurgai jarri dizkizut, argudiatzeko:

    – Herri ez-europarren ohitura eta sinesmenak hartu eta nahieran manipulatzen ari direla, paradoxikoki, ikuspegi “dekoloniala” daukatela esanez, juxtu apropiazio kulturalaren adibide garbi-garbia izanda.

    – Sexua naturako binario argiena dela. Sexua eboluzioak ekarritako estrategia erreproduktiboa baita. Hain zuzen, batzuek bere ideologiarentzat instrumentalizatzen dituzten sindrome, nahasmendu, aldaera anomalo eta emaitza antzuak horixe baitira: gaur egungo biologian, kasik azken molekularaino ondo deskribatuta eta azalduta dauden aldaera anomaloak. Gainera, horiek ere, berdin-berdin, gizon edo emakumeen aldaera anomaloak dira.

    Glandula:
    “Generoa” ez da hizkuntzalaritzako terminoa soilik.
    Generoa: “gizarte konkretu bakoitzak gizon edo emakumeei esleitzen dizkien paper, jokabide, jarduera eta betekizun sozialki eraikiak”. Hori da, nola-hala euskaratuta, “EMAKUMEEN (definitu ezinezko izaki misteriotsu horien) aurkako indarkeriari eta etxeko indarkeria aurreikusi eta aurre egiteko Europako Kontseiluaren HitzarmenaK” (Istanbulgo Hitzarmenak) dakarren definizioa. https://eu.wikipedia.org/wiki/Istanbulgo_Hitzarmena

    Hau da, Generoa SISTEMA bat da, eta gainera nahiko desatsegina, batez ere emakumeentzat. Gero, “generoa” deitzea halako identitate pertsonal bati, edo nork bere buruari ematen diogun etiketa bati, korronte ideologiko batzuen ohitura da. Hitzaren zeharo erabilera desberdinak dira.

  • Glandula blandula 2024-08-09 09:42

    Amona:
    Nik ez dut ukatzen genero terminoa erabiltzen denik, hainbat hitzarmen eta legetan erabiltzen da, zoritxarrez. Ukatzen dudana da haren funtsaren benetakotasuna. BI SEXU DAUDE, ETA EZIN KONTA AHALA PERTSONALITATE; kitto. Pertonalitate horiek guztiak generoka sailkatzen saiatu direnean dozenaka genero desberdin sortzeko gai izan dira “sistema desatsegin” (eta absurdo) horren asmatzaileak.

  • Amonamantangorri:

    Ez duzu erreferentzia zehatz bakar bat ere egin, alegia:

    “Putomikelek bideo horretan ez-takit-zer aurkikuntza arkeologiko aipatu du eta ez-takit-zer esan du eta hori gezurra da Xgatik”.

  • Amonamantangorri 2024-08-10 19:30

    Bideoa ez da berria eta berriro entzunarazi didazu. Ondo jokatua.
    Bai, besteak beste, nik gorago jarritako falazia horietan dabil. Sexua ez da “bimodala”. Hilobi bateko sexua ezin baduzu zehaztu eta beraz paperetan “zehazkagea” idazten baduzu, ez duzu sexu-binarismoa ezeztatzen.

    “Generoa ez dute beti genitalek markatzen” (sic).
    Bai. Generoa BETI sexuak (alegia, genitalek) markatzen dute; baita tarteko “ez gizon” eta “ez emakume” bezalakoen kasuan ere.

  • Horrexegatik operatzen dituzte genitalak generoa aldatu nahi duten askok…. hori da marka… eta lady boy-ak ere errespetatu beharko dira, nahi dutena egin dezaten….

  • Uste dut eztabaida desbideratzen ari dela (edo “Ubedatik zerrotik” joaten).

    Generoaren eztabaidak ez du lekurik gai hontan, ezta ez-dakit-nongo kulturak generoakiko dituen ikuspegi alternatiboek ere (interesgarria litzateke ikustea ea kultura hoietan zein den emakume eta gizonen arteko botere harremana). Hemen eztabaida sexuaren ingurukoa da, eta horrek kirolean dituen eraginetan eta hartu beharreko neurrietan, ez badugu nahi behintzat emakumeak goi-mailako kiroletatik desagertzea.

  • Amonamantangorri 2024-08-15 01:41

    Lokatz, ez dakit nor dabilen gaitik ihesi; zein alderdi, esan nahi dut.

    Hara zer argitaratu zuten Berrian, Kirol sailean, editorial kutsu batekin.
    https://www.berria.eus/kirola/analisia-olinpiar-jokoak/marko-berriak_2128920_102.html

    Eztabaidarik? Batere ez. Hau da egia, hau da euskal ezkertzale izateko sinestu behar duzuna eta Jule Goikoetxea da gure profeta (artikuluak aipatzen du). Asteriskoa ala hil!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude