Sumerieraren aditza II. Prefixu modalac eta conjugationeco prefixuac

Sumerieraren aditza II. Prefixu modalac eta conjugationeco prefixuac – 

Cate verbalaren berrikuspen bat

ga-mu-ra-ab-ñar: (hura hari harc) Jar dieçaqueo, asmoa du hari jarceco.

ga-: prefixu modala (cohortativoa); –mu-: conjugationeco prefixua; –ra-: casu grammaticaleco elementua (dativoa: nori); –ab-: affixu personala (3.p sing), –ñar-: erro verbala (jarri).

Cate verbalean badira elementu ezberdinac ceinec refferitzen baitira phrasean casu atzizqui edo icenei.

lugal-ra mu-na-du11: (hura) Regueari minçatu citzaion

lugal-: regue; -ra: dativoco marca: du11: aditz-erroa (erran, mintzatu); mu: conjugationeco prefixua; na: dativo casuco elementua, refferitzen çaio phraseco dativoari (-ra).

Phrase batean aditza eta referitzen çaion objectua edo icena urrun egon daitezque, eta horregatic da importanta aditzean casua adiaracita egotea.

Sumerieraren aditza II. Prefixu modalac eta conjugationeco prefixuac

Taula honetan ikus daitezque çutabe ezberdinetan, aditzen elementu ohico guztiac. Lehen çutabean PREFIXU MODALAC aguercen dira: nu, ga- eta he2- bai eta azquen bi haien negationea eguiteco ordezco prefixua (ba-ra). Horrequin batera, u3- prospectivoa dago, eta haren negationea: na-.

Bigarren çutabean CONJUGATIONECO PREFIXUAC aguercen dira: -mu- erabilcen da ekinça transitivoetan eta içaqui animatuequin. –bi2- transitivoetan, animatu ala inanimatuequin. –ba- intransitivo eta inanimatuequin erabilcen da. Eta –i3- prefixua neutrala da.

Hurrengo borz çutabeetan dimensioneco preffixuac daude: dativo, terminativo, locativo eta comitativo. Lehena bethi da dativoa, eta NORI casuari erançunez declinatzen da. Terminativoac NORENGANA casuari erançunez declinatzen da. Ablativoa NONDIC adiarazten du, eta phrasean aguertu behar den leku bati refferitzen çaio, -ta- edo -ra- affixuaren forman. Berce casu bat declinatzen ez dena da locativoa (NON casua). Azquena COMITATIVOCO casua da, ceina bai declinatzen den.

Guero AFIXU NOMINALAC eta ADITZ ERROA daude. Ekinça transitivoen agentea singular denean aditz erroaren aurrean aguercen da, eta agente pluralac edo intransitivoen subjectua aditz erroaren ondoren.

Prefixu modalac

Aditzaren moduac nagusiqui lau dira: INDICATIVOA (ceinuric gabe); COHORTATIVOA (ga- prefixuarequin); PRECATIVOA (he- prefixuarequin); eta NEGATIVOA (nu- prefixuarequin).

Modu INDICATIVOA, edo positivoa, erran beçala ez da adiarazten prefixu modalequin, bai ordea negativoa, nu- ceinuarequin.

mu-un-du3: (hura-harc) eraiqui çuen (ba çuen eraiqui)

nu-mu-un-du3: (hura-harc) ez çuen eraiqui.

nu-du3: (ez harc, ez çuc, ez nic…) ez çuen eraiqui.

nu-du3-en: (ez harc, ez çuc, ez harc…) ez du eraiquitzen.

Conjugationeco -ba- prefixuaren aurrean, NEGATIONECO nuprefixu modala la- bilhacatzen da.

e2 ba-du3: etchea eraiquia içan cen

e2 la-ba-du3 (e.nu.ba.du) : etchea ez cen eraiquia içan

Modu COHORTATIVOAN norc bere vorondateac edo asmoac adiarazten dira, nolabaiteco subjunctivoaren ancera. Adiarazten da ga- prefixuaren bitartez, eta normalean maru aspectu imperfectivoan.

ga-an-da-en: harequin joatecoa naiz (asmoa dut).

ga-ra-sar-me-en-de3-en: çuri idaztecoac gara (asmoa dugu).

Haren negationea ba-ra particularen bitartez eguiten da:

ba-ra-an-da-en: harequin joatecoa ez naiz (ez dut asmoric).

ba-ra-ra-sar-me-en-de3-en: çuri idaztecoac ez gara (ez dugu asmoric).

Modu DESIDERATIVO-PRECATIVOA eta modu AFFIRMATIVOA adiarazten dira biac he- prefixuarequin.

Desiderativo-precativoac behar du aspectu imperfectivoa (maru); eta guehienetan 3. personan aguercen da, bainan batzutan 2. personan.

lugal-e e2 mu-un-du3: regueac etchea eraiqui çuen.

lugal-e e2 mu-du3-en: regueac etchea eraiquico du.

lugal-e e2 he2-du3-en: regueac etchea eraiqui ait baleça.

Haren negationea eguiten da, cohortativoan beçala, ba-ra particularequin, eta deitzen çaio VETITIVO-DEPRECATIVO.

lugal-e e2 ba-ra-du3-en: regueac etchea eraiqui ait ez baleça.

Modu AFFIRMATIVOAC hamtu aspectu perfectivoa behar du, eta guehienetan 3. personan aguercen bada ere, noizbait 1. personan aguercen da:

lugal-e e2 mu-un-du3: regueac etchea eraiqui çuen.

lugal-e e2 he2-en-du3: regueac etchea eguiaz eraiqui çuen.

Haren negationea ba-ra particularequin eguiten da:

lugal-e e2 he2-en-du3: regueac etchea eguiaz eraiqui çuen.

lugal-e e2 ba-ra-an-du3: regueac etchea eguiaz eraiqui ez çuen.

Berce modu bat da PROSPECTIVOA, eta erabilcen du u3- ceinua. Bi functione bethetzen ditu:

1. IMPERATIVO POLITA adiarazteco, normalean hamtu aspectu perfectivoan:

u3-na-du4: erraioçu, othoi!

2. adiarazteco ecen aditzean describatzen den ekinça berce baten aurrean dathorrela:

lugal-e e2 u3-un-du3 e2-a mu-ub-ku4: regueac etchea eraiqui ondoren etchean sartu cen.

Imperativo-negativoa (PROHIBITIVOA) aguercen ohi da maru aspectu imperfectivoan, 2. personan. Prefixua na- da.

e2 na-du3-un: templua ez eraiqui!

ki-ba na-ab-ku9-re-en-ze-en: thoqui hartan ez çaitezte sar!

Affirmativoa maru aspectu imperfectivoan, erabilcen da remarcatzeco iraganean guertaturico cerbait, relevant içaiten jarraitzen duela. Adiarazten da na- marcarequin ere:

e2 na-du3: templua içan cen eguiaz eraiquia.

u2 na-du8-du8: ekaitza cen benetan furiossua.

IMPERATIVO HUTSA eguiteco, erro verbalari atzean atchiquitzen çaio -u edo -a atzizquiac:

ñen: joan » ñen26-na edo ñen26-nu: joan!

Ohar batzuc:

ba- aurrean ez da nu- aguercen.

bi2- aurrean ere ez da mu- aguercen.

mu- aldatzen da –bi2- eta –ba- aurrean:

mu-ba- » la-ba

mu-bi2 » li-bi2

ga-mu-ñar aguer daiteque lettrac assimilatuz, horrela: gu2-mu-ñar

berdin, ga-bi2 » gi-bi2

mu-ub-ñar: hamtu, 3.ps inanimatua: -ub- particularen “b”-ac agentea adiarazten du.

ga-mu-ub-ñar: hemen “b”-ac objectu directua eracusten du.

he2-

mu-du3-en: eraiquico du.

he-mu-du3-en: eraiqui deçala.

Hurrengo particularen vocalaren arauera, baita he2- particula aldatzen da.

he2-ba » ha-ba

he2-mu » hu-mu

Conjugationeco prefixuac: mu-, bi2-, ba-, i3-

mu-: animatuac eta transitivoac.

bi3-: transitivoac.

ba-: inanimatu eta intransitivoac.

i3-: neutralac.

mu- aguercen denean, jakin deçaquegu ekinça verbal transitivoa dela, eta agentea animatua dela.

bi2- aguercen denean bacarric transitivoa dela.

Intransitivoa bada, orduan ba-

Orocorrean correlatione bat dago conjugationeco prefixuen eta aditz typoaren artean. Conjugationeco prefixu principalac mu- eta i3- dira. mu- prefixuac adiarazten du narratzailearen aldetic implicatione guehiago, eta i3 neutralagoa da.

Conjugationeco prefixu transitivo eta animatua da mu-.

lu2 e2-a dumu-ni mu-un-ni-in-gaz7: guiçonac etchean bere umea erahil çuen

Conjugationeco prefixu neutrala da i3-. Actione passivoac, instrumentalac eta abarrecoac adiarazten ditu. Batzutan e- beçala aguercen da.

i3-du3-en » e-du3-en: (hura) eraiquia ukanen dut/duçu.

i3-ña2-ña2-ne » e-ña2-ña2-ne: (hura) jarria ukanen dute.

Batzutan ez da aguercen ere.

i3-ñen: ethorria içan cen

nu-i3-ñen » nu-i-ñen » nu-ñen: ethorria ez cen içan.

LOCATIVO-DIRECTIVO deitzen dena bi2- formaz aguercen da, batez ere affixu personalen aurrean. Horrec erran nahi du transitivo singularren aurrean, passivo moduan aurquezten dela.

lu2 ki-gal-le ninda i3-bi2-in-ñar: guiçonac (agentea) plataforman oguia (subjectua) jarria ukan çuen.

Aguer daiteque aditz erroaren aurrean, -b- formaz:

ninda ki-gal-le ba-ab-ñar2: oguia plataforman jarria içan cen.

lu2 e2-a ba-an-gaz7: guiçona templuan erahila içan cen.

Actione passivoa adiarazten du a- formaz. Horri STATIVO-PASSIVO deitzen çaio.

kurum6 e2-a a-ab-ñar2: rationeac etchean jarriac içan ciren.

Aditz erroaren aurrean al- formaz aguercen da:

eren2-a-ni al-tur: bere armadac ttipituac içan ciren.

Batzutan idazten da im-mi:

ki-gal-le im-mi-ñar2: plataforman jarria içan cen.

INSTRUMENTALA adiarazten da im-ma formaz. Hau aguercen da sentencietan non tresna edo instrumentu bat aiphatzen den.

mar-tu ñishtukul-bi-ta shubtu6 im-ma-an-zi-ir-she3: amorritec euren armen bitartez avant-postu bat sunsitu çuten.

Sumerieraren aditza II. Prefixu modalac eta conjugationeco prefixuac

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude