Trump tirokatua

Trump tirokatua –

Donald Trump tirokatu eta zauritu dute bart mitin batean Pennsylvanian, Butlerren. FBIk Thomas Matthew Crooks gisa identifikatu du erasotzailea, 20 urteko gaztea, tirokatuta hil dute agenteek, eta beste pertsona bat ere hil da. Bala batek zauri arina egin dio Trumpi eskuin belarrian, kanpainako iturriek jakinarazi dute presidente ohia “ondo” dagoela.

Trump tirokatua

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Trump tirokatua”-ri buruz

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-07-15 12:02

    Elite ekonomiko globalisten aurka tinko jarri izanaren ondorio. Ez da azken saiakera izanen. Elite horiek han eta hemen gudak behar dituzte beren sakelak ongi hornitzeko eta botere gosea asetzeko. Ukrainako gudari amaiera eman nahi izateak talka egiten du bete-betean elite horien lehentasunekin.

  • eliteak modu hobeak ditu pertsona bat hiltzeko…ez du txapuza hori egiten… azken batean Trumpen hautagaitza indartzeko.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2024-07-16 10:10

    Txapuzeroa milimetro gutxi batzuengatik. Belarria zulatu izanak hiltzera joan zirela erakusten du, zalantzarik gabe. Auto propaganda egiteko inori ez zaio belarria zulatzeko agindua ematen. Arriskua handiegia da. Bestalde, poliziak argitu beharko du zergatik ez zion aurre egin tirokatzaileari tiroak bota arte, bai bazekien armatuta zegoela eta teilatu horretan zegoela, hainbat lekukok esanda. Otso bakartiaren hipotesiak baino eliteen konplotaren itxura du.

  • elitearen ekimena izanez gero Trump ez zen bizirik irtengo…. zer dakit…. JFK irten ez zen moduan…

  • Azken urteotako hauteskunde kanpainetan ohituta gaude hautagai baten aurkako erasoren bat ikusten. Normalean, ez da hautagairik hiltzen, ez larri zauritzen, eta beraien aldeko jarrera indartu ohi dute.
    Pradalesi norbaitek spraya bota omen zion aurpegira, inork ikusi ez zuen erasoa, grabaziorik gabea (gaur egun!!!), 10-15 min pasa omen zituen larrialdietan, eta ondoren begiak zuri-zuri telebistako eztabaidara, PNVk garaipena lortzeko larri zebilela. Pika-pika spraykada jaso duen edonork nahiko luke horrelako sendatze azkarra!
    Ez dut gogoan zehazki nor, baina horrelako “eraso” gehiago ere izan direla bai daukat gogoan.
    Oraingoan Trump. Belarria igurtzi omen dio bala batek. Baina zer ikusi dugu?
    Hauxe: Trumpek odola belarrian; segurtasunekoak bera babestera joan, baina Trumpi paparra, burua eta eskumutur borrokalaria erakusten utzi diote (ikusi irudiak: ez dute babesten, antzerkia egiten uzten diote).
    Eta boto pila Trumpen alde.
    Fia hadi!!!

  • Alegia, bala bat pasa zaio belarritik, eta bere susto guztia, eskua belarrira eramatea…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude