Zutabe arras atzerakoia Diario de Noticiasen

Zutabe arras atzerakoia Diario de Noticiasen –

Zutabe arras atzerakoia Diario de NoticiasenHarritu naiz gaur egun halako zutabe bat irakurrita egunkari aurrerakoi batean. “LGTBxxxxx” idazkia, Gotzon Loberarena.

Bertan esaten du:

“Ez dut ulertzen zergatik egon behar duten harro eurak direnak izatearren, ez eta zergatik lotsatuta egon beharko luketen ere horregatik beragatik”.

Zapalduta dauden kolektiboak altxatzen direnean, uzten diote direnaz lotsateari, eta hasten dira beren burua maitatzen, direnaz harrotzen. Hala, Ameriketako Estatu Batuetan, “beltza naiz eta harro nago” esaten hasi ziren, edo euskaldunek Aberri Eguna ospatzen dugu, adibidez. Eta hala segituko beharko dugu, zapalkuntzak dirauen bitartean. Gaur egun hori azaldu beharra al dago? Edo zutabegileak uste al du gaur egun, Europan, LGTBI+kolektiboa ez dagoela zapaldurik?

Beste bat:

“Gure inguru kapitalistan nork bere burua nahi duen legez agertu ahal duten horiek Gazako Zerrendan izan al lezakete aukera bera Hamasen agintearen mendean?”

A, bai? Gure inguru kapitalistan nork bere burua nahi duen legez agertu ahal du? Eta zergatik aipatu Gaza eta Hamas? Genozidio bat ikusten ari gara zuzenean, eta, zorionez, Euskal Herriko LGTBI+ mugimendua argi mintzatu da horren kontra. Israelgo Estatua, oraintxe berean, era guzietako jendea akabatzen ari da, nahiz zis-heteroak, nahiz LGTBI+ kolektibokoak.

“Elkarrekin ezkondu ahal dira gure gizarte kapitalistan egin dezaketen bezala?”

Israelen eta gizarte kapitalista askotan ere LGTBI+ kolektibokoak ezin dira ezkondu.

Bestalde, inork ez du justifikatzen Hamasen edo Txinako agintarien LGTBI+fobia.

Bistan da egileari ez zaiola LGTBI+ kolektiboa gustatzen, edo ez behintzat kolektiboak lotsa galtzea eta harrotzea, denen aurrean agertzea. Horretarako, edozer erabili du: Hamas, litio-meatzeak (horren ardura ere geurea da, alajaina!), Txina… Harrigarria.

Zutabe arras atzerakoia Diario de Noticiasen

2 pentsamendu “Zutabe arras atzerakoia Diario de Noticiasen”-ri buruz

  • Atzerakoia, hasieratik bukaeraraino. .Patologia aipatzea besterik ez zaio falta. Eta prejuizio horiekin (Gaza, Hamas, Afrika, kapitalismoa…) bere moztadea besterik ez du erakusten. Ez dut ulertzen gisa honetakoak nolatan onartzen diren egunkari horretan; eta kezkatzen nau hain pentsakera motza eta argudiobide pobrea eta , bidenabar besteekiko errespetu falta duen batek, adibidez, tokia izatea euskaltzaindian.

  • Amonamantangorri 2024-07-08 01:48

    Gainera, “gurea bezalako gizarte kapitalistetan” esan du bitan gutxienez… eta Afrikan, Palestina okupatu berean, nolako sistema daukate ba, sozialismoa?

    “Harrotasun Egun” delakoa zer bilakatu den, Madrilen konparazione, Shangay Lily zenak deskribatu zuen “Adiós, Chueca.
    Memorias del gaypitalismo: creando la marca gay” liburuan.

    “LGTBIQetc” kolektiboen gaur eguneko agenda, gizon-emakume homosexualen eskakizun historiko beti-betikoak kenduta, zaborra besterik ez da. Kolektiboko jendea ere konturatzen ari da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude