“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan

“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan –

Zumalakarregi Museoak “Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua aurkeztu du.

Proiektu honekin, Museoak migrazio kontzeptua hurbildu nahi die Ormaiztegiko San Andres eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei.

Ekainaren 26an inauguratu da eta uztailaren 17ra arte egongo da Zumalakarregi Museoan ikusgai.

"Guztiok gara migratzaile" hezkuntza proiektua, Zumalakarregi MuseoanZumalakarregi Museoak Ormaiztegiko San Andres eskolarekin elkarlanean “Guztiok gara migratzaile” proiektuaren aurtengo ikasturteko edizioa amaitu du. Museoak 2018tik abian duen Migrazioak proiektuaren hezkuntza arlo hau, LH6eko ikasleekin migrazioa landu eta honen inguruan ikertzean datza. Otsailan abiatu zen proiektu honetako prozesua jaso izan du museoak eta pasa den asteazkenean, hilaren 26an, inauguratu berri den erakusketa honetan islatu du, ikasleen ikasketa prozesu hau publikoari ikusgai egoteko asmoz.    

Ormaiztegi 1.200 biztanleko herria izanik, 25 nazionalitate ezberdinez osatua dago. Modu honetan, populazioak multikulturalitate oso aberatsa duela nabaria da. 2018an Zumalakarregik abiatu zuen Migrazioak proiektua, gai hau maila ezberdinetan lantzeko bide ezberdinak ireki zituen ekimena izan zen.

2018-2019 ikasturtean gauzatu zen lehenengoz Ormaiztegiko San Andres Eskolako LH6eko ikasleekin hezkuntza proiektua. Aste honetan inauguratu duten erakusketa hau Migrazioak proiektuaren hezkuntza arloko 4. edizioa izango litzateke.

Gazteenek migrazioa zer den eta migratzaile izateak zer esan nahi duen ulertzea eta ezagutzea da Zumalakarregi museoaren proiektuak bilatzen duena. Horretarako saiotan ikasitako teoria erabiliz, ikasleak migrazio prozesua bizi izan duten pertsonei elkarrizketak egiten aritu dira.

Ikasgelako dinamikatik kanpoko proiektu bereziak egiteak ikasleekiko interesa piztu du. Lehen pertsonako esperientziak ezagutzeak gertutasuna trasmititzeaz gain sentsibilizazio ariketa indartsua da.

Erakusketa lan prozesuaren audiobisual bat, proiektua aurkezten duten hainbat panel eta ikasleek elkarrizketaturiko pertsonen pieza ezberdinez osatua dago. Uztailak 17a arte izango da ikusgai Zumalakarregi Museoan eta sarrera doan izango da.

“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

9 pentsamendu ““Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan”-ri buruz

  • Barkatu, ni bertakoa naiz, ez migratzailea. Guztiok ez gara migratzaileak. Nik ez nioke gure herriari egiten diotena desiratuko besteei.

    Zumalakarregi altxatuko balitz… mesedez, GUTXIENEZ aldatu ezazue museoaren izena.

  • Migratu duten arbasoak dauzkazu.
    Nik ez dut gure herriarentzat desiro migranteen jatorrizko herrietan gertatzen ari dena.
    Zumalakarregi hil ondoren, XIX-XX. mendeetan zehar, milaka eta milaka izan ziren etorkizun hobe baten bila migratu zuten euskaldunak
    Nor zara zu museo bati izena aldatu behar zaiola esateko? Hobe ginateke zu bezalakoak museoetan soilik izango bazinate.

  • Hemen migratzaileez kexatzen direnen erdiak 1960-70 hamarkadetan Espainiatik etorritako migratzaileak dituzte ama edo aita edo aitona edo amona. Zero enpatia dute.

  • Euskal Herria inbaditua izaten ari da. Jasaten ari garena inbasio bat da. Migrazio hitzak motz uzten du fenomenoaren tamaina. Euskaldunak demografikoki baztertuak izaten ari gara. Ez da normala Goierriko herri txikietan ere 25 nazionalitateko jendea izatea. Gutxiengo bilakatu gaituzte gure lurrean, eta aurki gutxiengoen gutxiengoa izatera helduko gara onenean. Ez da arnasgunerik ez euskal komunitaterik izango. Inbaditzaileen parte esanguratsu bat ez dator gainera jarrera apal eta zintzoan, tokian tokiko komunitatean integratzeko asmoz edo sikiera errespetuz bizimodua aurrera ateratzera. Eta osoki hala balitz ere ezbehar larri baten aurrean geundeke. Inbasio hau isilik eta txintxoki onartzea ez da atzorarte duin eta aske bizi nahi zuen herri baten propio. Moralinaz zikiratu gaituzte eta erruki absolutuaren pozoiz bete dituzte gure bihotzak, nolabait munduarekin zorretan bageunde bezela eta gure biziraupenagatik txintik esateko eskubiderik izango ez bagenu bezala, gure buruaz beste egiteraino.

  • Mikel Haranburu 2024-07-04 19:21

    Ez dut uste gai hauetan erlatibitatearena aplika daitekeenik, baina gertatzen dira gauza “harrigarriak”. Herritartasuna zertan den une eta toki bakoitzean. Denak migratzaile, migratuak? Baliteke…
    Nafarroako herri batetik Ameriketara joan eta han hirugarren belaunaldikoek beren burua baskotzat zuten, baskotzat, nahiz eta amerikartzat ere bai; bitartean, Nafarroako herri horretan bizi direnek, hirugarren belaunaldikoek baskotasuna galduxea edo desagertuxea dute… hauentzat bai, museoko gauza dateke…
    Ez da afera inork arbasorik etorkin izan duen ala ez. Afera da, arazoa da, migratu eta iritsitako komunitatean integratzen den ala ez. Gure arbasoak, Ameriketara joan, Alemaniara joan, eta “hango” hizkuntza ikasi zuten apika. Hona datozen jaun-andere migratzaile errespetagarriek… zer ikusi, aditu, hura ikasi?

  • Eta zergatik etortzen diren azaldu diete? Zer nolako erantzunkizuna dugun kontsumo hautuetan? Iparra eta hegoaren arteko desoreka?

    Migratzea ez da eskubide bat, baina bada bakoitzak bere sorterrian duintasunez bizi ahal izatea.

  • Mikel Haranburu 2024-07-05 12:56

    Ados baino adosago Dinotekin. Nik neuk ez dut uste eskubidea dudanik, nerez, inora joan, demagun Australiara edo Eritreara, eta han ongi hartua izan, lana aurkitu eta han bizitzeko, eta gainera nire gauzak Euskaraz egiteko. Nik harako dudan eskubide berbera dute hemen hona etortzen direnek.
    Nork bere tokian bizitzeko esubidea du ordea.
    Ez hain aspaldi, 0,7 % izeneko kanpaina izan zen, non aurrekontuetatik kopuru hori beste herriekiko elkartasunaz emaitza edo diru laguntzara destinatuko zen. Justu izatera, baita % 7 ere destinatu beharko genuke horretara edo behar duten herriei laguntza ematera. Alabaina, zeinek esango dio horri edo horrelako zerbaiti baietz, baita migratzaileak hartzera eta beren eskubideak babestera dedikatzen direnetatik?

  • “Migratzea ez da eskubide bat, baina bada bakoitzak bere sorterrian duintasunez bizi ahal izatea.”

    Horixe bera. Hementxe gaude, euskaldunok, gutxiengoan, ezin gure hizkuntza erabili, ezin estatu libre bat eduki, ezin etxe bat erosi, lan zaborrak hartzeko ere konpetitzen… Beraz ez. Ez gara migratzaileak eta ez dugu migratzaile (gure kontestuan kolonizatzaile) gehiagorik behar.

  • Migratu zuten, bai. Bi aukera zituzten, gartzela Edo Espainiako armada. Hainbat mikelete bihurtu ziren, gehienek alde egin zuten, ia guztiak mutilak. Gurea ez zen izan migrazio ohikoa, gerra baten ondorengoa izan zen, eta “gozatzen” ditugun Hitzarmena eta Kontzertua armistizio baten ondorioa dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude