Casu grammaticalac. Icenetan aguercen diren amaiera-casuac edo casu-marcaco atzizquiac

Casu grammaticalac. Icenetan aguercen diren amaiera-casuac –

Ithurria: sumerianlanguage.tumblr.com/page/23

Casu gramaticalac dira icenei atchiquitzen çaizquien characteristica batzuc:

Casu CENTRALAC: ergativoa (norc): agente edo subjectu transitivoa, eta absolutivoa (nor): objectu directua eta subjectu transitivoa.

Casu ADVERBIALAC: ablativoa (nondic), terminativoa (nora), locativoa (non), dativoa (nori), comitativoa (norequin).

Casu NOMINALAC: genitivoa (noren), equativoa (nolaco).

 

Casu gramatical bat baino guehiago aguer daiteque hitz batean, adibidez genitivoarequin:

    Genitivo + locativo: e2 -lugal-ka (e lugal.ak.a): etche reguearenean

    Genitivo + terminativo: e2 lugal-a-še (e lugal.ak.se): etche reguearenerat

    Genitivo + ergativo: dumu lugal-la-ke (dumu lugal.ak-e): ume reguearenac

 

Hizcunça GERMANICO eta ROMANICOETAN casu grammaticaleco marcac PREPOSITIONEEN bitartez adiarazten dira guehienetan.

Gaztelaniaz: CON el hombre, PARA el rey, DESDE la casa…

Angueleraz: WHITH the man, FOR/TO the king, FROM the house…

EUSCARAZ, galdegaien bitartez (NORA, NOREQUIN…) adiarazten dira, eta icenei atchiquitzen çaien POSTPOSITIONEEN bitartez adiarazten dira (ETCHERAT, ANDEREAREQUIN…), SUMERCARAZ beçala. Adibidez:

   Norc/cerc lugal-e e regue-hac

   Nor/cer lugal Ø regue-ha

   Nondic e2-ta ta etche-tic

   Norequin/cerequin lu2-da da guiçon-ha-requin

   Nori lugal-ra –ra regue-ha-ri

Berce era batean adiaraciz:

     Ergativoa:  -e        >>      lugal-e:   regue-hac

     Absolutivoa: –Ø     >>        lugal:   regue-ha

     Dativoa: -ra       >>       lugal-ra:   regue-(ha)-ri/rençat

     Comitativoa: -da     >>     lugal-da:  regue-(ha)-requin

     Terminativoa:  -še    >>      uru-se:   hiri-(ha)-rat/ranz

     Ablativoa (directionala): -ta     >>   uru-ta:  hiri-(ha)-tic(o)

                   (instrumentala)  -ta    >>     tukul-ta:  harma bitartez

     Locativoa (inesivoa): -a    >>      iri-a:   hiri(aren) gainean

     Locativo terminativoa: -e    >>     iri-e:  hiri-an/tic guerthu

     Similativoa (equativoa): -gin   >>  iri-gin:  hiri-(ha) beçala

 

Nola adiarazten dira sentencia batean subjectua eta objectu directua

Objectu directua ez da nehoiz marcatzen, bainan ohicoa da aguercen dela subjectuaren ondoren eta aditzaren aurrean. Casu hau absolutivo deitzen da (euscaraz NOR casua), eta analysietan Ø ceinuarequin adiarazten da.

     ab-ba-e e2 mu-du3 » abbae e.Ø mu.Ø.du: aitac etchea eraiqui çuen

     lu mu-un-gaz » lu.Ø mu.n.gaz: guiçona erahil çuen

Objectu indirectuac ere, berce casu bitartez sarcen dira:

     kur-še3 mu-ñen: mendietara joan cen

     Den-lil2-da nir-gal2-la: ceina Enlilequin dagoen

     an-na tum2-ma: ceruetaco duina dena

Sumercaran subjectua (edo agentea) marcatzen da soilqui sentencia transitivoetan, casu ergativoaren bitartez. Sentencia intransitivoa denean, subjectuac ez daduca ecein ere marcaric:

      lugal uri5KI-še3 mu-ñen (lugal.Ø urim.se mu.ñen.Ø): reguea Ur hirira joan cen

      a-ne za-da mu-ñen (ane.Ø za.da mu.ñen.Ø): çurequin joan cen

Aditza transitivoa bada, objectu directua eta agentea dago. Aditza intransitivoa bada subjectua bai, bainan objectu directuric ez.

Anhitzetan subjectua constructione genitivo bat içaiten da: Ur hirico reguea, reguearen semea… Ergativoa genitivoaren ondoren aguercen denean, genitivoaren -k bai aguercen da, berheiztuz genitivoaren vocala eta ergativoarena: ak-e, ceina adiarazten ohi den ke4 ceinuaz.

     dumu lugal-la: reguearen umea (genitivo-absolutivo)

     dumu lugal-ke4: reguearen umeac (genitivo-ergativo)

 

Ergativoa, agentearen casua (euscaraz NORC casua)

Sumercarac, euscarac beçala, ez du marcatzen aditz intransitivoaren subjectua, bacarric transitivoena. Marca ergativoa sumercaraz icen agentearen atzean atchiquitzen da -e atzizquiarequin.

Hemen ulertu behar da ekinça intransitivo batean, joan, ibili, ethorri, egon… subjectua bere actione proprioaren objectua bera dela: ez da ecer ibilcen; ez da ecer egoiten. Aldiz, transitivoetan, ikussi, jan, jasso… subjectua objectu baten gainean aritzen da: Joseba-c liburua jassotzen du, Maite-c çubia ceharcatzen du.

Sumercararençat proposatzen da berheiztea SUBJECTU icena intransitivoençat eta AGENTE icena transitivoençat.

Sumerierac agentean berheizten du alde batetic hirugarren persona, euscaraz “harc”, eta bercetic lehen eta bigarren personac ( nic eta hic/çuc), ceinac euren artean ez baititu berheizten.

Sumercararen ergativoan, icenac vocalean amaitzen direnean, orduan marca ergativoa aguer daiteque, ala ez. Horrequin batera, vocalen harmonia bat emaiten da, eta horrela ergativo marca forma ezberdinetan aguer daiteque:

     lugal-e » lugal-u3

     ama-e » ama-a

 

Dativoa: -ra (NORI casua euscaraz)

Dativoa da euscarazco NORI casua, eta angueleraz to, for. Erabilcen den atzizquia -ra da. Vocal baten ostean, aguer daiteque ere -ir edo -er formaz.

      ama lugal-la-ni-ir: regueen amari

      ama dumu-ni-ir: umeen amari

Dativo casua erabilcen da bacarric persona classeco içaiqui animatuequin. Ez persona direnequin erabili behar da terminativo-locativoa.

 

Locativo: -a (NON, HURA BAITHAN casuac euscaraz)

Euscaraz NON galdegaia da, cerbaiten baithan edo barruan. Angueleraz in, into prepositioneen bitartez adiarazten da. Angueleraz horrela adiarazten litzateque Michael walks INTO THE HOUSE forma hau: Michael walks THE HOUSE-A. Euscaraz erraçagoa da ulercen: Jone ETCHE-AN dago » Jone ETCHE-A dago.

     e2-gal-la (e.gal.a): templuan, etche handian

     kalam-ma (kalam.a): lurraldean

 

Locativo-terminativo: -e (NORI (inanimatuari), Handic hurbil… casua euscaraz)

Casu hau erabilcen da hala directionea adiarazteco, nola proximitatea. Directionea adiarazten duenean, persona classeco içaiquiequin erabilcen den dativoaren ancera functionatzen du.

     tukul-le (tukul.e): armari (NORI inanimatua)

     e2-e (e.e): etcheari (NORI inanimatua)

Proximitatea ere adiarazten du:

     e2-e (e.e): etchearen alboan

     kur-re (kur.e): mendietan

Ohicoa da casu hau ere, marcatzeco aditz compossatu baten OBJECTU OBLIQUOA: bigarren objectua aditz compossatu batean.

      e2-e lugal-bi gu3 ba-de2: bere etcheari regueac ahotsa eman (hitz eguin) ceraucon; Lehen objectua: e2-e (etcheari), bigarren objectuaren eta aditzaren (ba-de2: eman ceraucon); gu3 ba-de2: hitz eguin ceraucon; (gu3: ahotsa) objectu obliquoa da; lugal-bi: bere reguea (dativoan: etchearen)

 

Terminativoa: e3: (NORA, NORANZ, NORENGANA, NORENGANANZ casuac)

Terminativoac adiarazten du muguimendua destinatione bateranz. Içan daiteque hala animatu nola inanimatu.

     kur-še3 (kur.se): mendira, mendiranz

     dingir-še3 (dingir.se): jaincora, jaincoranz

Hitzac vocalean amaitzen badu, orduan atzizquia assimilatzen da:

     ugula-aš (ugula.as): capatazarengana, capatazarengananz

     dumu-uš (dumu.us): umearengana, umearengananz

 

Ablativoa: -ta: (NONDIC, CEREN BITARTEZ casua euscaraz)

Ablativoac thoqui batetic sepparationeco muguimendua adiarazten du. Adiarazten da -ta ceinuarequin. Bacarric erabilcen da içaiqui inanimatuequin (objectuac, animaliac).

     Kur-kur-ta (kur.kur.ta): mendietatic

     ma2-ta (mu.ta): barcazatic

     tukul-ta: arma bitartez

 

Comitativoa: -da: (NOREQUIN casua euscaraz)

Comitativoa erabilcen da içaiqui animatu batequico harreman bat adiarazteco. Hau içan daiteque hala compainia adiaraztecotz, nola haren bitartez edo haren aurka:

     lugal-da: reguearequin, reguearen bitartez, reguearen aurka

Hitzac berez erran nahi du sumerieraz “albo”, “alde”. Içan liteque hau beçalaco cembait casu grammatical ethorcea derivatuac icenetatic.

 

Equativoa: -gin7: (NOLA casua euscaraz)

Honec valio du comparationeac eguiteco, eta adiarazten da cuneiformeetan gin7 ceinuarequin. Erabil daiteque hala içaiqui animatuequin nona inanimatuequin.

      lugal-gin7: reguea beçala

      ma2-gin7: barcaza beçala

Akkadieraz “Nola?” galdegaia “Kina” hitzarequin adiarazten da. Horrequin lothua egon liteque.

 

Galdegaiac

Galdegai simpleac daude, edo casu gramaticalequin combinatuac:

Simple batzuc:

      a-ba: NOR, CEIN

      a-na: CER, CEIN

      me-a: NON

      me-na(am3): NOIZ

Casu gramaticalequin combinatuac:

      me-na-ta: NOIZTIC (noiz+nondic)

      a-ba-da: CEINEQUIN (nor+ceinarequin)

 

Copula: IÇAN aditza: -me-

Sumerierac berheizten ditu 3. persona alde batetic, eta bercetic 1. eta 2. personac. Ez ditu berheizten lehena eta bigarrena.

3. persona singularrean, -am3 (am): hura da

1. eta 2. persona singularrean, -me-en (men): ni na(iz) edo hi ha(iz)

Pluralean 1. persona, me-en-de3-en (menden): gu gara. 2. persona ez da eçagutzen, ez da aguercen. 3. persona, me.eš (mes): haiec dira.

 

Içan aditza bethi aguercen da icen bati lothua suffixu formaz. Horri “copula” deitzen çaio.

1ps: ga2-e lugal-me-en (ga.e lugal.men): ni neu reguea naiz

2ps: za2-e lugal-me-en (za.e lugal.men) : hi/çu heu/çeu reguea haiz/çara

3ps: a-ne lugal-am3 (a.ne lugal.am): hura berhura reguea da

1pp: me-en-de3-en3-lugal-me-en-de3-en (enden lugal.menden): gu gueu gara regueac

2pp: ? Ez da eçagutzen 2. persona pluralecoa

3pp: a-ne-ne lugal-me-eš (a.ne.ne lugal.mes): haiec berhaiec dira regueac

 

Pronombre personalac

Icenei suffixu beçala lothuac aguercen dira, casu grammaticalen aurretic.

1. p sing: ñu10 (ñu): ni

2. p sing: zu (zu): hi/çu

3. p sing: ca-ni/ V-ni (ani/ni): hura

1. p plur: me-en-de3-en (menden): gu

2. p plur: me-en-ze2-en (menzen): çuec

3. p plur: ca-ne3-ne3/V-ne3-ne3 (anene/nene): haiec

Sumeriera idatzian pronombreac redundante içaiten dira. Bacarric erabilcen dira emphasia adiarazteco.

Bai aguercen dira casu gramaticalequin:

     ñu10-da e2-gal-la me2 mu-ak-en: nerequin templuan borroca eguinen duçu

     zu-e e2 mu-e-du3: çuc etchea eraiqui cenuen

     a-ni-ši: harengana

     menden-ta: guretzat

     menzen-gin2: çuec beçala

     a-ne3-ne3-da: haiequin

 

Vocabularioa

ñ(ngiesh) madera, çura

zi eguia(zco)

de2 eman

a ura

šir-bur-laKI Lagash

Den-lil2 Enlil

ša3 erdialde, centroa

šu escua

eš3 hieron, leku sacratu

abba aita

igi begui

igi–ñar beguiratu, beguia jarri

id2(i7) ibai

il2 alchatu

munus emacume

Casu grammaticalac. Icenetan aguercen diren amaiera-casuac edo casu-marcaco atzizquiac

2 pentsamendu “Casu grammaticalac. Icenetan aguercen diren amaiera-casuac edo casu-marcaco atzizquiac”-ri buruz

  • Millioin bat esquer!

    Adeitsuqui

  • Ariqueta burutu batzuc:

    1. lu2-da:
    -da (casu marca: NOREQUIN); lu2: giçon; » GIÇONA-REQUIN.

    2. e2-še3:
    -še3 (casu marca: NORA); e2: etchea; » ETCHE-RA.

    3. a-e ba-diri:
    (ba-diri: diri: flotatu; ba-: 3.per-inanimatu: gauça flotatzen da/cen); -e: loc-ter: gainean; a: ura; » URAREN GAINEAN (GAUÇAC) FLOTATZEN ÇUEN.

    4. lugal e2-a i3-ñen:
    (i3-ñen: i3: conjugatione preffixu neutral; -ñen: ibili, joan); e2-a=e2.ak: 1. etcheco (genit: CEREN-CERECO) 2. etchean, etchera (locativ: NON, NORA); lugal: reguea; » 1. REGUEA ETCHEAN IBILCEN CEN, 2. ETCHECO REGUEA IBILCEN CEN.

    5. lugal-le e2 mu-du3:
    lugal.e: (ergat: NORC) regueac; e2: (absol: CER) etchea; mu-du3: eraiqui çuen; » REGUEAC ETCHEA ERAIQUI ÇUEN.

    6. Den-lil2-ra Dnanna bi2-in-du11:
    Den-lil2-ra: (dativ: NORI) Enlil-eri; Dnanna: (absolut: NOR) Nanna; bi-in-du11: minçatu citzaion; » ENLILERI (JAINCOARI) NANNA (JAINCOSSA) MINÇATU CITZAION.

    7. uru-ta Dutu i3-ñen:
    uru-ta: (ablativ: NONDIC) hiri-tic; Dutu: Utu (subjectua); i3-ñen: ibili (hona); » HIRITIC UTU (JAINCOA) CETHORREN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude