Palestinaren alde egiteagatik epaitua
Palestinaren alde egiteagatik epaitua –
Etzi osteguna, ekainaren 13an, 10:00etan Tuterako auzitegian pertsona bat epaitua izango dela jakinarazten dizuegu. Kalteak eragitearen akusaziopean, 3500€ arteko isuna ezarri nahi diote CAF-Trenasaren kanpoaldean margoketa bat egiteagatik.
Aipatutako seinalamendua Palestinarekin Elkartasuna plataformak urtarrilaren 25ean Castejongo CAF-Trenasa lantegiaren aurrean egindako protesta-ekimen baten harira izan zen. Maiatzaren 21ean 12 kide izan ziren deklaratzera deituak, bi kazetari barne, eta oraingoan haietako baten aurkako epaiketa egingo da.
Protesta horren helburua CAFek Israelgo Estatuarekin duen konplizitatea salatzea zen, Jerusalem eta Zisjordaniako koloniak lotuko dituen tranbia eraikitzen ari baita. Sionismoaren konplizitateak seinalatzeko urtarrilaren 27an Beasainen egin genuen manifestazioaren inguruko kanpainaren baitan antolatu genuen Castejongo ekimena.
Palestinarekin Elkartasuna plataformatik 9:30etan elkarretaratzea egingo dugu epaitegien aurrean, Palestinarekiko elkartasunari errepresiorik ez! CAF Palestinatik kanpora! lelopean.
Palestinaren alde egiteagatik epaitua
Izenburu zuzena:
“Paretak zikintzeagatik epaitua”.