Euskara ez zekien zen funtzionario hura
Euskararen eguna dela eta, duela urte batzuk bizitako pasadizo triste bat etorri zait burura, Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko izena ematera joan nintzenekoa.
Donostiako Andia kaleko hamahirugarren zenbakiarekin markatutako eraikin itsusi horretan dago Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza. Tiketa hartu, ilaran itxaron, eta nire txanda iristean, zegokidan mahaira gerturatu nintzen agiri guztiak entregatzeko.
–Kaixo, egun on. Hemen ditut EGAren azterketara aurkezteko behar ditudan agiri guztiak. Dena ondo dago, ezta?
–¿Perdona? –moztu zidan mahaiaren beste aldean zegoen funtzionarioak.
Nire barreneko zerbait hil egin zen, funtzionario hark laban bat atera eta bihotzean bortizki sartu izan balit bezala.
–Sí, discuple. Le decía que aquí traigo los documentos para la matrícula del EGA, y que a ver si todo está correcto.
–Sí, todo correcto –esan zuen funtzionarioak paperak aztertu ostean–. Muchas gracias.
Baina ez, ez zegoen “todo correcto”. Nola da posible jendeari arreta eskaintzen dagoen Eusko Jaurlaritzako funtzionario bat –are gehiago hezkuntza saileko bat– euskaraz hitz egiteko, ezta ulertzeko ere, gai ez izatea? Hori al da eman nahi duten eredua? Orduan, zertarako nengoen ni han denbora, esfortzua eta dirua alferrik galtzen?
Momentu hartan, ez nekien zer egin: agiriak berriro jaso eta haserre bizian bide beretik etxera itzuli, ala azterketara aurkeztu, titulua lortu eta jasotzera joaterakoan, funtzionario harri kopetan grapatu.
Neuri behin batean “Es que el que sabe euskera no está; está almorzando” esan zidaten.
– “Así que en euskera nada. Vale. ¿Y en inglés?” galdetu nion funtzionarioari, jakiteko nahian.
– “Ah, en inglés sí. En inglés yo mismo, este y aquella.”
Omen horra Baionako euskal museoan, euskaraz zekien
japones bati gertatutakoa:
– “Bi sarrera nahi nituzke”, euskaraz, japonesak,
– “Sorry, don’t speak japanese”, bertakoak.
Horrelakoak bilduta, orrialde ala webgune bat egin daiteke agian.
Ta zergatik ez, urtero “I don’t speak japanese” sariak nori eman,
bertan eztabaidatu :). Antzekorik ez badago behintzat.
Horrelakoak guztioi gertatu zaizkigu, eta askotan leihatila ofizialetan (unibertsitatea eta hizkuntza-eskola barne). Okerrena da normalean zerbait eskatzera jotzen dugula leku horietara, eta lehenbaileen amaitzea dela gure helburua. Batzuetan zakarkeriak era aguantatu behar…
Neuk be antzeko oroitzapen bat daukat EGAri dagokijonian. EGAko ahozko azterketara juan eta pasilluan jentia erderaz berbetan euan, horrek asko harritxu naben…
Iraitz, ez da harritzekua. 1999. urtien, euskaltegixen nengoenin, hamaikagarrenien, teoriaz behintzat EGA asterketi preparetako. 10 bat ginen: erbesteku bi, zazpi opositore (euskeri *nahi barik* ikasten daben hoietakuk) eta seminarista bat.
Klasetik atara eta mundu guztidxek gaztelainaz berbetan.
Behin hasi nintzen euskaraz eta batek esausten “tranquilo, que aquí ya te puedes relajar”. Ez zekixena zan euskerin komisarixu neu nintzela. Mua-a-a-a-a-a 🙂
Euskara “nahi barik” edo “nahita” ikasi duen inork, niri bost axola zait, behin euskara ikasita euskaldun hari (borondontatezko edo behartutako euskalduna izanik ere) euskaraz zuzentzeko gai izango bait naiz.
Seguru asko Noemi, nahikoa izango zen, euskaraz jarraitu izan bazendu. Ez gaude ohituta, baina ez daukagu zertan guk etsi. Funtzionario horrek euskaraz artatu nahi ez bagaitu, ekarri dezala beste bat, bera da bere lana betetzeko gai ez dena. Ez daukagu zertan gure ahots tonua igo ere. Nahikoa dugu leun leun gure eskaeran jarraituta euskeraz. Guk beraien ulertzen diegu, eta egoera guk degu kirtenetik heldua. Beraiek jartzen dira oso urduri. Guk eusten ikasi. Agian errexagoa da 55 urterekin, 20rekin baino, baina…
Animo
Bittor
Hau joan den ostiralekoa da.
Ez da lehenengo aldia Eusko Jaurlaritzak kontratatutako enpresa batek etxera inkesta bat egiteko deitzen duena. Espaineraz. Eta hartzen duzu telefonoa, Bai, esan? Eta buenas tardes, Sr. Martin, somos una empresa contratada por el Gobierno Vasco para hacer un censo de trabajo, y queríamos saber si estaría usted dispusto a responder brevemente a un cuestionario. Eta bai, prest nago. Eta bueno, quizás usted desearía responder en euskera, pero, claro, yo no hablo euskera… Bai, halaxe da, euskaraz egin nahi nuke. Eta entonces, Sr. Martin, ya le llamará un compañero mío, ¿cuándo le viene bien? ¿Qué día? ¿A qué hora?. Pues puede llamar la semana que viene, por ejemplo, a partir de las 7. Pues muchas gracias Sr. Martin. De nada, gracias a usted.
Ze enpresa kontatatzen ditu Jaurlaritzak horrelako lanak egiteko? Zenbat elebidun daude kalean, lanik gabe, holakoak egiteko gai direnak?