Eztabaidatzearen beharra

Eztabaidatzearen beharra –

Sare sozialetan nolabaiteko zalaparta sortu omen du Jon Sarasuak bertso txapelketen inguruan esandakoak eta eztabaidarako gaia besterik ez bada ere, inork gutxik plateratzen dituen gaiak dakarzkigu Jonek, konformismotik alde egiten duten horietakoak, beraz, zorioneko Jon!

Eztabaidatzearen beharra
Arg: Lorete

Utz dezagun norbanakoaren pentsaera ideologikoa, eta sar gaitezen zentzu kritikoaren eztabaidan, kulturaz ari gara batipat, eta Jonek ondotxo dion bezala, abanikoa zabaltzearen beharra aipatzen du eta hortara nator.

Agian, idealismotik arrazionalismorako bidaiatxo bat egitea komeni zaigu, zeren, historia begiratzealakorik ez dago,  eta dakigunez, garaian garaiko aldarriak haizeratu ditugun arren “egin dezagun bikarko horretan” edo “oraintxe dugun aukeran”, gauza askotxo bertan behera eta ideietan zintzilik izotz-txintxirriak bailiran geratu direlakoan nago.

Eta ez naiz, lehena hobea zelakoaren iritzi horietakoa, ez eta ezkorra ere ez, nahiz eta gurean, ezkor izatearen ohitura ere egon badagoela  jakin, eta hala eta ere, onuragarri diren gauza asko oso baliagarriak direla eta bidea eginez aurrerapen handiak egin ditugunaren ustea dudan. Baina, bai, halaxe da, autokonplazentzian mugitzeak ez dakarkigu aurrerapiderik, eta kulturatik pentsaera kritikoa gutxitxo darabilgunaren susmoa dut.

Ez dakit, gure kristau erreferentzia edo bizipenagatik edo beste zeozerengatik den baina, bideak markatuta  baleude legez, funtzionario gisan pentsatu eta ibiltzearen ohituran bageunde legez jarraitzen dugu era askotan.

Agian, betidanik  betiko gaietan murgiltzearen ohituretan sartuak gaudelako eta hortik irtetzearen beldur bagina legez gabiltzalako. Eta herri batek, aurrera egiteko, ideia berritzaileak ere behar ditu, barruak arrakaldu eta arakatuko dizkigun horietakoak. Jon Sarasuaren gogoetak hortik datoz, biziberri prozesuaren garaikide honetan, zer berri eskaini behar dugun esaka ari zaigu beti ere.

Egindako bidea lokazteko arriskua dagoela zioen ez hain aspaldi.  Erreakzio nabari sortu omen ditu beraz, berak aditzera emandako gogoetak, eta hala bada ere, zaplaztekoak ondo etorriak izan daitezela, behar ditugu-eta.

Lozorroan gaudenaren seinaleaz ari zaigu Jon, baina konfiantza duelakoan geuk egin beharreko aurrerapide onuragarriarako bidean sinisten duelakoan nago.

Bertso txapelketen iguruan ari da batipat eta nerau ez naiz gauza berririk esateko ez eta eskaintzeko inor, entzulea besterik ez naiz-eta, entzuletariko bat, eta zera diot, niretzat mirestekoak zaretela bertsolariok, gaiek zein inteligentzian darabitzazuen eta gaiari berari buelta emateko ere zer-nolako gaitasuna agertzen duzuen!, beraz, txalotzekoa, urtez urte, hain bizirik eta hain indartsu jardutea.

Eta bakoitza norbere egoa gizentzen gabiltzan honetan, bestei entzutearen balorea, mesedegarri zaigu, ezbairik gabe. Hala ere, gurean,  betsolaritzatik at, beste alor asko zimelago daude, ez dagoelako inolako fronte komunik ez eta elkarlanerako proposamenik ere.

Oraindik orain, arlo eta ideia berri asko ekarri beharrean gaude eta gazteei eman diezaiogun paso, beraiek izan daitezen eragile, baina helduen esperientzia eta norabidea ere erakutsiz. Kontuan izanik, hala ere, egin beharreko bidean, ideien lorpena, hitzetan baino egintzetan eta ekinaren ekinean errotzen dela. Bada esaeretatik zer ikasi eta zer hausnartu eta “ekiñe baragarrie da” diogu Arratian.

Esanetara etorrita, esan daitekeena eta esan ezin daitekeenaren esparrua markatua dagoela bertso txapelketetan, hala dio Jonek, eta “Meza geza” deitzen diolarik. Eta modaren jarraipenaren inguruan elizatik merkataritza gunetara pasatu garela. Hala da.

Baina bertsogintzak duen portaera, nolabaiteko ispulua ere badela diot beste gai batzurekiko, eta exenplu zareten hortatik, bada ba beste kultura alorretan eginbeharreko eztabaida zabalgarriagorako gaia.

Euskal kulturan bizi dugunon marko ideologikoa, den bezalakoa da, nire ustetan, inguruan bizi dena baino hainbat hobea, zeren, kontuan izanik egungo Espaniako politikaren aferak ze kakanastetan sarturik dauden eta era berean, Catalunian dabiltzatena, ez gaude kexatzeko, ezbairik gabe, hobeto gaude-eta.

Beste kontu bat da gure hizkuntzaren egoera, kontuan hartzekoa dela, aurrera bagoaz ere, nahi ta ezinean eta oztopoen lasterketan gabiltzala.  Eta badugula berorri ekiteko eta aurrerantz joanez pausoak finkatzeko gogoeta egin beharra. Eskertzekoa beraz, Sarasuak nohiznahika ekartzen dizkigun gogoetak eta abanikoa zabaltzearen hori, azpimarkatzekoa iruditzen zait.

Zer esanik ez, heterodoxo gehitxoagoren beharrean gaudela. Pentsaera kritikoan murgiltzeak bere izate gazi-gozoak dauzka baina zer egingo genuke, dena besteen errua bailitz onartuz, inolako kritikarik onetsiko ez bagenu. Hori bai izango litzakeela dena ontzat hartuz pobretasunean ihardutea.

Aurrerantzean ere, izango dugulakoan norekin eztabaidatu gure norabidea surpertzeko besterik ez bada ere! Hala bedi!

Eztabaidatzearen beharra  Eztabaidatzearen beharra  Eztabaidatzearen beharra

Musikaria, abeslaria. Zeanuri.

2 pentsamendu “Eztabaidatzearen beharra”-ri buruz

  • Gaur egungo euskal gizarteak ez du eztabaidan sinesten. Bakoitza bere dogmaren sinesle hutsa da, eta kredo horretan zeharo itsututa dago. Eztabaida eta kritika eraikitzaileak, aspaldiko kontuak dira.

  • Benat Castorene 2024-05-21 11:10

    Monk, seinalatzen duzuna ez da Euskal herrian bakarrik gertatzen baina horrek ez gaitu kontsolatu behar. Gu bereziki baigara une batean non laster ikasi behat baitugu ongi pentsatzen; Hil ala bizikoa da.
    Iduri du agertzen dela debate filosofiikoaren alderako mugimendu tipi bat. Horren lekuko Bilboko kafe filosofikoa denei idekia, hilero Bira zentro kulturaleanan biltzen dena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude