O! Pitxu, o!

O! Pitxu, o! –

O! Pitxu, o!
Pagolako maskaradak, Pagola, 2024-04-27. Argazkia: Amaiur Aristi – Dantzan CC-BY-SA

Pagolako maskaradak bururatu dira… Negu guzian Zuberoako hamahiru edo hamalau herritan iragan dira, denetan jende saldoa bilduz eta oroitzapen onak utziz.

Miresgarria iruditzen zait holako herri ttipi batek halako ikusgarria eraikitzea eta biziaraztea negu oso batez. Astez aste ateraldiak antolatzea, predikuak idaztea, gauza batzuk arrak ikustea, zuzentzea, bi emanaldien artetik.

Pagolak 250 bat herritar ditu, eta, zuzen banaiz, 30 bat jokalari badira maskaradan!

Gazteenak 10 bat urte, eta helduenek 30 bat araiz.

Euskara edo üskara landu behar izan dute. Dantzak, antzerki jokoa eta kantuak ikasi… Zaila dateke hemendik kanpo aurkitzea beste herrialde bat pareko zerbait antolatzeko gai denik urte guziez.

Pagolakoak ez ditu ezabatzen, prefosta, gure kulturak, hizkuntzak pairatzen dituzten zokoratzeak. Halere, apiril honetan ardura ikusten den ortzadar baten pareko zait Pagolako adibidea. Zeru ilun edo hodeitsu batean agertzen den arku liluragarria. Ez da etsitu behar. Ezker-eskuin badira ehunka, milaka borondate xume xinaurrien moldean egunero lanean ari direnak Herriko biziaren hauspotzen.

Oroitzen naiz duela berrogei bat urte nolako giroa zen Pagolan. Herria bera nola eraldatu den azken urteetan pastorala eta maskaradari esker!

Biba zuek Pagolako gazteak… Esperantza iturri zarete.

Ipar Euskal Herriko Hitzan argitaratua

O! Pitxu, o!

Landibarren laborari, ELB sindikatuko idazkari nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude