Idahon prestatzen dituzten eran egin ditu patatak Iosu Bieterrek (edo gaztelania ulertzen ez duen azpeitiar Idahoarra)
Idahon prestatzen dituzten eran egin ditu patatak Iosu Bieterrek –
Euskadi irratia -AMARAUNA-
Josu Bieter Boisekoa da (AEB). Bere ama Euskal Herritik joan zen hara euskara irakastera, eta aitak ere jatorri euskalduna du. Azpeitira etorri da bere bikotekidearekin, eta euskara hutsean bizi da, ez baitu gaztelania ulertzen.
- Elkarrizketaren laburpena reel: facebook.com/962387425346358
- elkarrizketa osorik: eitb.eus/A_lKLB6W
Idahon prestatzen dituzten eran egin ditu patatak Iosu Bieterrek, gaur egun Azpeitian bizi den gazteak. Iosu Bieter Azpeitian bizi da azaroaz geroztik, baina Idahokoa da, Boisekoa zehazki esanda. Txikitan etxean ikasi zuen euskara, baina pixka bat ahaztu zitzaion, eta berriro ari da burubelarri euskara berreskuratzen. Ingeles irakaslea da, ikasketaz erizaina.