12 zenbakia, perfekzioaren sinboloa eta matemaGika harrigarria

12 zenbakia, perfekzioaren sinboloa eta matemaGika harrigarria –

12 zenbakia, perfekzioaren sinboloa eta matemaGika harrigarria

12 izan ziren greziar olinpoko jainkoak, hamabi apostoluak, hamabi israeldar tribuak eta hamabi urteko hilabeteak, adibide batzuk aipatzearren. Hamabiak ordena eta ongia sinbolizatzen ditu, perfekzio absolutua.

12 zenbakia eta bere multiploa (60 arte) eskuekin zenbatzeko modurik errazena da (6x5x2). 5 atzamarrak+eskua gehituz eta biderkatuz

Arrazoi beragatik, Europar Batasuneko banderak zirkulu baten inguruan kokatutako bost puntako hamabi izar ditu, Batasuneko kide guztien arteko batasuna, osotasuna, elkartasuna eta harmonia sinbolizatuz. 12 kidek osatu zuten, nahiz eta gero kopuru hori handitzen joan, banderan 12 izarrak geratu ziren.

Hamabi izarren kokapenak, bata bestearengandik distantzia berdinera eta zirkunferentziaren erdigunearekiko kokatuta daudenek, bestalde, kide diren herrialde guztien berdintasuna sinbolizatzen du.

Filosofia grekoaren zati baten arabera, zirkuluak perfekzioa ere irudikatzen du. 360 graduak 12gatik zatigarriak dira. Borobilo batek 100 gradu edukiko balu, ez litzateke 12gatik zatigarria (emaitza: 8,3 periodo da).

Beraz, ez dute sinboloek bakarrik esaten. Historiak ere, hala dio.

Aukeratzen duzun zenbakia edozein dela ere, beti emango ditu 12!

Eskatu zure lagun bati zenbaki bat pentsatzeko: adibidez, 1.

Esaiozu 4 gehitzeko: 1 + 4 = 5

Ken diezaola 1:5 – 1 = 4

Ondoren, batu dezala 21: 4 + 21 = 25

Hasierako zenbakia kendu beharko dio (kasu honetan 1): 25 – 1 = 24

Zati 6 egin behar du:  24/6 = 4

Eta azkenik, bider 3: 4 x 3 = 12

Eta matemaGia gehiago: Ikusi nola asmatzen dudan zenbat diru duzun poltsikoan eta zenbat anai-arreba dituzun!

Esaiozu zure lagunari poltsikoan duen dirua ikusteko eta ezkutuan (buruz) honako hau kalkulatzeko:

  • Zifra hori x 10 biderkatzea
  • Batu iezazkiozu 25
  • Gehitu iezaiozu ahizpa edo arreba kopurua.
  • Biderkatu dezala x 10
  • Anai edo neben kopurua batu ondoren
  • 250 kendu behar dio.

Emaitza horretan, unitateen zifra neba edo anaiaren kopurua da, hamarrekoena ahizpen (edo arreben) kopurua, eta gainerakoa poltsikoan daraman diru kopurua. Ikusi adibidea: poltsikoan 20€ balitu, ahizpa bat eta 0 anai-arreba:

  • 20 €x 10 = 200
  • 200 + 25 = 225
  • 225 + 1 = 226
  • 226 x 10 = 2.260
  • 2.260 + 0 = 260
  • 2.260 – 250 = 2.010

Emaitza: 20 € ditu poltsikoan (milako eta ehuneko zifrak bata bestearen ondoan jarriz), ahizpa 1 (hamarrekoak) eta 0 anai-arreba (unitateak).

12 zenbakia, perfekzioaren sinboloa eta matemaGika harrigarria

Zer duzu buruan “12 zenbakia, perfekzioaren sinboloa eta matemaGika harrigarria”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude