Azaroaren 20an bozka Wotan! | R. Wagner
Igo bolumena eta eman boza barnean duzun jainko eroriari, abestu orkestrarekin batera. Utzi bidea gizaki askeei, izan zaitez bidaiaiaria, lantza zenuena eskumakila izango da.
WOTANEN ERORTZEA [Valkiria, hirugarren ekitaldia, hirugarren eszena] Richard Wagner
Adio, ausarta
zu haur ederra!
Zu, neure bihotzeko
harrotasun sakratuena!
Adio! Adio! Adio!
Ihes egin behar badizut
eta ezin bazaitut ostera ikusi,
hartu nire maitasun agurra;
inoiz ez bazara berriro
nire alboan zaldi gainean ibili behar,
edo mahai gainera ezti-ura ekarriko ez badidazu;
galdu behar bazaitut,
zu, nire maitea,
nire begien gozagarri irribarretsua:
eztei-su batek su har dezala,
sekula ezkongai batentzat
erre ez den bezalakoa izan dadila!
Gar goriak harkaitza
ingura dezala;
izu irensleak
herabeak uxa ditzala;
adoregabeak alde egin dezala
Brünnhilderen harkaitzetik! –
Ezkon-nahi bakarrak gura dezala andregai hau,
ni baino askeagoa denak, jainkoak!
Begi argi parea,
irribarretsu sarri laztandu nuena,
borrokan zuk duzun jarreragatik
muxua duzu irabazi,
umeen moduko berriketarekin
heroiak laudatu dituzu
ezpain zoragarriekin:
erasoan sarri argia eman zidaten
bi begi distiratsuok,
itxaropenak bihotza
kiskaltzen zidanean,
nire desirak, beldur dardartitik,
gozamenen mundua
zuen amets:
azkeneko aldiz
hartuko dut atsegin
haiei azken
agur musua emanaz!
Gizaki zoriontsuari
bere izarrak egiten dio dirdira:
betiereko dohakabearen
izarra itzali beharko da.
Eskuetan hartzen du bere azala
eta gero alde egiten du
jainkoak zure albotik,
hala, musu batekin kentzen dizu jainkotasuna!
Loge, entzun!
Entzun nazazu!
Lehenengo hartan topatu zintudan bezala,
suzko txingarra zinen orduan,
behinola alde egin zenidan,
gar alderrai egin zinen;
orduan lotu zintudan bezala
lotuko zaitut gaur!
Gora gar kulunkaria,
inguratu harkaitza suarekin!
Loge! Loge! Zatoz hona!
Nire lantza-puntaren
beldur denak
ez dezala nehoiz sua zeharka!
20 wotan pdf hemen eskuragarri pamphletoa euskaraz eta gaztelaniaz.
>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoAntzokian [samizdatElebiduna [2011ko azaroa, Bayreuth (Walhalla)// 220 Frimarioa 28 Oktidi CCXX, Bayreuth (Boliwarianska Republika Walhalli)
Richard Wagner’1870 &Gudrun Ensslin &Andreas Baader
Buah, nidekoña! A20ko emaitzak ikusita Tannhäuser und der Sängerkrieg auf Wartburg egokiago iruditzen zait http://www.youtube.com/watch?v=h8VLYb3T3hs&feature=related. 10 tropeta batera jotzen, hori da batasuna, hori indar metaketa!
Beno, horrek eta Alex Gaudinoren Destination Calabria, jakina!
Buah, nidekoña! A20ko emaitzak ikusita Tannhäuser und der Sängerkrieg auf Wartburg egokiago iruditzen zait . 10 trnopeta batera jotzen, hori da batasuna, hori indar metaketa!
Beno, Wagner eta Alex Gaudinoren Destination Calabria, jakina!
Guztiok oker zabiltzate, azaroaren 20ko hauteskundeetako Espainiako emaitzak azaltzeko egokiagoa iruditzen zait Division 251 taldearen “Orcos de Mordor” abestia:
Arriba Mordor! LOL