Antsoaingo Udala, bere Euskararen Ordenantza urratzen
Antsoaingo Udala, bere Euskararen Ordenantza urratzen –
ANTSOAINGO UDALA, BERE EUSKARAREN ORDENANTZA URRATZEN
Antsoaingo Udala, EH Bilduren eskuetan, bere euskararen ordenantza urratzen ari da lan deialdietan.
Hauxe dio ordenantzak (2000-6-16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):
“17. art. Antsoaingo Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, hizkuntza jakitea merezimendutako sartuko da, (…) euskararen ezagutza nahitaezkoa ez bada.
18. art. Herritarrekin harreman zuzena ez duten lanpostuetan euskararen balorazioa %5 izanen da deialdiko puntu guztien gainean (lehiaketa gehi oposizioa), eta harreman zuzena duten lanpostuetan euskararen balorazioa %10 izanen da (…)”.
Azkenaldian lan deialdi hauek egin ditu:
- Giza baliabideen zuzendaritzako lanposturako oposizio-lehiaketa (2024ko otsailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
- Udaltzaingoko agente lehenaren lanposturako lehiaketa (2024ko otsailaren 22ko NAO).
- Hirigintzako teknikariaren lanposturako oposizio-lehiaketa (2024ko martxoaren 21eko NAO).
- Sukaldarien zerrenda egiteko oposizio-lehiaketa (2024ko martxoaren 21eko NAO).
Udaltzaingoko agente lehenaren lanposturako, % 1’65 puntu ematen dizkio euskara jakiteari, eta 0 (zero) puntu gainerakoetan.
Antsoaingo herritar batek errekurtsoa jarri zuen Udalean, aipatutako lehenbiziko bi deialdien kontra, eta Udalak erantzun zion ez dela interesduna, eta beraz, ez zaiola errekurtsoa onartu. Besterik ez.
Herritarrak, hortaz, errekurtsoa jarri du lau deialdien kontra Nafarroako Administrazio Auzitegian, euskara balora dadin Euskararen Ordenantzaren arabera.
Hobe luke Antsoaingo Udalak deialdiak orain zuzentzea.
Antsoaingo Udala, bere Euskararen Ordenantza urratzen
Eta horrela doa euskara, maldan behera eta galgarik gabe. Eta horrela jarraituko du Korrikan, Nafarroa Oinez eta antzekoetan euskaltzale agertzen diren eta praktikan gaztelaniaren alde egiten dutenak salatzen dituen alternatiba politiko bat sortu arte, Nafarroa Garaian eta EAEn.
Ez daiteke egia izan! Hori zuk esaten duzu!
Hori esan zidan ezker abertzaleko kide batek jokatzeko modu hori aipatu nioenean.
Ba hemen dugu Otanok xehe-xehe azaldua nik aipatu niona.
Zer gertatzen zaio Ezker Abertzaleari?
Ezker abertzalea? Eraldaketa prozesu betean, 180º norabide aldaketa egin ostean. PSOErekin tratuak egiteko euskaldunak traba direla? Ba popatik euskaldunak. Espainia (una) plurinazionala jopuntu.