[Txiorik Onena] 2024ko 7. astea
[Txiorik Onena] 2024ko 7. astea –
Urteko 7. astea, ohi bezala zazpi txioko sorta batean laburtua.
Asteon, hautatutako txioetan, atzo hasi zen Korrika ageri zaigu. Baita txorien ihesa zein udaberriaren etorrera iragartzen duen habia egitea. Eta aparte, polizia, Euskal Herria, eta nola ez, euskararen inguruko keinu txiki eta kezka handiak.
Joan den asteko sortatik Eneko Bidegain irakaslearena izan da bozka gehien eskuratu dituena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Egunak foam eta egunak etorri… pic.twitter.com/7UYVUDByHs
— ???????????? (@umoreaskea) March 7, 2024
. @LuisGarciaPlaza Alaveseko entrenatzailearen jarrera proaktiboa euskararekiko. ?? pic.twitter.com/d2bKH5j7um
— Aritza Urrengoetxea (@AritzaUrrengo) March 9, 2024
Zer da Euskal Herria? Hona hemen Sarrionandiaren erantzuna???? pic.twitter.com/07zvPpF5Ub
— Ibai Zabala Gandarias (@ibaizabala1) March 12, 2024
Euskal kirolariek “Vamos!” horren ordez “Goazen!” esatea lortuko balute… Barrutik ateratzen zaizun goazen bat, hitz bat baino ez da, baina aldi berean hainbeste esan nahi duena…
#esanbeharranuen— Jon Maia Soria (@maia_jon) March 13, 2024
Gure bizitzari zentzua ematen dion gauzarik bada, hau da haietako bat.
Bidai ona izan dezazuela, adiskideak.
Euskarak ez du Bidasoan mugarik ezagutzen eta jendeak ez du Bidasoan hesirik merezi.#23Korrika pic.twitter.com/7TgNxNfD5Q— Gari Garaialde (@GariGaraialde) March 14, 2024
Txoriak kabien atontze lanetan dabiltza, badator udaberria.
— X10? (@X10tweet) March 13, 2024
Zakil, buztan, txitxil, berdel, pitxo, dardo, xispa, pittiliko, pittirri, pitin, pitxitxi, txitxin, potto, pitilin, ziri, txori, txilibitu, txistu…
Besterik? pic.twitter.com/C3ZdV1QJrV
— Zigor ?? (@zigurni) March 14, 2024
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Lehen, frantsesa/espainola zekitenak heltzen ziren lan postuetara. Euskaldunak gutxietsiak ziren, beren patuaren errudunak zirelakoan fr/esp ez jakiteagatik. Orain euskaldunak errudunak dira euskara jakiteagatik eta besteei postuak kentzeagatik. Hots, euskalduna beti itsusi!
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) February 28, 2024
[Txiorik Onena] 2024ko 7. astea