Arte[faktua] 224: ‘Gaueko azken Expressoa’, Bidasoaren uretan galdutako portugaldarren arrastoa ur azalera

Arte[faktua] 224: ‘Gaueko azken Expressoa’ – 

Bidasoko urez inguratuta dator aste honetako Arte[faktua] saioa; izan ere, Eneko Aizpuruak idatzi duen Gaueko azken Expressoa’ (Alberdania) liburuaz arituko da Ilaski Serrano idazle gipuzkoarrarekin Irun-Hendaia lotzen dituen zubian. Askotariko jendearen elkargunea izan da mugalde hau, baita kontraesanen iturria ere; berdin Miguel Barros liburu honetako pertsonaiarentzat ere. 1970eko hamarkadaren hasierara egingo du salto kontakizunak, Salazar Portugaleko diktadorearen garaira, eta horrek eragin zuen migraziora. Izan ere asko izan ziren arrazoi horrengatik sorterria uztea erabaki zuten portugaldarrak. Liburuan Miguel Barrosek eta Antoniok ihes egiten dute, Parisera iristeko gogoz. Baina Minho eta Sena ibaien artean Bidasoa izenekoarekin egiten dute talka. Muga fisiko horren berririk apenas badagoen ere, Aizpuruak aurrez aurre egin zuen topo Bidasoan gora saiakera literarioaren idazketa prozesuan, eta hala du jasota bertako 3. atalean ‘Portugesen ezkutuko bidasoa’ izenekoan. Miguel harrapatuta geratuko da mugaldean, Antonioren berririk gabe ibaiaren zeharkaldi klandestino baten ondorioz. Horri eta euskal mugaldeko familia baten gainbeherari buruzko kontakizuna dakar eleberri honek. Egileak askotariko ahotsak jaso ditu inork entzun nahi ez dituen egia txiki eta deserosoen sentimendu kontraesankorrak seinalatuz.

Aritz Galarraga gonbidatu du solasaldira Aizpuruak. Liburu honetako editorea izateaz gain adiskidea ere bada. Galarraga literatura kritikari da, literaturan doktorea eta irakaslea Madrilgo Complutense unibertsitatean. Lau liburu ditu orain arte argitaratuak.

Eta mugaldetik, Gasteizko Artium-era joango da Arte[faktua], zertarako eta Josean Morlesín irudigileari galdetzeko zer motatako liburuen azalak dituen gustuko eta zeintzuk diren bere ‘Apalategian’ dituenak.

Gasteizkoa da aste honetako irakurlea ere. Iban Ruiz de Gauna du izena eta Iñigo Martinez Peñaren Mandamentu hipermodernoak liburuaren inguruko bere iritzia emango digu.

Booktubeari dagokionez, aste honetakoa Sakanako Intza Anton gazteak egina da, eta horretarako aukeratu duen liburua, Iñigo Antsorregiren Nire minaren etxean.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 223: Kristina Berasainen ‘Sahara, herri bat erresistentzian’, isilarazitako gatazka baten kazetaritza-kronika

Arte[faktua] 224: ‘Gaueko azken Expressoa’, Bidasoaren uretan galdutako portugaldarren arrastoa ur azalera

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude