Armarri bat
Armarri bat –
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du Atarrabiako udal pilotalekuan ezin dela Euskal Herriko armarririk paratu. Jakina denez, ohituak gaude euskaldunak auzitegietatik berri txarrak jasotzera; euskararen aurkako epaiak, ikurriña ezartzearen aurkakoak, azken egunetan bolo-bolo dabilen trafiko transferentzia bertan behera uztea… Adibide batzuk baino ez dira.
Guztiak norabide berdinean doaz, gure herria, izaera, kultura deuseztea ete hemen ez dela herri zapaldurik existitzen indarrez inposatzea. Laster, martxa honetan, auzitegiek erranen dute ezinen dela euskal pilota jostatu Atarrabian, kirol jarduera baztertzailea izanagatik, eta horren ordez, futbolean jokatuko dira bertako haurrak, kirol irekia eta batere inposatua baita. Batzuek jarraitzen dute “¡Qué vienen los vascos!” telekarekin eta ez dira ohartu aspalditik hemen gaudela. Jarraitu beharko dugu.