Autoa erabiltzea; erosotasuna edo halabeharra?

Autoa erabiltzea; erosotasuna edo halabeharra? – 

Autoa erabiltzea; erosotasuna edo halabeharra?

Duela aste bat autoan nindoala, irratia piztu eta solasaldi interesgarri bat entzun nuen. Bertan, kotxea ligatzeko teknika berria izateaz aritu ziren eta horrek beharbada automobilaz aldatu beharra daukadala hausnartzera eraman ninduen. Argi dago ligatzeko erak aldatu direla, orain dantzatzera gonbidatu baizik, kotxe on bat izanez gero, ezkongai hagitz izango dituzu inguruan. Baina zinez kotxe on batek benetako maitasuna ekar dezakeela? edo soilik pertsona interesdunak?

Egia esanda, inoiz ez naiz izan autozalea eta gutxiago ligatzeko teknika bezala erabitzeko. Gidabaimena duela 2 urte atera nuen baina oraindik gurasoen kotxea erabiltzen duen ergela naiz, egun, nahiko aurreztea oso zaila delako. Gurasoek auto galantak erosten dizkioten lagunak baditut ere, zoritxarrez ez da nire kasua. Beraz, auto inguruan dudan utzikeria horren ondorioz izan daiteke. Ordea, furgoneta kanperizatu bat izatea izan da nire betiko ametsa, ni neu furgoneta kanperiozatuan imaginatzen naizen bakoitzean, mundutik galduta ikustarazten naiz, kultura berriak ezagutzen, asko bidaiatzen, askatasuna sentitzen…eta sekulako goraldia sentitzen dut. Bai, badakit bizitza ez dela dirudien bezain erraza, baina amestea dohain den bitartean….

Amets honi lehia egiten dion arazo bakarra dirua da, tristea izan arren, dirurik gabe hainbat gauza egiteko kapazak ez garelako. Finean, gustoko automobil bat erosten duzunean, kontuan izan beharreko kontuen artean kontsumoa, segurtasuna, tamaina… daude eta horretarako zoritxarrez, diru asko behar da. Asko. Ikusten duzue ezta? Dirua zoriontasuna izateko laguntzen du. Dirua zoriontasuna ekartzen ez duela pentsatzen duten pertsonekin solasaldi bat izatea gustatuko litzaidaike; egia da dirua zoriontasuna ematen dizun gauza bakarra ez dela, baina, zoriontsua izateko bidea bai berriz. Beraz, nire furgoneta kanperizatua nolakoa izatea nahi dudan amesten jarraituko dut. Egiatan, ez datorkit burura furgoneta zehatz bat, baina bai izan behar dituen detaile txikiak, hala nola, berde militar koloredun furgoneta, tamaina handikoa, bi ohe, dutxa bat, sukalde txikia, egurrezko dekorazioa, kontsumo gutxikoa…

Aitzitik, automobil marketako pertsona ezjakina naizenez, berdin dit zer markako furgoneta erosi. Hori dela eta, autoa aukeratzeko orduan nire lagunen edo senideen aholkua ezinbestekoa izango da.

Baina honekin guztiarekin, galdera bat datorkit burura. Furgonetak dituzten pertsonak kotxe markadunak duten pertsonek bezala ligatzeko aukera dute? Horrela den ala ez erantzuteko prest nagoenean idatziko dizuet. Ordura arte, gutxinaka gutxinaka dirua aurrezten jarraitu beharko dut, baina bizitzaz gozatzen baita ere. Kotxe batek ez du nire zoriontasun osoa lortuko! Bizi dezagun bihotzez eta ez apeta material batek ematen duen zoriontasun faltsuarekin! 

Autoa erabiltzea; erosotasuna edo halabeharra?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude