Zinema Euskaraz 2024 programako laguntzak

Zinema Euskaraz 2024 programako laguntzak –

1.- ZINEMA EUSKARAZ programa
ZINEUSKADI Elkartearen bidez, euskarazko filmen eskaintza bultzatu nahi da EAEko merkataritzako aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan eta, horretarako, laguntza programa bateratu da; 2024an merkataritza aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan(fikzioa, dokumentala eta animazioa) euskaraz bikoiztu edo azpititulatutako estreinaldiak sustatzea helburu duena.

Ez dute laguntzarik jaso ahal izango “X” gisa kalifikatutako filmen estreinaldiek, zinematografiaren eta ikus-entzunezko sektorearen sustapenari eta promozioari buruzko 2001eko uztailaren 9ko 15/2001 Legeko 10.3. artikuluari jarraiki.

Zinema Euskaraz 2024 programako laguntzak

2.- Onuradunak.
Edozein enpresek, profesionalek eta/edo ikus-entzunezko sektorearekin lotutako elkartek laguntza horiek jaso ahal izango dituzte.

3.- Laguntzen helburua eta kuantifikazioa.
Laguntzak Euskarara egingo diren bikoizketetara edota azpititulazioa egitera, kopiak egitera, bideratuko dira. Eta, euskarara bikoiztu edo azpititulatu diren bertsioen promoziorako 3.000 euro bideratuko dira gehienez, estreinaldia non-theatrikala bada, sustapenerako zenbatekoa ez da ordainduko.

ZINEUSKADIk, EiTBrekin sinatutako hitzarmena baliatuz, pelikularen euskarazko bertsioaren estreinaldia indartzeko konpromisoa hartzen du EitB etxeko medioetan (HIRU3 Kluba, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria, ETB1, ETB2, Eitb.eus) sustapen eta publizitate kanpaina eginez.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko –zenbatekoak ezingo du gastuen % 100 gainditu– proposamen bakoitzaren beharren araberako sistema bereizgarria aplikatuko da.

4.- Eskaerak, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaerak aurkeztu beharko dira:
1) Urtarrilaren 31tik abenduaren 31ra.
Balorazio batzordeak eskaeren behin betiko proposamena eskaerak jaso ahala sortuko du beti ere izenburu bakoitzaren estreinaldi data ezberdinak kontuan izanda.

Eskaerak filmen proposamenekin, I, II eta III eranskinak, ZINEUSKADIko zuzendariei bidali beharko zaizkio, deialdiko eranskinetan eskatutako dokumentazioarekin batera, helbide honetara:

ZINEUSKADI
TABAKALERA 3. solairua
Andre Zigarrogileen Plaza, 1
20012 Donostia-San Sebastián

Edo posta elektroniko bidez: info@zineuskadi.eu

5.- Eskaeren analisia eta ebazpen-proposamena.
Balorazio batzordeak proposamen bakoitza aztertuko du eta ebazpena ondorengo ataletan adierazitako irizpideen aplikazioan oinarrituko da.

a) Familiako publikoari zuzendutako ekimenak, bereziki haurrak baloratuta: % 60 arte.
b) Produktuaren aurreikus daitekeen merkataritzako inpaktua. Xede horretarako, besteak
beste, honako hauek hartuko dira kontuan: dagokion lanak jatorrizko herrialdean eta
jaialdietan izandako arrakasta: % 20 arte.
c) Gero, filma areto txikietan ikusteko aukera izatea, eta banatzaileak emanaldi horiek
egiteko duen erraztasuna, euskarazko bertsioaren DVDaren eta BRren kopia bati esker:
%20 arte.

6.- Balorazio-batzordearen osaketa.
a) ZINEUSKADIko presidentea. Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapeneko zuzendaria edo bere eskuordetza.
b) Zinema Euskaraz programaren erabaki-batzordeko bi ordezkari, EZAEko (Euskal Erakusleen Elkartea) pertsona bat eta elkarteetako beste pertsona bat, akta ofizialaren bidez eta horretarako bereziki egindako deialdiaren bidez izendatua
c) Mar Izquierdo, ZINEMA EUSKARAZ programako koordinatzailea.

7.- Ebazpena.
Behin balorazio batzordeak proposamena onartuta eta, honen ebazpen bidez, interesatutakoei filmen proposamenak aurkeztu eta gehienez 5 eguneko epean jakinaraziko zaie.

8.- Diru-laguntzen ordainketa honela izapidetuko da:
Laguntzaren % 100, diruz lagundutako jarduerari dagozkion fakturen aurkezpenarekin justifikatuta eta dagozkien ordainagiriak.

9.- Laguntzen bateragarritasuna.
Ezingo dute laguntzarik eskuratu ETB koproduktore elkartua duten proiektuek, ez eta ETBk euskarazko bertsioaren emisio-eskubideak erosi dituen proiektuek. ETBk euskarazko bertsioaren emisio-eskubideak soilik eskuratu dituen kasuetan, Zineuskadik kopiak zinema aretoetan estreinatu ahal izateko beharko duen formatu digitala sortzeko gastuak soilik lagunduko ditu.

Halaber, ezingo dute laguntzarik eskuratu, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzetan jatorrizko bertsioa euskarazko bezala markatu duten proiektuek (ekoizpena, finantzaketa, gidoi sorkuntza, etab.) Laguntzak xede bereko beste erakundeek emandako laguntzekin bateragarriak izango dira, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez dagoenean, betiere.

Hori gertatuz gero, deialdi honen laguntzaren zenbatekoa txikituko da dagokion mugaraino, gainfinantzaketa hori gerta ez dadin.

Zinema Euskaraz 2024 programako laguntzak Zinema Euskaraz 2024 programako laguntzak Zinema Euskaraz 2024 programako laguntzak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude