Ardura

Ardura –

Ardura
Arg: BERRIA

Errigorak astelehenean plazaratutako datuen arabera, Ager eremuko esplotazioen %36a desagertu da azken hamabi urtetan eta nekazarien %7k soilik ditu 40 urtez beiti. Ager eremutik at datuak ere ez dira batere onak eta lehen sektorearen etorkizuna kolokan da herri aunitzetan.

Sektoreak bizi duen krisiaren gibelean mota aunitzetako oztopoak egon badaude, baita urteetan zehar izan diren lehen sektorearen aurkako kanpainak ere, baino guk, kontsumitzaileok, zer ardura dugu guzti honetan?

Horren inguruan mintzatzen zen ere aipatu dudan Errigoraren mezua, izan ere, herrietan ekoizle gazteak instalatzea behar-beharrezkoa baldin bada, guztiz beharrezkoa da ere kontsumitzaile arduratsuak egotea. Ez baitauka zentzurik herriak ekoizle gaztez betetzea, kotxea hartu eta Eroski hipermerkatuan, Iruñean, aste osorako erosketa egiten badugu. Gure ardura delako Aitorren yogurrak kontsumitzea, edo Lourdesen txorizoak, Iñakiren dendan fruta goxoa hartzea eta Estebanen ferreterian taladro bat erostea. Honako hau  baita herriak bizirik mantentzea; ekoizleak zaintzea, denda txikiei babesa ematea eta dirua hemen gelditzea. Badugu ardura handia afera honetan.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko urtarrilaren 24koa]

Soziologoa. Orain @Artelan_ .ean. #PirinioanLanEtaBizi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude