Etxera buelta

Etxera buelta –

ETXERA BUELTA

Goizeko 12:00ak dira, Itxaso esnatu berri da bere etxean eta gizon bat aurkitu du bere aldamenean, bere bikotea Mikel ez den gizon bat. Gaua elkarrekin pasatu dutela dirudi, baina Itxaso ez da ezertaz gogoratzen, ez daki hogeita hamapiku urteko bizardun gizon hori nor den, bere izena zein den, ez eta nola ezagutu duen. 

Pare bat minutuz iledun gorputz arrotza aztertzen egon ondoren, urduri jartzen hasten da, gaueko diskotekako irudi batzuk etortzen zaizkio burura, gehiegi edan omen zuen eta txupitoen kontua urrutiegi joan zitzaion, hain urruti, bere Mikel maitea ez den ezezagun batekin oheratu dela. 

Jarraian gizon misteriotsua lo seko utzi du logelan eta balkoira atera da airea hartzera, estutasun handiarekin mugikorra hartu eta Amaia deitu du, bere hanka sartze guztiak konpontzen saiatzen ibiltzen den Itxasoren lagun preziatua. Informazio gehiegirik eman gabe betiko parkean 15 minututan egoteko eskatu dio, sudadera bat jantzi, zigarro pakete bat hartu eta etxetik alde egiten du, tipo ezezaguna bertan utziz. 

Itxaso parkean dago, zigarro bat erretzen ari da. Larrituta dago eta alde batetik bestera ari da bueltaka, gelditu ezinik. Amaiaren zain dago.

ITXASO.- (Amaia ikusten du eta korrika hurbiltzen zaio. Besarkada estu bat ematen dio) Eskerrak etorri zaren, ez dakit zer egingo nukeen zu gabe. 

AMAIA.- Zer gertatu da? (Urduritasunez)

ITXASO.- Ba… Kontua da… Zera… Nik…. (Kostata)

AMAIA.- Ai Itxaso! Esan, bota bota beharrekoa. (Bi eskuak hartzen dizkio Itxasori, begietera begiratzen du. Itxaso lasaitzen saiatzen da) Tira… Ni naiz, Amaia…

ITXASO.- (Asko pentsatu gabe eta azkartasunez) Beste gizon batekin oheratu naiz.

AMAIA.- Ai ama! Ai ama! Ai ama! Itxaso! Zer egin duzu! Eta mikel? Gaixoa… (Estutu egiten da eta zigarro bat hartzen dio Itxasori) 

ITXASO.- Badakit…. Badakit… Ergel halakaoa! Okurritzea ere! (Bere buruarekin haserre)

Isilune luze bat. Bakoitza bere zigarroa erretzen eta bere gauzetan pentsatzen.

AMAIA.- Eta orain? Zer egingo duzu? Kontatuko diozu ezta? (Bere lagunak hori egingo duenaren esperantzaz)

ITXASO.- Ez, ez, ez… Ezin naiz etxera bueltatu, Mikel gaur arratsaldean itzuliko da bidaiatik eta ezin naiz hor egon, egun batzuk behar ditut zer egingo dudan erabakitzeko. (Konbentzituta)

AMAIA.- Itxaso, mesedez, ez esan txorakeriarik. Etxera itzuli behar duzu, bertan itxaron Mikel, gertatutakoa azaldu eta… (Zer esan jakin gabe) Joe! Joe! Itxaso, ezkonduko zaretela! (Egoerarekin harrituta) 

ITXASO.- (Negarrez) Badakit… Badakit… Amaia… Zer egin dut… 7 urteko harremana eta alkoholaren eta festa mierda baten erruz nire bizitza pikutura bota dut… (Negar egiteari gelditu ezinik)

AMAIA.- (Berriro ere zer esan eta egoerari zelan aurre egin jakin gabe) Egon lasai Itxaso, kontatuiozu zelan izan den eta ez duzula intentzio txarrarekin egin… Eta agian… (Itxasok esaldia bukatzen utzi gabe)

ITXASO.- Eta agian zer Amaia?! Agian barkatuko nau?! Agian “lasai Itxaso, ez da ezer gertatzen, oheratu zaitez edozeinekin” (Ironiaz Mikelen ahotsa imitatuz) esango dit?! Agian munduko neskalagun onena naizela esango dit eta asko maite nauela?! (Amorru bizian)

AMAIA.- Ei, ei, ei. Ez ezazu zure haserrea nirekin ordaindu eta ez nazazu horrela hitz egin. (Haserretuta) Zure mobida guztiak nik ere sufritu behar ditut beti, zuretzako eta zure arazoetarako egon behar dut beti prest. Kokoteraino nago! (Lasaiago, denbora luzez esan nahi zuena esatea lortu baitu)

ITXASO.- (Bera aguantatzen duen lagun bakarrari esandakoaz damututa) Barkatu Amaia, arrazoia daukazu, beti zaude behar zaitudanean eta ez dizut inoiz eskertzen. 

AMAIA.- Lasai. (Deseroso)

Berriro isiltasuna, baina oraingoan, bestea baino deserosoagaoa eta arraroagoa. 

ITXASO.- (Ez daki zelan esan) Badakit orain hau galdetzea…

AMAIA.- Esan. (Zorrotz)

ITXASO.- Zure etxean gera naiteke pare bat egunez? (Tentsioaz)

AMAIA.- Nire etxean?… Mmmm… Ez dakit… Nahi baduzu bihar etorri zaitezke baina gaur… (Oso urduri)

ITXASO.- Amaia, zer gertatzen zaizu? Ondo zaude? Zer gertatzen da gaur? (Bere lagunaren jarrera ulertu gabe) 

AMAIA.- Bai, bai… Ondo nago… Baina gaur ezin zara nire etxera etorri. (Serioago) Entzun, Mikelek badaki entzuten, benetan, zin egiten dizut kontatzen badiozu ulertuko duela… (Dudaz)

ITXASO.- Baina Amaia, zer gertatzen da? Zer diozu? Zergatik ezin naiz joan zure etxera? Benetan, ez dut ezertxo ere ulertzen. (Galduta)

AMAIA.- (Plan bat pentsatzen duen bitartean) Ondo da… Ondo da… Etorri, etorri nire etxera… (Zer egingo duen jakin gabe)

ITXASO.- Bale, bale, ez zaitut ulertzen, bat-bateko umore aldaketa hauek eta zure jarrera arraroa, baina bueno, egoera izango da, mierda puta bat dela. (Bere burua konbentzitu nahian)

Itxaso beste zigarro bat pizten saiatzen da baina haize asko dago eta kostatzen ari zaio. Bitartean, Amaiak ezkutuan telefonoa hartzeko aprobetxatzen du eta Mikeli mezu bat bidaltzen dio, bere etxetik segituan alde egin dezala esanez, Itxasorekin helduko baita laster. 

Parketik gertu bizi da Amaia, baina nahiko motel doaz Amaiaren belauneko ustezko minagatik. Bidea isilik ematen dute eta azkenean iristen dira. Amaiak Mikel etxean egongo ez denaren esperantza dauka baina atea zabaldu orduko bi lagunek Mikel aurkitzen dute sofan lo, galtzontziloetan. Laneko ustezko bidaia Amaiaren etxean pasatu duela dirudi. 

ITXASO.- (Harritua. Geldirik. Shok-ean. Ez haserre, ez triste, ez ezer. Besterik gabe. Egoera sinestezina da eta aurpegian nabaritzen zaio ez dakiela zer egin, non sartu, nora joan. Mikel lo dago oraindik. Amaia lurrera begira dago, berak ere ez daki non sartu. Malko lotsati bat erortzen da Itxasoren masailetik) Poztuko zara Amaia, nitaz libratu zara, nire mobidetaz eta nire mierdetaz. Lortu duzu nahi zenuena, baina neska, nirekin hitz egitea nahikoa zen. (Ironiaz eta egoera barreguraz hartuz) A eta esnatzen denean esaiozu ez garela ezkondoku. Tori. (Eraztuna botatzen dio Amaiari. Etsipenez hasten da negarrez. Jarraian etxe horretatik alde egiten du eta bere etxera bueltatzen da)

Amaia zapuztuta geratzen da, triste, haserre, bere lagun onena betirako galdu duelako. Minutu batzuk pasatu ostean eta badakienean Itxasok entzuten ez duela, lehenago ez delako ausartu ez Itxaso begiratzera eta are gutxiago zerbait esatera, bi hitz esaten ditu aterantz begira. 

AMAIA.- Barkatu Itxaso.

Indarrak falta zaizkidanean beti gogoratzen dut esaldi hau: "Gogoa den tokian, aldaparik ez" eta nire aitak gustuko duen atsotitzak dioenez: "Umearen zentzuna, etxean entzuna".

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude