Herriko Batasuna (1) (1969ko Beñat Laxaguen proiektua)

Eskual Herriaren garapen ekonomikoaren estrategia (1969ko Beñat Laxaguen proiektua) –

Eskual Herriaren garapen ekonomikoaren estrategia(1/X) (1969ko Beñat Laxaguen proiektua)Berrikitan, gure herriko irakurketa klubako bilera batean, “Sakonean, itsasoa ikusten da” Zubizarretaren nobela interesgarria komentatzen ari ginen. Gutariko baten batek interesekin irakurri zuen Lezok (Urreztietak) hemengoarekin etsituta, ukan zuela herri edo komunitate euskaldun bat sortzeko ideia non… eta Mexikoko ugarte batean! Eta, euskal emigrante batzuek ere tankerako ideia izan zutela non… eta Argentinako panpan! Gehiago dena, behin Sabino Arana Goiriri berari ere horrelako ideia pasatu omen zitzaiola burutik. Orduan ondoko lagun batek hautemanarazi zigun, Kepa Altonagak ere maiz aipatu duen ideia korronte utopiko erradikal hori noizean behinka atera zela gure ondoz ondoko belaunaldietan, baina ez zuela konprenitzen zergatik demontre denek kanpoko lurrak kolonizatu behar zuten horretarako, hemen bertan tokia bazelarik. Horretan utzi genuen hizgaia, beste batzuetara pasatzeko, liburua beste anitzez ere aberatsa baita.

Geroztik oroitu nintzan, 1969an, Beñat Laxague, nekazaritzako injeniari gazte esnaatzuar batek, Israeleko kibutz batean egindako egonalditik bueltan, han ikusitakoa ezagutarazteko konferentzia bat egin zuela Baionako euskal museoan baita liburutto bat argitaratu ere, frantsesez, “Stratégie de développement du Pays Basque” zeritzana. Honek aldiz, aitzinekoek ez bezala, bere proiektua iparraldean bertan kokatzen zuen. Izan ere, hirurogei hamarkada hartan, ikusten zituen landa eremuak eta baserriak husten XX. mende erdiko eraldaketa sozio ekonomiko handiarengatik. “Iturraldea” eleberrian, Jean Etxepare gazteak untsa deskribatzen du orduko giro aztuna.

Beraz Beñat Latxaguen asmoak, denentzat alde kultural nabarmena bazuen ere, orduan zabaldua zen galdera existentzial bati erantzun nahi zion: nola bizi eta lan egin herrian?
Hemen ikusiko duzuenez Piarres Xarritonek, hitzaurre laudoriozkoa eta xaloa egin zion. Baina, ene ustez, azken paragrafoan duda bat igartzen zitzaion gauzatzeari buruz erraiten zuela:

“Ez dakit zein heinetan utopia berri hau gorpuzten eta gauzatzen ahalko den. Ez dut profetarena egin nahi, baina konbentzitua nago hemen adierazitako ideiek oihartzun sakonak sortaraziko dituztela iparraldeko gazteen artean eta beharbada are gehiago hegoaldeko gazteen artean. Izango litzateke orduan testu honen publikatze berri baten okasioa, aldi honetan euskarazko publikatze batena, oraindik beretik ene agiantza guziez eskatzen dudana”.

Duela urte bat  inguru, 1969ko Baionako konferentziaz geroztik gehiago ikusi ez nuen Beñat Laxague ikusten izan nintzan Aitziritzen. Enpresa bat sortu eta bizi guzian kudeatu ondoren han bizi da erretretan enpresa horren ondoan. Bestetik ere, badu euskara ikasteko metodoa ere egina. Gizon gisakoak harrera xaloa egin zidan eta bere liburuetarik gelditzen zitzaion azken alea eskaini. Gainera testua euskaratzeko eta Zuzeun publikatzeko baimena gogo onez eman zidanez geroz, 50 orrialdeko testu tipi hau, agertuko dut, zenbait alditan, bederen zuetarik batzuei interesatuko zaizuelakoan.

.

Piarres Xarritonen aitzinsolasa

Bernard Laxaguek eskuen artera eman dit Euskal Herriaren garapen ekonomikoaren estrategia deituriko eskuizkribu hau eta eskatu dit pentsatzen nuena erratea. Ene lehen erreakzioa sorpresa da. Nola ez? Euskal Herriko honetan zeinaren analista guziek estatistikak berme, desagerpen hurbila edo pausa eta turismo leku eraldaketa iragar-tzen baitute, bada oraindik jendea pentsatzeko bataila ez dela beharbada galdua? Bada jen-dea hori pentsatzeko eta idazteko. Untsa pentsatuta, Bernard Laxague ez da euskal populuaren bizitasunaren seinaleetarik bat baizik.

Ingeniari nafartar gazteak aztertzen duen arlotik ez ateratzeko, R.P Thomas Dassancen (OSB) konferentzia jakin batzuei pentsatzen dut baita duela hamabost urteko euskal estudi-anteen egunei ere; pentsatzen dut Jean Irigarayen euskal laborantzari buruzko analisiari, Jean Louis Davanten euskal ekonomiari buruzko estudioari eta hurbilagoan, André Luberriagaren Euskal Herriaren patua ri buruzko liburuxkari; edo pentsatzen dut oraino Estrategia iraul-tzailearen alde Euskal Herrian jazko “gertakarien” ondotik deituriko ikasle talde baten lana-ri.

Ogi dakit R.P. Dassancen entzule gehienak gaur beren Euskal Herritik urrun bizi direla, edo oraindik txarragoa dena bertan jarriak eta ongi jarriak posizioetan zeinetarik ez da ikus-ten nola atera ltezkeenik, beren Herria estruktura alienagarrietarik ateratzeko? Baina ohar-tzen naiz belaunaldi berri bakoitzean, gazteak jaikitzen direla beren Herriaren etorkizuna esploratu eta eskuetan hartu nahiarekin.

Bernard Laxaguen saialdian bereziki interesgarria zaidana da bere antropologia kultu-ralaren saio laburra. Honekin hemen erkatzen nituen lan horiek guziak ekonomia edo politi-ka motakoak ziren osoki. Aldiz bere garapen ekonomikoaren estrategia asmatzeko Bernard Laxague hasten da bere Herriko giza azpiegitura aztertuz; eta jartzen da Toynbeeren jarrai-penean estimatzen duelarik populu bat ez dela aitzinatzen historiak inposatzen dizkion desa-fioei erantzunez baizik. Eta problema ekonomiko bat soluzionatzeko bermatzen da gure ba-lio iduriz mehatxatuenen gainean, alegia gure balio kulturalen gainean. Bada hor gizakiaren eta pertsonaren kontzepzio globala gure administratzaileetarik batzuek inspiraziotzat hartu beharko luketena.

Bernard Laxaguek erraten zidan bezala, egia da gurean ez dugula oraindik hartu ame-rikarren ikusmoldea zeinaren arabera administratzaile onik ez dela une batentzakorik baizik. Gure behin betiko administratzaileek ez dakite administratzen baizik. Eta oraindik…

Ez da puntu bakarra non Bernard Laxaguen ikusmoldea utopikoa agertuko baitzaio gu-re jende ongi instalatuari.

Oroitarazten dut haatik lehen utopia pentsatua izan zela mende batean guretik biziki hurbil dena eta hori asmatu zuena, Thomas Morus izeneko bat, saindutu izan zela.

Eta bere garaian, oihartzuna jakin bat ukan zuen artikulu batean, apaizeriaren Meta-morfosiari buruz Ivan Ilitsek ohartarazten zuen batzuetan Izpiritua Santuak Elizaren kudea-keta utopia deitzen dugunaren bidez laguntzen zuela (Esprit at.1967, 601. or).

Ez dakit zein heinetan utopia berri hau gorpuzten eta gauzatzen ahalko den. Ez dut profetarena egin nahi, baina konbentzitua nago hemen adierazitako ideiek oihartzun sakonak sortaraziko dituztela iparraldeko gazteen artean eta beharbada are gehiago hegoaldeko gaz-teen artean. Izango litzateke orduan testu honen publikatze berri baten okasioa, aldi honetan euskarazko publikatze batena, oraindik beretik ene agiantza guziez eskatzen dudana.

P. CHARRITTON

Herriko Batsasuna (2/X) (1969ko Beñat Laxaguen proiektua)

Eskual Herriaren garapen ekonomikoaren estrategia(1/X) (1969ko Beñat Laxaguen proiektua)

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude