Arte[faktua] 216: Haushoferren ‘Horma’, Naroa Zubillagak itzulitako kultuzko obra bilakatu dena

Arte[faktua] 216: Haushoferren ‘Horma’, Naroa Zubillagak – 

Erein argitaletxeak plazaratu duen Horma liburua izango da 2024 honetako lehen ‘Artefaktua’ saioaren hizpide nagusia. Naroa Zubillagak itzuli duen liburu horren egilea, ordea, Marlen Haushofer idazle austriarra da, eta eleberri distopiko honetako protagonista nagusia eta bakarra emakume bat da, zeinaren izenik ez du jakingo irakurleak.

Alpeetako lagun batzuen ehiza-txabolan egun batzuk pasatzeko gonbita jaso du protagonistak, baina itzuli ez direla ikusirik, haien bila ateratzean konturatuko da horma ikusezin batez inguratuta geratu dela; mendian harrapatuta, bakardadean. Hortik aurrera gertatuko zaionaren txosten bat da irakurleari eskainiko zaiona. Baina istorio batek beste bat ezkutatu dezake, eta hala, feminismoaz, ekologiaz edota patriarkatuaren inguruko hausnarketa egitera eraman dezakeen kontakizuna da. Liburua mendebaldeko literatur maisulan gisa hartu da, eta kultuzko obra bilakatu da.

Naroa Zubillagak (Andoain, 1982) Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin zituen EHUn, eta ondoren, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologiako Masterra; egun, EHUko Arabako Campuseko Letren Fakultatean irakasle da. Itzulpengintzaren arloan ugariak dira itzulitako lanak, bakarka zein beste itzultzaileekin batera.

Horretaz guztiaz hitz egiteko EHUko Arabako Campuseko Koldo Mitxelena eraikineko Elurreta liburutegian elkartuko da Zubillaga Ilaski Serranorekin.

Uxue Razquin (Iruñea, 1992) izango da gai honetaz guztiaz solastatzeko gonbidatu duen adiskidea, bera izan baitzen ‘Horma’ eleberria euskaratzeko proposamena egin ziona. Kazetaritzan lizentziaduna da Razquin, hainbat egunkaritan idatzi izan du, eta 2021etik da Erein argitaletxeko editorea.

Iker Aranberrik, Cristina Enea Fundazioko liburutegiko arduradunak, esango digu nolakoa den liburutegia, zer berezitasun dituen eta zer liburu mota aurki daitezkeen apalategietan.

Josu Barambones EHUko irakasle eta itzultzailearen eskutik etorriko da aste honetako liburu gomendioa: Stefan Zweig idazlearen ‘Iraganeko mundua: europar baten oroitzapenak’ (euskarara itzuli gabea), ‘El mundo de ayer: memorias de un europeo’ (Acantilado).

Galdetegia tartean, berriz, Mikel Alvarez Sarriegi, Akaitze Kamiruaga eta Juan Kruz Igerabidek euren gustuko liburu batzuk aipatuko dizkigute.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 215: Juan Kruz Igerabideren ‘Ura saltoka’ kantu bat naturari eta bizitzari

Arte[faktua] 216: Haushoferren ‘Horma’, Naroa Zubillagak itzulitako kultuzko obra bilakatu dena

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude