Umerik ez

Umerik ez –

Txema Tocino, ALEAn.


Jaiotza kopurua asko jaitsi da gure hirian. Ikastetxe askotan, ikasturte bakoitzeko bi gela izatetik gela bakarra izatera igaro dira. Egoera pentsatzen duguna baino larriagoa da. Azken finean, gaurko umeak etorkizuneko helduak izango dira. Baina seme-alaba bat edukitzea ez da erraza. Zure bizitza beste era batean moldatu beharra daukazu, ordu libreak murrizten dira, ezin duzu nahi duzun moduan bidaiatu, nekatuago zaude… baina pena merezi du. Ume batek ematen dizun zoriontasuna paregabea da.

Umerik ez
Arg: Pixabay

“Zer dira umeak? Bigarren mailako gizakiak? Ezin dira ospakizun batera joan?”

Horregatik harrituta geratu nintzen ezkontza batera gonbidatu nindutenean eta esan zidatenean bakarrik helduentzat izango zela. Zer dira umeak? Bigarren mailako gizakiak? Ezin dira ospakizun batera joan? Ezin dute jai batean egon beren gurasoekin? Aparkatu behar ditugu txikiak festetara joateko molestatzen dutelako? Zer nolako gizartea bihurtzen ari gara hori normalizatu bada?

Familia bat jai batera gonbidatzen baduzu, senide guztiak gonbidatu behar dituzu, adinagatik edo beste gauza batengatik diskriminatu gabe. Gero gonbidatuek aukera guztiak hausnartuko dituzte, eta gurasoek erabakiko dute beren seme-alabekin joaten diren ala ez.

Baina adi egon: ezkontzetan umeak diskriminatzen dituzte, baina agureak ez. Bestela agian ezkongaiek beren ezkontza ordaindu beharko lukete…

Umerik ez

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Umerik ez”-ri buruz

  • Merezi du Edo ez du merezi. Pena gonbidapenak ematen du.

  • Espero dut ezkontzara joaten den inorri ez diozula esango umeen aurrean ezin dela mozkortu, ezta? Hara hor, umeak ezkontzetara ez gonbidatzeko arrazoietako bat. Bide batez, zu zeu ere ez zara erlojuari begira egongo. Modu horretan, lasai egin zenezake parranda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude