Erromantizatzea

Erromantizatzea –

Erromantizatzea

Erromantizatzea, ingelesetik etorri den berba (espainolaren galbahetik pasatuta, seguruenik). Ingelesez to romanticize. Erromantiko berbarekin du harremana (hori bai dator Elhuyar hiztegian). Maitasun erromantikoari sekulako jipoi dialektikoak eman dizkio azken aldian mugimendu feministak eta hortik etorri da agian berba hau gurera.

Euskara ere erromantizatzen al dugu? Hein batean bai. Hor dugu indar biziz ama hizkuntzaren ideologia (irakurri, adibidez, artikulu honi egindako iruzkinak), metafora esentzialista eta biologizista hutsa dakarrena. Hor ditugu indar biziz bestelako ideologia batzuk: gazte eta nerabeen erruduntasunari buruzkoak, erabilera eta ezagutzaren arteko amildegiaz berba egiten digutenak, borondatea eta inposizioari buruz ari direnak (hau barne), eta abar.

Euskara ere erromatizatzen al dugu? Ba ez dakit, baina galdera hori egin orduko, neure burura etorri zitzaizkidan Ibai Atutxak bere “Barbaroak eta zibilizatuak” liburuan aipatu zituen berba batzuk (nahiz eta agian zerikusirik ez izan): “Euskara saltzea egon daitekeen jarduerarik neoliberalena da”.

Euskara ere erromantizatzen al dugu? Zuek zer uste duzue?

Erromantizatzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude