Bukele: El Salvadorreko salbatzailea

Bukele: El Salvadorreko salbatzailea – 

Bukele: El Salvadorreko salbatzaileaNayib Bukele Ortez (San Salvador, 1981) El Salvadorreko politikaria eta enpresaria da. Aita palestinarra du. El Salvadorko Errepublikako presidentea da 2019tik. 2024ko presidentetzarako hautaketan parte hartuko du.

El Salvador munduko homizidio tasa altuenetakoa jasan du urte askotan. Gerra egoeran baino hilketa gehiago egon da jasaten (105 hildako/100.000 biztanleko, 2015ean, eta 8/100.000ako, 2022an). Zergatik hainbeste hilketa? Batez ere Mara edo pandillen erruz, eta horrekin mehatxu, extorsio, bahiketa, delinkuentzia eta abar. Hilketak populazio orokorraren aurka dira eta baita maren artean ere. Baina El Salvadorren, urte oso gutxitan, mara horiek ia desagertzea lortu du Bukelek. Amerikan, Kanada ondoren bigarren herrialde seguruena bihurtu du homizidio tasari dagokionez. Izugarrizko lorpena izan da; batez ere, eredu bat delako hainbeste hilketa jasaten duen Amerikarentzat, bereziki Erdiko Amerikarentzat.

Lehendakaritzara iritsi aurretik, 2012an, Nuevo Cuscatlan-go alkate hautatu zuten Bukele, eta, ondoren, 2015ean, San Salvadorreko alkate. Bi kargu horiek Askapen Nazionalerako Farabundo Martí Frontearen (FMLN) banderapean izan ziren. Talde politiko horrekiko desadostasun eta gatazkengatik 2017an kanporatu egin zuten; 2018an, bere alderdia sortu zuen, Nueva Ideas. 2019an presidentzia lortu zuen eskuin-zentroko alderdiarekin.

2019an, Bukelek «Lurralde Kontrolerako Plana» abiarazi zuen, herrialdeko kriminalitate-tasa altuei eta taldeei aurre egiteko xedearekin. Hala ere, Bukeleren gobernuko funtzionarioen eta kazetaritza-ikerketek zalantzan jarri dute plan hori. Nahiz eta Bukelek baieztatu zuen, erailketen murrizketa milaka polizia eta soldadu desplegatu zirelako, Estatu Batuak leporatu zion bere gobernuari isilpean negoziatzea Salvatrucha Mararekin (MS-13). Akusazio horrek, besteak beste, bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak hondatu zituen.

Bukelek egitura pandillerilei aurre egiteko duen estrategia horri «taldeen aurkako gerra» esaten zaio, eta %56ko murrizketa egozten zaio, 2022ko giza hilketen tasetan. Ezarritako neurriek —zigor-zentroetan ezarritako larrialdi-erregimenek, komunikazioak mugatzeak eta krimenaren aurkako zero tolerantziako politikak— giza eskubideen aldeko erakundeen kritikak eragin dituzte, baina salvadortarrek ondo hartu dituzte. Horietatik %85ek modu positiboan kalifikatu dituzte segurtasun-arloko jarduerak, eta % 91 ados dago hartutako neurriekin. 

Ideologikoki batez ere eskumakotzat hartzen bada ere, arlo batzuetan ezkerreko ideiekin bat egiten duela diote. Bere estiloa berritzailea da, sare sozialak asko eta ondo erabiltzen ditu eta estetika modernoagoa/informalagoa erabiltzen du, askotan gorbatarik gabe. Edonola ere, bere arrakasta handiena marak kontrolatzea izan da. Hego Ameriketatik jendeak alde egiteko 2 arrazoi nagusi daude: segurtasun falta eta egoera ekonomiko txarra. Segurtasun hobekuntzak ekonomia hobetzea eragin dezake.

Lorpen hau hegoamerikako beste herrialdeetara exportatuko balitz, aldaketa handia suposatuko luke. El Salvadorek ez ditu 3 milioi pertsona eta beraz, zaila da bere modelua beste herrialdetara extrapolatzea. Nora joko du hegoamerikak etorkizunean?

3 pentsamendu “Bukele: El Salvadorreko salbatzailea”-ri buruz

  • Sionismoaren eta AEBn beste zerbitzari bat. Tipo hau saltzen digute sare sozialek eskuin sionista, kapitalista eta globalista (Meloni, Milei… gisakoak) modan jartzeko.

    Tipoak egin duen gauza bakarra izan da presidente batek egin beharko lukeen minimoaren minimoa: legea betetzen ez dutenak, hiltzaileak batez ere, preso hartu edo hiltzea. Beti normaltzat hartu dena baina Mendebalde mengel honetan debekatua bilakatu den zerbait.

  • Bukele, behingoz herritarra erdigunean jarri duen ezker-eskuin politiketatik haratago dagoen mandataria izan da, endemikoa zirudien arazo bati erantzun egokia eman diona. Horrelako gehiago ikusiko ditugu, herritarrak jada politikari konbentzionaletaz nazkatuta daudelako.

  • Aspalditik entzunda neukan Bukeleri buruz.

    Ez dudana ulertzen zera da; hegoamerikan polizia krudelak badaude, giza-eskubideak ez badituzte errespetatzen (Europaren moduan ez behintzat), zergatik hainbeste eztabaida ustezko biolentzia hori maren kontra erabiltzeagatik?
    Esan nahi dut, poliziaren ankerkeria normalizatuta badago, gobernu gehiagok erabili beharko lukete politika gogorra maren kontra.

    Zailagoa iruditzen zait maren aurka egitea, sistema-politikoan txertatuta badaude (narko estatuak).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude