Ospakizun irekia: “Jende txiki askok mundua aldatzen…”

Ospakizun irekia: “Jende txiki askok mundua aldatzen…” –

GAUR, abenduaren 14an, 17:30ean, Mugire txokoan (Mungian), ospatzen da: ” Jende txiki askok, leku txikietan…”. Egun honetako plater nagusia izen bereko literatur lehiaketako sari banaketa izango da. Lehiaketa hilabete batzuk lehenago hasi zen eta 60 pertsonak hartu dute parte, 6 udalerrik eta 5 hezkuntza-zentrok. Gainera, zuzeneko musika, lunch ekologikoa eta sorpresa gehiago izango dira.

Ospakizun irekia: "Jende txiki askok mundua aldatzen..."Butroi Bizirik Trantsizioan elkartea (BBT) eta Haize Liburudenda antolatzaileak

BBT-k jasangarritasunerako beharrezkoa den trantsizio sozial eta pertsonalerako lanean eman duten 11. urteurrenean dago. Haize liburudendak berriz, duela 8 urtez Mungian finkatuta, eta irakurketak barruko zein kanpoko aldaketa dakarrelako uste sendoarekin, tokiko autoreei ikusgarritasuna ematearen aldeko apustu sendoa egiten dute. BBTk eta Haize-k, ekimen hau abiarazi dute, guztion onurak eta ekologia zaintzako “pertsona txiki” askoren konpromiso nekaezina balioesteko.

Lehiaketa literarioa

BBTren ideia bereizgarrietako bat hartzen du oinarri: gauza txikietatik abiatuta, aldaketarako duten gaitasuna aldarrikatu. Eduardo Galeanori egotzitako esaldi ospetsuaren egokitzapena izan da lehiaketa, baina afrikar jatorri bati ere egozten zaio: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakete”. Lehiaketak esaldi hori aldatu, berritu, edertu edo poetikoago bihurtzeko gonbita egin zaie parte-hartzaileei, jatorrizko zentzuari eutsiz.

Lehiaketa Bizkaian bizi direnei irekia izan zaie, adinaren arabera, 3 kategoriarekin: haurrak, gazteak eta helduak. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztuta.

GAUR, abenduak 14 osteguna, arratsaldeko 17:30etan, Mungiako Mugire Txokoan, “pertsona txikien” lana aitortuko da. Esther Ruiz antzerki-aktoreak aurkeztuta, epaimahaiak esaldiak eta lehiakideak sarituko ditu. Guztira 6 sari egongo dira, bat kategoria eta hizkuntza bakoitzean.

Sariak BBTko Kontsumo Taldearen produktu ekologikoen lote bat eta Haize Liburudendak ekarritako liburuen sorta izango dira.

Epaimahaia esanguratsua

Gizarte-aldaketei dagokienez garrantzi handia duten pertsonek eta literatura-inguruneko pertsonek osatzen dute. Ana Urrutia aurkezle eta aktibista ezaguna, Garazi Albizua eta Aritza Bergara eleberri askoren egileak, Aritz Aguila idazle eta eleberri egilea, Asier Legarreta bertsolaria eta Irati Arregi hizkuntzalari eta BBTko kidea.

Ospakizuna

Sari banaketaz gain, inguruko ekoizleen aperitibo ekologikoa egongo da. Zuzeneko musika ASAGO taldeko kide batzuen eskutik etorriko da: irekiera txalapartarekin hasiko da eta saioa klarinete, gitarra eta ahotsarekin itxiko da, Xabier Lete poeta handiaren hainbat abesti bertsionatuz. Horrez gain, Asier Legarreta bertsolariaren eta Marta Revillas artista margolariaren laguntza izango dugu, zuzenean kuadro txikiak margotuko dituenak.

BBT eta Haize Liburudendak nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu ospakizun honetara, dela bertsionatutako eta saritutako esaldiak entzutera, dela norberaren konpromisu sozialarekin identifikatuta sentitzen direlako, dela “pertsona txiki” horien ahaleginaren omenez.

Ospakizun irekia: “Jende txiki askok mundua aldatzen…”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude