Natalia Urcola, bidelaria: “Mintzamenean sumatu dut hobekuntza. Nire irakasleak eta ikasleak harrituta daude”

Natalia Urcola

Bigarren hezkuntzako irakaslea da Natalia Soledad Urcola General Belgranon (Buenos Aireseko probintzia, Argentina). Fisika eta Kimika erakusten die gazteei, baina familiarekin eta lagunekin egotea ere asko gustatzen zaiola aitortu digu, lorategian aritzea zein txakurrarekin paseoan ibiltzea: “Oso ona eta langilea naiz, ama naiz, alaba naiz, arreba naiz, euskara ikaslea naiz.”

Hain zuzen ere, duela lau urte erabaki zuen Etxepare Euskal Institutuaren euskara Munduan programaren bidez euskara ikasten hastea. Ikaskideek gomendatuta, Mintzanet egitasmoan izena ematera ere animatu zen: “Nire motibazioa euskara entzutea, ulertzea, hitz egitea eta transmititzea dira. Mintzaneten horixe lortzea espero nuen eta egia esanda, mintzamenean sumatu dut hobekuntza. Nire irakasleak eta ikasleak harrituta daude”.

Irakurri Natalia Urcolak partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…

Natalia Urcola, bidelaria: “Mintzamenean sumatu dut hobekuntza. Nire irakasleak eta ikasleak harrituta daude”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude