[Txiorik Onena] 2023ko 42. Astea
[Txiorik Onena] 2023ko 42 Astea –
Urteko 42. astea, zazpi txioko sorta batean laburtua.
Asteon, hauexek dira hautatutako txioetan jorratutako gaiak: aldarte gorabeherak, bitan Palestina, zainetan isurtzen den herria, mugikorrik gabeko mundua, zapata berriak, eta ematen diren gauzak.
Iragan asteko sortatik, berriro ere, @umoreaskea izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gure Herriaren egoeraz kezkaturik, burumakur nabilenean, espainiako panorama politikoa eta beren mobilizazioak begiratzen ditut. Herri-autoestimua pizten zait segituan. Oso ariketa eraginkorra da.
Gero, astakirten horiek menpean gauzkatela oroitu, eta berriro tristetzen naiz.
— Aritz Ibarra (@ibarra_aritz) November 10, 2023
IRITZIA | Palestina IV
– Adur Larrearen (@Adur110) aste honetako zinta ?? pic.twitter.com/DxiGjqhZlO
— ARGIA (@argia) November 14, 2023
“Bizialdia bi heriotzaren arteko etenaldia den bezala, Palestina ere gerra askoren arteko etenaldi bat da” (Atef Abu Saif) https://t.co/K1DKXMSu0t
— Julen Gabiria (@gabiriakopa) November 15, 2023
“Herria nire zainetan isurtzen da, bere kultura, bere mintzaira, indar hori bizitzeko nahian”.
Irisarriko Airoski kiroldegian. pic.twitter.com/ePOyQvCCzc— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) November 17, 2023
-Aitatxo, nolakoa zen mundua
mugikorrik gabe?
-Askoz hobea maitia… (autokritika) pic.twitter.com/URIWXzaCsG— ???????????? (@umoreaskea) November 20, 2023
Zapata berriak jantzi ditut. Ez dakit nire oina zapatara ari den moldatzen edo zapata nire oinara, baina min ematen dit #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) November 21, 2023
Geroz eta gauza gutxiago gertatzen da. Orain gauzak “eman” egiten dira.
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) November 21, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Zerri guztiei heltzen zaie San Martin eguna… #StopGenocide ?? #EutsiPalestina pic.twitter.com/ATYeEATnw3
— ???????????? (@umoreaskea) November 11, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 42 Astea