Igande honetan, Iruñeko Udal Plazan, euskarazko haur eskolen alde
Igande honetan Iruñeko Udal Plazan euskarazko haur eskolen alde –
IGANDE HONETAN, IRUÑEKO UDAL PLAZAN, EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDE
Euskarazko haurren eskolen aldeko hurrengo ekitaldia igande honetan izanen da, azaroak 26, eguerdiko 12etan, Iruñeko Udal Plazan, Iruñeko Euskalgintzak antolatuta.
Iruñeko jende guztia deituta dago, ahal bada zerbait gorria jantzita.
Dagoeneko Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek jaso dute mozio proposamen bat, 2023-24ko ikasturterako Donibanen, Mendillorrin eta Erripagainan euskarazko haur eskola bana sor ditzan Iruñeko Udalak.
Azpilagañan, Donibanen, Mendebaldean, Mendillorrin, Bigarren Zabalkundean Etxabakoitzen eta Erripagainan ez dago euskarazko eskaintzarik. Horregatik % 0 da euskarazko aurre matrikulazioa. Horrek desitxuratzen du euskarazko eskaera, nolabait itzaliz.
Gurasoak mobilizatuak dira Donibanen, Mendillorrin eta Erripagainan. Beraz, horietatik hasi behar du Iruñeko Udalak, baina gainontzeko auzoetan euskarazko haur eskolaren alde izanen da borroka hurrengo urteetan, auzo guztietan lortu arte.
IRUÑEKO EUSKALGINTZA
Iruñeko Euskalgintza: AEK, IKA, Sortzen, AET, ELA, LAB eta STEILAS.
Igande honetan, Iruñeko Udal Plazan, euskarazko haur eskolen alde