[Zinema Euskaraz] Boo Kwai eta museoaren lapurreta
“Boo Kwai eta museoaren lapurreta (Crazy Kwai Boo: Sanxingdui Spirited Away)” animazio filma ikusgai da jada zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan.
Filmak Bill Kwai mutiko bihurriaren istorioa kontatzen du, bere asmakizunetako bati esker ustekabean unibertso paralelo batera iristen dena. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Publiko guztiarentzako egokia den 2022ko film txinatarrak Eduardo Schuldt du zuzendaria, eta Huazheng Gui, Wang Yunfei eta Xiaoyu Wu izan ditu gidoigileak.
Zinema areto hauetan dago ikusgai:
- Golem Alhondiga (Bilbo).
- Multicines (Bilbo).
- Golem La Morea (Iruñea).
- Florida Zinemak (Gasteiz).
- Gorbeia Zinemak (Gasteiz).
- Niessen Zinemak (Errenteria).
- Principe Zinemak (Donostia).
.
Datorren astean
Halaber, datorren azaroaren 10ean, Zinema Euskaraz programaren barruan beste titulu bat izango dugu, “Doraemon: Nobitaren dinosauro berria”.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zortzigarren filma da aurkezgai duguna, “Abentura erraldoia”, “Superheroien familia”, “Yuku eta Himalaiako lorea”, “Momiak”, “Lau ahizpa magikoak”, “Mavka: basoaren zaindaria” eta “Alan giza antena” lanen ostean.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
[Zinema Euskaraz]